LAB SINDIKATUA

2017/12/15 :: 10:59

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 7:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Errepresioa David Rincon eta Hanburgoko G20ko bileran kartzeleratuak askatzearen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu

David Rincon eta Hanburgoko G20ko bileran kartzeleratuak askatzearen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Uztaila hasieran, G20ak goi bilkura egin zuen Hanburgon (Alemania). Bertan, munduko langileon eta oro har, munduko herritarron kontrako politikak diseinatu eta adostu zituzten; horrela, berriro ere, gutxiengo batek gehiengoaren etorkizunaren gain erabakitzeko oinarriak jarri zituzten.

Bilkura hori salatzeko asmotan, protesta ugari gauzatu ziren Hanburgon. Protesta horietako batean, David Rincon bilbotarra atxilotu zuten; egun, oraindik atxilotuta jarraitzen du, dagoeneko 2 hilabete baino gehiago eman dituelarik espetxe barruan. Irailaren 25ean bere kontrako epaiketa gauzatuko da, muntai polizial eta judizial honen azken kapitulua hain zuzen ere.

Zentzu horretan, LABetik David eta beste guztiak askatzeko exijitzen dugu eta irailaren 22an 19,30etan Arriagatik irtengo den manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu. Gainera, kapitalismoak eta heteropatriarkatuak eragiten dituzten politiken kontrako borrokan berresten gara eta beste mundu bat eraikitzeko lanean jarraituko dugu.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu