LAB SINDIKATUA

2017/06/26 :: 7:07

Azken Eguneraketa:2017/06/23 :: 9:38

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

M30 greba orokorrak jarraipen handia izan du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Maiatzaren 30eko greba orokorraren deitzaileek gaurko greba egunaren jarraipen zabala positiboki baloratu eta eguerdian Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Donostian izandako manifestazioetan 90.000 lagunek parte hartu dutela jakinarazi berri dute. Era berean, egunaren balorazioa eta grebaren jarraipen zabala erakusten duten datuak eskaini dituzte.




M30eko Greba Orokorraren deitzaileen balorazioa

HEGO EUSKAL HERRIKO MAIATZAREN 30eko GREBA OROKORRAREN JARRAIPEN HANDIA 



Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, HIRU, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera) gaurko greba egunaren jarraipen zabalari buruzko iritzi ona dugu. Lanuztea Hego Euskal Herriko arlo eta enpresetan orokorra izan da.

b_345_189_16777215_0___materiala_argazkiak_kanpainak_m30grebaorokorra_13_05_30_industria.png


Aztertutako enpresa guztien artetik %59,88an erabateko lanuztea edo %30etik gorakoa izan da. 

Gure datuen arabera, erabateko lanuztea –%70etik gorakoa– 211 enpresatan izan da, hots, %40,89a. 

Nafarroan lanuztea itxurazkoa izan da Iruñerrian, non enpresa garrantzitsu askotan greba egin baitute. Sakanan, Leitzan eta Baztango bailaran jarraipena handia izan da. 

Bestalde, greba egiten ari den enpresa handien kopuruaz gainera, aipatzekoa da enpresa txiki eta ertain (este) askotan ere deialdiarekin bat egin dutela beharginek.

Beraz, arlo industrialeko datu erkatuek adierazten dute grebak jarraipen orokorra izan duela, eskualdez eskualde desberdina bada ere. 

Greba egiten ari diren enpresa batzuk aipatze aldera, honako hauek ditugu: 

Estampaciones Metálicas Bizkaia, CIE Udalbide, Camelot, Ormazabal, Mesa, Técnicas Hidráulicas, EGT, MFS Trapaga Stering, Gea Ibérica, tecnichapa, Cemosa, Mead, Cementos Lemona, Arkema, Cafés Baqué, Artiach, Ekonor, Unilever, Beretta Benelli Iberica, Wind Energy Casting Fundiciones, Alestis, CIE Gamenko, Arcelor Salvatierra, Inausa, Jez Sistemas Ferroviarios, Talleres Gometegi, Kider, Bacalaos Gaytan, Unilever Foods, CAF, Indar, Rodisa, Niessen, Eztanda, TS Fundiciones, Angel Iglesias, Industrias Auxiliares, Elay Industrial, Fundiciones Wind Energy, Casting, Muskgo, Cementos Rezola, Sarriopapel, Unipapel, Berkha, Autogrill, Zalain, Funvera, Savera, Magotteaux, Viscofan, aurecia, Labolan, Ascensores Schindler, Arcelor Mittal Legasa, Transportes Bidasoa, Eroski Abadiño, Sabeco Durango, Plásticos Alai, Guardian Llodio, Kimberly, Mondi Gainerako arloetan, frogatutako datuek honakoa adierazten dute: 

Bidaiarien garraio sektorean, Eusko Trenen gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira egin. Metroan eragin nabaria izan du lanuzteak. Gasteizen aipagarria da TUVISAn %60ko jarraipena lortu duela grebak. Salgaien garraioan greba nabaria izan da. 

Eraikuntzan, greba ia erabatekoa izan da Gipuzkoako lanetan, eta oso agerikoa Bizkaia eta Araban. Gainera, aipatu beharra dago zementu lantegi guztiak gelditu egin direla: Lemona Industrial, Añorgako eta Arrigorriagako Financiera y Minera). 

Sektore publikoaren eremuan, irakaskuntzari dagokionez grebaren jarraipena orokortua izan da, nahiz eta ezberdina izan eskualdeen arabera. Irakaskuntza publikoan lanuzteak ikastetxeen %70an baina gehiagotan izan du eragina eta ia haurreskola guztietan. 

Itunpeko ikastetxeen artean, ikastola gehienek ateak itxi dituzte, eta gainerako zentroetan jarraipena garrantzitsua izan da, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik. Unibertsitatean ere grebak babes zabala izan du. 

Grebaren jarraipena udal eta foru-aldundietan oso garrantzitsua izan da EAEko hiru lurraldeetan, batik bat Gipuzkoan, non ia udal guztiek bat egin baitute grebarekin. Bizkaiari dagokionez, aipagarria da eskualde batzutako lanuzte orokorra (Busturialdea, Durangaldea...), baita Bilboko Udalean non jarraipena zabala izan den. Administrazio Autonomikoan, jarraipena handia izan da, eta justizia arloan erantzun zabala lortu du grebak; kasu batzutan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira izan. 

Osakidetzako arloetan, ospitaletan zein lehen arretako sarean, erantzuna ez da hain handia izan, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirelako. 

Arlo sozio-sanitarioan grebak jarraipen handia lortu du, eta kasu gehienetan gutxieneko zerbitzuak soilik zeuden irekita. Hain zuzen, Justizia Goi-Auzitegiak Lan sailak gutxieneko zerbitzuei buruz emandako agindutik geriatrikoei zegokien artikulua indargabetu du, ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirela ebatzita. 

Gehiegikeria honi aurre egiteko denbora faltak ez du eragotzi grebaren emaitza ona. Zerbitzu pribatuetan, grebak eragina nabarmena izan du: 

Merkatu handien artean Donostialdeko Mercabugattiko jarduera ia erabat gelditu da. Herrietako merkataritzan eragina nabarmena izan du grebak eta gutxiago hiriburuetan. Kale-garbitasunaren arloan, lanuztea oso handia izan da, bereziki Gipuzkoan. 

Eraikinen eta lokalen garbitasunari dagokionez, jarraipena itxurazkoa izan da. I Finantza arloan, berriz, eragina han-hemenka izan du grebak, eta jardueran arazoak eragin ditu. 

Bestalde, aipagarriak dira oso eskualdeetan goizean izandako mobilizazioak eta baita hiriburuetako eguerdiko manifestazio ikaragarriak. 

Bilbo, 2013ko Maiatzaren 30ean

 
LAB SAREAN