LAB SINDIKATUA

2017/07/23 :: 0:42

Azken Eguneraketa:2017/07/21 :: 9:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Errepresioa

Errepresioa

Hanburgon atxilotutako David askatzeko exijitu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_errepresioa_17_07_12David_Dabid.png
Hainbat eragiletako zenbait ordezkarik agerraldi bat egin dugu gaur, Dabid bilbotarra askatzeko eskatzeko. Joan den astean atxilotu zuten Hanburgon, eta agerraldian azaldu dute ez zutela G20ren kontra gertaturiko istilu edo bertan buruturiko ekimenetan atzeman, lagun kuadrilarekin afaltzen zegoenean baizik. 

Herri maputxearen aurkako azken erasoa salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Argentinako Gendarmeriak hiru ekintzaile maputxe atxilotu ditu, enpresa transnazional baten lurrak okupatzeagatik. LABetik indarrak batzeko deia egiten dugu, esplotatu eta esplotatzailerik gabeko mundu jasangarri baten alde. Pertsonek eta ama lurraren defentsak interesa ekonomikoen gainetik egon behar dute.

Elkartasuna eta borrokaren bidez CSIko Aitor aske gelditu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Asturiaseko CSI sindikatuko kide den Aitor aske gelditu da nahiz eta 90 eurotako isun bat ordaintzera kondenatua izan den. Pozgarria den arren jakitea Aitor ez dela kartzelara joango salatu behar dugu borroka sindikala eta soziala kriminalizatzeko saiakera berri baten aurrean gaudela.

Sahararen aurkako errepresioa salatuko dugu abenduaren 26an Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_12_23_2016-juicio-gdeoim-izikweb.png
Duela 6 urte, 2010eko Azaroaren 8an, Marokoko indar okupatzaileek Gdeim Izik kanpamendua suntsitu zuten modu bortitzean. Horren harira Marokoko erreinuak 25 pertsona atxilotu zituen modu arbitrarioan eta handik 2 urtera zigor gogorretara kondenatu zituen. Mobilizazioari esker epaiketa militar hura bertan behera geratzea lortu zen, baina kartzelan jarraitzen dute. Guzti hau salatu eta abenduaren 26ko epaiketa berria bertan gera dadin eskatuz mobilizazioa egingo dugu 11:30tan Marokok bilbon duen kontsulatuaren aurrean.

Italian greban zegoen langilearen hilketa salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Abd Elsalam Ahmed Eldanf grebalariaren eta Italiako Pacienciako GLS/SEAM-eko langilearen hilketa salatzen du. Abd Elsalam Ahmed Eldanf Egiptoarra eta Italiako USB sindikatuko kidea greba egiten ari zen GLS/SEAM enpresan enpresak inposatzen dizkien lan baldintza prekarioengatik protestan. Enpresariek garraiolari bati kamioia piketeen aurka mugitzeko agindu zioten eta hauen kontra talka egitean langilea hil zuten.

Confebask asks the Spanish government to open the way to ban LAB and ELA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_jazarpenSindikala_14_11_21agerraldia_agerraldia-confebask.png
LAB has had access to a document that speaks new initiatives which seek nothing more and nothing less than the banning of ELA and LAB. The summary of the document is that Confebask understands that there are two trade unions that they can't submit, that are a thorn in their side, and that the best for the interests of Basque businessmen is to expel them from the social-labour sphere “taking away” there character as trade unions.

LAB exige la puesta en libertad del dirigente sindical colombiano detenido

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB exige la inmediata puesta en libertad del dirigente sindical colombiano Hubert de Jesús Ballesteros Gómez, detenido el pasado 25 de agosto de forma totalmente arbitraria y encarcelado posteriormente.

Errepresio sindikalik ez! Alfonso Fernández askatu!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bilboko Moyua plazan egindako elkarretaratzeaBilboko Moyua plazan egindako elkarretaratzea

Alfonso Fernández, Alfon, 21 urteko gazte madrildarra da, joan den azaroaren 14tik kartzelaratua dago. Bere neskalagunarekin batera atxilotua izan zen, pikete informatzaile batera zihoanean. Errepresio sindikaren aurka eta Anfon-en kaleratzea exijitzeko LAB sindikatuak elkarretaratzeak egin ditu gaur Bilbon, Baiona eta Iruñean.

Alfonso Fernández gazte madrildarraren aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka eguna

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Konzentrazioa abenduaren 28an Bilboko Moyua Plazan 11:30etanKonzentrazioa abenduaren 28an Bilboko Moyua Plazan 11:30etan

Alfonso Fernández, Alfon, 21 urteko gazte madrildarra joan den azaroaren 14tik kartzelaratua dago. Bere neskalagunarekin batera atxilotua izan zen, pikete informatzaile batera zihoanean. Bihar, abenduak 28, Alfonen aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka Eguna burutuko da, Espainiar Estatuko enbaxada, kontsulatu eta Gobernu delegaritzen aurrean hamaika mobilizazio deitu direlarik. LABek bat egiten du egun honekin eta kontzentrazioa egingo du bihar Bilbon 11:30etan Moyua Plazan.

ELEAK, Komite Internazionalistak eta LABek Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkariek espainiar poliziaren eskutik jasandako tratua salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
UNETEko nazioarteko departamenduko ordezkaritza osatzen zuten Roger Palacios-ek, Alejandro Marquez-ek eta César Moreno-k Euskal Herrian egon behar ziren egunetan Komite Internazionalistak gonbidatuta bi herrialdietako egungo errealidadeak konpartitzeko. Baina ez ziren inoiz Euskal Herrira ailegatu. Barajaseko aireportuan poliziaren eskuetan hainbat orduz egon eta gero poliziak hiru sindikalista hegazkin batetan sartu zituen eta Venezuelara bueltan bidali zituen.