LAB SINDIKATUA

2018/07/19 :: 9:55

Azken Eguneraketa:2018/07/18 :: 10:23

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Palestina

Palestina

Harremanak estutu ditugu Palestinan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatua Palestinan izan da. Sindikatuen ordezkaritza baten partaide izan gara, Kataluniako IAC-k eta Galiziako CUTek osatua. Bidaian, lekuan bertan egiaztatu ahal izan ditugu Palestinako herriak bizi duen egoera, Israelek egiten duen okupazio basatiaren ondorioak, eta, era berean, herri hartako hainbat sindikaturekin eta gizarte-eragilerekin solastatzeko aukera izan dugu, non harremanak estutu ditugun.

Palestina ez dago bakarrik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Palestinarekiko Elkartasun Astea dela eta, LABeko Nazio Biltzarrak babesa eskaini dio Palestinako herriari. Palestina ez dagoela bakarrik argi utzi dugu, eta eraso eta egitasmo inperialisten aurkako aldarria zabaldu dugu. Aipatutako Elkartasun Astea Munduko Sindikatuen Federazioak deitu du.

Estatu palestinar libre eta independente bat aldarrikatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Nazio Komiteko ordezkariak kalera irten dira gaur Palestinari elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, martxoaren 30a Palestinarekiko elkartasun eguna da, Munduko Federazio Sindikalak deituta. Hori dela eta, federazioan afiliaturiko sindikatuei eta lagun guztiei mundu osoan borrokaren lehen lerroan egoteko deialdia luzatu diete, eta LABek bat egin du deialdiarekin. "Ezetz esaten diogu Israelek daraman okupazioari, eta baietz esaten diogu estatu palestinar libre eta independente bati", adierazi dugu Bilbon egindako elkarretaratzean.

Palestinari elkartasuna adierazteko eguna izango da bihar

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Munduko Federazio Sindikalak 2017ko Martxoaren 30erako Palestinarekiko elkartasun eguna antolatu du eta bere baitan afiliaturiko sindikatuei eta lagun guztiei mundu osoan borrokaren lehen lerroan egoteko deialdia luzatzen die, ekintza konkretuak garatuz.

LABek armada sionista israeldarrak Palestinako herriaren aurka Gazan egiten ari den sarraski berria salatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaza, gaur egun, munduko aire zabaleko kartzela handiena da, munduko biztanle dentsitate altuena duena, non ia 2 miloi palestinar bizi diren lur-zerrenda estu batean. Honela izanik, Gazaren aurkako edozein erasok biztanleria zibil – umeak barne - ugariaren erailketa suposatzen du, 2009an, 2012an gertatu eta egun gertatzen ari den bezala. 

LABek Igor Goikolea euskal internazionalistaren atxiloketa salatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak joan den astean Israelgo armada sionistak burutu zuen Igor Goikolea internazionalista gasteiztarraren atxiloketa eta atzoko kanporaketa salatzen ditu.  Horrekin batera, gaur, abuztuak 19, Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan burutuko den elkarretaratzera deitzen du. 

LAB participa en Portugal en la Conferencia Sindical Internacional de solidaridad con Palestina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB ha participado en la Conferencia Sindical Internacional de Solidaridad con Palestina, que se ha celebrado los días 14 y 15 de diciembre en Lisboa. En la misma se ha aprobado una resolución de denuncia de la situación que sufre el pueblo palestino, así como del último ataque sionista contra Gaza en noviembre.

LABek armada sionista Gazan burutzen ari den sarraski berriari bukaera eman diezaioten exijitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB-ek armada sionista israeldarra Gazan, Palestina okupatuko alde horretako populazio zibilaren aurka, burutzen ari den sarraski berria salatzen du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.