LAB SINDIKATUA

2017/09/20 :: 21:55

Azken Eguneraketa:2017/09/20 :: 12:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA FSM

FSM

Ainhoa Etxaidek MSFko Kontseilu Presidentzialean parte hartu du, La Habanan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aurten, maiatzaren 3an eta 4an egin da MSFren Kontseilu Presidentziala, La Habanan. Bertan Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak parte hartu du. Kontseilua, maiatzaren 3an ireki zuen Ulises Guilarte de Nacimiento Kubako Confederación del Trabajo de Cubako idazkari nagusiak, Mzwandile Michael Makwayiba MSFko presidenteak eta George Mavrikos MSFko Idazkari Nagusiaren hitzartzearekin.

Intervención de LAB en el 17º CONGRESO del FSM #wftu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
"Dear Comrades,
Chez camarads!
Compañeros y compañeras!

LAB sindikatuarentzat ohore bat da Munduko Soindikatu Federazioaren 17. kongresuan egotea... "

LAB Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Kongresoan parte hartzen ari da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB Sindikatua Munduko Sindikatu Federazioak (MSF) Hegoafrikako Durban hirian ospatzen ari den 17. Kongresuan dago. Mundu mailako kongresu honen antolatzaileak Hegoafrikako COSATU eta MSFa dira. 5 kontinentetako eta 111 nazioetako 1.200 sindikatu ordezkari batu dira “Borroka, Internazionalismoa, Batasuna” lelopean egiten ari diren eztabaidetara. LABen ordezkaritza Nazioarteko harremanetako Gaizka Zuriarrain eta Koldo Saenz-ek osatzen dute.

LAB Munduko Foru sozialean parte hartzen ari da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB Québeceko Montreal hirian ospatzen ari den Munduko Foru Sozialean parte hartzen ari da. LABen parte hartzea Langile auzoan izango da gehien bat, non 9tik 14ra bitartean langile borrokarekin eta sindikalgintzarekin erlazionatutako gaiak jorratuko diren. Hala ere, mundu mailako jendarte mugimendua eta sindikalgintza erlazionatzeko foroetan ere egongo da.

LAB Copenhaguen izan da pentsiodun eta erretirodunen Nazioarteko Sindikatuen Batasunak antolatu duen europar konferentzian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Helduak eta Pentsiodunen arloko ordezkaritza batek Nazioarteko Sindikatuen Batasunak Danimarkako Copenhaguen hirian antolatu duen Europar Konferentzian parte hartu du. LABen ordezkaritza Joseba Gonzalez eta Fernando Iriartek osatu dute. 

 LABeko Helduen eta Pentsiodunen arloko delegaritzaren agurra
[EUS] [ES] [FR] [EN] [DE]

Munduko Sindikatu Federazioen 17. Batzarra urrian Hegoafrikan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2016ko urrian Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Batzarra izango da Hegoafrikako Durban hiriburuan. Munduan langile askok bizia galtzen dute lanean urtero, NLEaren datuen arabera 5.000. Honen aurrean eta kapitalismoa datu hauen erantzule dela salatzeko, MSFak Batzarraren lan lerroak, segurtasuna eta osasunaren aldeko borroka lantokietan, eta langileok mundu mailan paiaratzen ditugun eraginak azaltzen dituen bideoa osatu du.  

LABek Euskal Estatuaren beharra aldarrikatu du MSF 70. urteurrenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) 70. urteurrena gogoratzeko Brasilen egin diren ekitaldietan izan da. Ekitaldiak Brasilgo Sao Paolo hirian egin dira 3 egunean zehar eta Brasilgo langileen Zentralak (CTB) antolatuak izan dira.

LABek MSFren Europar Bulegoaren idazkaritzaren bileran parte hartu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urriaren 3an MSFa sortu zeneko 70. urteurrena betetzen da eta Brasilen Nazioarteko sindikatuen konferentzia izango da.Urriaren 3an MSFa sortu zeneko 70. urteurrena betetzen da eta Brasilen Nazioarteko sindikatuen konferentzia izango da.
LAB Munduko Sindikatu Federazioak Europan duen bulegoaren idazkaritzak Txekiar errepublikako Praga hirian Irailak 10ean egin zuen bilkuran izan zen. Bilkura honetan Grezia, Txipre, Italia, Portugal, Euskal Herria, Txekiar Errepublika, Serbia eta Austriako ordezkaritzek hartu dute parte.

LABek LANEren 104. Nazioarteko Lan Konferentzian MSFak eginiko ekitaldietan parte hartu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek Lanaren Nazioarteko Erakundeak ospatu duen 104. Nazioarteko Lan Konferentzian Munduko Sindikatuen Federazioak eginiko ekitaldietan eta erakunde beraren Presidentzia Kontseiluan parte hartu du.

LABek Urriak 3 eta 4ean Portugal ospatu den sindikatuen Nazioarteko Konferentzian izan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABeko Nazioarteko Idazkaritzako Gaizka Zuriarrain.LABeko Nazioarteko Idazkaritzako Gaizka Zuriarrain.
LABek Urriak 3 eta 4ean Portugaleko Palmela hirian ospatu den sindikatuen Nazioarteko Konferentzian parte hartu du nazioarteko Idazkaritzako Gaizka Zuriarrainek ordezkaturik. Bi egunetako nazioarteko konferentzia hau Portugaleko Zerbitzu Publikoetako FNSTFPS federazioak antolatu du, Munduko sindikatuen Federazioaren (FSM, WFTU) laguntzaz.