LAB SINDIKATUA

2018/06/21 :: 20:16

Azken Eguneraketa:2018/06/21 :: 13:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Lan duina, bizi duina

LAN DUINA, BIZI DUINA
PREKARIETATEAREN AURKAKO EKIMEN IBILTARIA

Igor Arroyo: “Sortuko dira, sortuko ditugu beste Iraultza batzuk”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek ekitaldia egin du gaur Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Sobietar Iraultzaren mendeurrenean, “…sortuko dira berriak 1917-2017” izenburupean. Ekitaldia LABen ekimen ibiltariaren barruan kokatzen da. Igor Arroyo, LABeko Idazkari Nagusiaren ondokoak, gogorarazi duenez , “gaur egun Europan ezagutzen ditugun aurrerapen sozialak borroka sindikal eta politikoaren fruitu dira neurri handi batean”. Aurrera begira ere jarri nahi izan du LABen konpromisoak azalduz, “XX. mendeko borrokalarien enbor beretik sortuko dira, sortuko ditugu, XXI. mendeko iraultzak”.

Urbil merkataritza gunean zabaldu ditugu gure proposamenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen Ibiltaria Donostian ibili da asteburuan, eta gaur Usurbil eta Lasartera iritsi da, “Lan duina, bizi duina” aldarrikapena zabaltzeko. Goizean, Urbil merkataritza gunean izan gara, bertako langileekin egoteko, prekarietatea eta lan eskubideei buruzko gure irakurketa plazaratzeko. 

Ostalaritza eta alojamenduetako hitzarmenen aldeko borrokara dei egin dugu Donostian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Lan duina, bizi duina" Ekimen Ibiltaria Donostiara iritsi zen atzo, eta Gipuzkoako hiriburuko Parte Zaharrean izan gara gaur, ostalaritza eta alojamenduetako langileen lan eskubideen defentsan eta sektorearen prekarietatea salatzeko. Kalean izan gara, egoera honen berri emateko eta sindikatuaren aldarrikapenak zabaltzeko. Hala, kalejira bat egin dugu Parte Zaharrean barrena, egoera ikusgarri egiteko.

Unibertsitatean prekarietatea oso presente dagoela salatu dugu Ibaetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen Ibiltaria indartsu iritsi da Donostiara. Ibaetako kanpusean egon gara goizean, eta bertan egokitu dugu "Lan duina, bizi duina" dinamikaren berri ematen duen gunea. Eguerdian, manifestazio bat egin dugu kanpusean barrena, unibertsitatean lan egiten duten langileen egoraren berri emate4ko. Izan ere, hainbat dira prekarietatea bertatik bertara pairatzen dutenak: garbitzaileak, ikerlariak, ikasleak eta bekadunak, besteren artean. Guztiok izan ditugu gogoan protestan.

Ekimen Ibiltariaren auto karabanak agerian utzi du prekarietatea Oarsoaldean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen Ibiltariak ez du etenik. "Lan duina, bizi duina" dinamika Oarso Bidasoa eskualdera iritsi zen asteartean, eta bertan ibili da gaur ere. Hain zuzen ere, gaur goizean oarsoaldetik auto karabana ekintzailea egin dugu, Oiartzungo Alcampotik abiatuta. Hala, hainbat enpresatik igaro gara. Niessen-en, Parisera euskal presoen aldeko mobilizaziora joateko deialdia zabaldu dugu; Geka-n, askatasun sindikala aldarrikatu dugu; Leroy Merlin zein Carrefourren, estatalizazioaren kontrako salaketa eraman dugu; Burger King eta Mercadonan, esplotazioa salatu dugu; eta astillerosetan lan osasunerako eskubidea aldarrikatu dugu.

Eztabaiden txanda iritsi da Ekimen Ibiltarira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irunen izan da Ekimen Ibiltaria goizean, eta Hondarribiara iritsiko da arratsaldean. Hain zuzen ere, ekintza sindikaleko tailer bat egin dugu Palmera Monteron, eta, arratsaldean, Hondarribiako San Pedro kalean, eztabaidak egingo ditugu bertan muntatuko dugun Infogunean. Ostegunean berriro ekingo diogu “Lan duina, bizi duina” dinamikari: Oiartzungo Alcampotik abiatuta, auto karabana bat egingo dugu 10:00etatik 13:00etara; eta Pasai Antxon egokituko dugun Infogunean, beste hitzaldi bat egingo dugu arratsaldean, Zumardian.

Kutxabanquen itxieraren kontra mobilizatu gara Hendaian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroatik Lapurdira eta Lapurditik Nafarroara. Bi herrialde horien artean dabil egunotan Ekimen Ibiltaria, “Lan duina, bizi duina” leloarekin. Lesakan izan gara gaur, ekintza sindikaleko tailerra egiten; eta Hendaian izan ginen larunbatean, Kutxabanquen aurreikusitako kaleratzeak eta itxierak salatzeko. Gipuzkoara igaroko da bihar dinakima ibiltaria. Hain zuzen ere, Irunen eta Hondarribian izango gara, eta hainbat jarduera proposatuko ditugu.

Alarma Soziala izeneko tresna sortu dugu, enpresek Macronen erreforma aplikatu ez dezaten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lapurdira iritsi da Ekimen Ibiltaria; Baionara, hain zuzen ere. "Lan duina, bizi duina" dinamikaren etorrerarekin, tresna berri bat proposatu du LABek: alerta sistema bat, Macronen erreformak enpresa batean atzerapen sozialen bat ekartzen duenean aktibatuko genukeena. Ipar Euskal Herriko langileei zuzendutako baliabidea Komertzio Ganberan egindako agerraldian aurkeztu dugu. "Zure enplegatzaileak konbenio kolektiboa baino apalagoa den akordio bat poposatzen badizu, alerta piztu eta abisatu gaitzazu. Elkarrekin harresi sozial bat antolatuko dugu bakoitzaren gizarte abantailak atxikitzeko gisan", adierazi dugu aurkezpenean.

Aldi Baterako Lanerako Enpresak prekarietatearen iturburu direla salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zangotzan izan gara gaur, Ekimen Ibiltariaren baitan. Hain zuzen ere, Kale Nagusian dagoen ETT Manpower Aldi Baterako Lanerako Enpresaren aurrean egin dugu protesta. Hala, "Lan duina, bizi duina" dinamikaren izaerari jarraituz, prekarietatea sortzen duen beste gune bat identifikatu dugu.

Miserikordian izan gara Ekimen Ibiltariarekin, "prekarietatearen mekan"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iruñera itzuli da gaur Ekimen Ibiltaria, duela bederatzi egun bertatik abiatu eta gero. "Lan duina, bizi duina" dinamikaren bitartez, prekarietateak kutsatutako eremuak ari gara identifikatzen, eskualdez eskualde. Bada, Iruñeko Miserikordia zaharren egoitzan izan gara eguerdian, bertan lan egiten duten langileen lan eskubideak urratzen direla salatzeko. Hain zuzen ere, Miserikordiak egindako kontratuen %40,2 behin behinekoak dira eta 26 emakume daude lanean duela zortzi urtez geroztik, behin behineko kontratupean. La Meca bezala da ezaguna Miserikordia, bertako kudeatzaileek hala izendatuta. Eta izen aproposa dela iruditzen zaigu, "prekarietatearen meka" baita. Hau guztiagatik, Pikete Feministak hartu du parte Miserikordia etxeko prekarietatea salatzeko mobilizazioan.

Decathlonen prekarietatea nagusi dela salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zortzigarren eguna bete du gaur Ekimen Ibiltariak. Iruñean hasi genuen "Lan duina, bizi duina" dinamika, eta Iruñerrira itzuli gara gaur. Hain zuzen ere, zerbitzu pribatuetako delegatuekin batzarra izan dugu, eta, ondoren, Berriozarreko Decathlonen aurrean protesta egin dugu, bertako langileek pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Era berean, Decathloneko biltegia ez ixteko eskatu dugu, eta 140 lanpostu arriskuan daudela ohartarazi.

Page 3 of 4

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.