LAB SINDIKATUA

2018/04/23 :: 17:37

Azken Eguneraketa:2018/04/23 :: 13:10

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Harremanak LABeko Idazkari Nagusia Portugaleko CGTP intersindikalaren XIII. Kongresoan izan da

LABeko Idazkari Nagusia Portugaleko CGTP intersindikalaren XIII. Kongresoan izan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LAB Portugaleko CGPT Intersindikalaren XIII. Kongresuan izan da. Kongresuan inguruko saioak Portugaleko Almada hirian izan dira Otsailak 25-27 bitartean. Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko idazkaritzako kidea izan dira sindikatuaren ordezkariak.


Otsailak 25ean “TRABALHO COM DIREITOS – CONTRA A EXPLORAÇÃO – PELA PAZ E A SOLIDARIEDADE!” gaiaren inguruan Sindikatuen Nazioarteko Konferentzia ospatu zen.

Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko idazkaritzako kidea.Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko idazkaritzako kidea.

Otsailak 26 eta 27an XIII. Kongresuko lanei ekin zieten, hurrengo urteetako Ekintza plana eta Nazio Kontseiluaren osaketa zehazteko. Geroago Nazio kontseilu horrek CGTP-IN eko Batzorde exekutiboa eta Idazkari nagusia izendatuko ditu.

Aipatu beharra dago 80 nazioarteko ordezkaritzak elkartu zirela CGTPari beraien XIII kongresuan sostengua ematera.
 


 
 


Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu