LAB SINDIKATUA

2018/10/17 :: 16:23

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Urbil merkataritza gunean zabaldu ditugu gure proposamenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Ekimen Ibiltaria Donostian ibili da asteburuan, eta gaur Usurbil eta Lasartera iritsi da, “Lan duina, bizi duina” aldarrikapena zabaltzeko. Goizean, Urbil merkataritza gunean izan gara, bertako langileekin egoteko, prekarietatea eta lan eskubideei buruzko gure irakurketa plazaratzeko.



Usurbilen goizean egon eta gero, Lasarten izango gara arratsaldean. Ekimen Ibiltariaren Infogunea egokituko dugu Okendo plazan, 18:00etatik 19:30era.



"Lan duina, bizi duina" dinamika Hernanira joango da bihar, eta, bertan, ekitaldi berezi bat gauzatuko dugu: Sobietar iraultzaren mendeurrena gogoratuko dugu. Hain zuzen ere, Hernaniko Biteri kultur etxean egingo dugu ekitaldia, “...sortuko dira besteak 1917-2017” leloarekin. 12:00etan hasiko da, eta LABeko idazkari nagusi indoko Igor Arroyok hartuko du hitza.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.