LAB SINDIKATUA

2017/12/14 :: 9:06

Azken Eguneraketa:2017/12/13 :: 15:55

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Lan duina, bizi duina

LAN DUINA, BIZI DUINA
PREKARIETATEAREN AURKAKO EKIMEN IBILTARIA

Prekarietatearen aurka aliantzak eraikitzeko deia luzatu dugu Durangon, Ekimen Ibiltariaren ekitaldi nagusian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Lan duina, bizi duina" aldarriak Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatu ditu urriaz geroztik, Iruñean abiatu genuen dinamikaren eskutik. Durangora iritsi da gaur, azken geltokira, baina borrokak aurrera jarraituko du, langile kolektibo guztiei babesa eskaintzeko konpromisoa berretsi baitugu, euren eskubideen defentsan. Hala adierazi du LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok, Ekimen Ibiltariaren ekitaldi nagusian: "Lan duina eta bizi duina, horixe da gure bandera. Lan duina eta bizi duina, denontzat. Gizonentzat eta bereziki emakumeentzat. Edozein dela ere norberaren kolorea edo jatorria. Edozein dela norberaren gaitasun funtzionalak edo orientazio sexuala".

“Lan duina, bizi duina” Ekimen Ibiltariari amaiera emango diogu bihar Durangon, Landako Gunean egingo dugun ekitaldiarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

“Lan duina, bizi duina” leloarekin, Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatu ditugu urriaren 16az geroztik, Ekimen Ibiltaria izeneko dinamika Iruñetik abiatu genuenetik. Garaia da bizitzaren sostengarritasuna erdigunean jarriko duen eredua eraikitzeko, eta hala aldarrikatu du LAB sindikatuak herriz herri, eskualdez eskualde. Bada, Ekimen Ibiltaria bere azken geltokira iritsiko da bihar, abenduaren 6aren etorrerarekin. Hain justu, Durangon emango dugu amaitutzat dinamika, 11:30ean, Landako Gunean egingo dugun ekitaldi nagusiarekin. Aurretik, 10:30ean, “Gazte duina, herri duina” leloarekin, kalejira bat irtengo da udaletxetik Landako Guneko ekitaldiarekin bat egiteko.

Osakidetzan, zerbitzua eta lana euskaraz egin ahal izatea bermatzea eskatu dugu Usansoloko ospitalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen ibiltaria Usansoloko ospitalera iritsi da gaur. Urriaren 16an Iruñean abiatu ondoren, Euskal Herria zeharkatzen ari da “Lan duina, bizi duina; aktibatu prekarietatearen kontra” lemapean. Abenduaren 6an amaituko da Durangon. Gaur kontzentrazioa egin dugu Usansoloko ospitalean “Gure eskubidea delako, Osakidetzan, zerbitzua eta lana, euskaraz” lemarekin. Eskuorriak ere banatu dizkiegu bertako langile eta abarri.

Beste industria politika bat aldarrikatu dugu Sestaon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABen ekimen ibiltaria, “Lan duina, bizi duina” lemarekin Euskal Herri osoa zeharkatzen ari dena, Ezkerraldean gelditu da gaur. Hain zuzen ere, Sestaon, Eusko Jaurlaritzaren industria politika eza salatu dugu, eta industria politika eza hori estaltzeko Eusko Jaurlaritzak propaganda ekitaldiak bakarrik egiten dituela. Azken adibidea pasa den asteko Basque Industry 4.0 kongresua izan da. Salatu nahi dugu propaganda honen guztiaren atzean dagoen industriaren benetako errealitatea oso larria dela. Arduragabekeria itzela da Eusko Jaurlaritza egiten ari dena industriaren egiturazko arazoaren aurrean.

"Gero eta gehiago estutzen gaituzten enpresen esku utzi gaitu Jaurlaritzak"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen Ibiltaria Zamudioko teknologia parkera iritsi da gaur, Eusko Jaurlaritzaren politiken "adierazgarri argia" den enpresagunera. Hitza hartu dugu Ide enpresaren aurrean, eta multinazionalen jokabidea gogor salatu dugu: "Soldatak izozten dizkigute, Estatuko hitzarmenak aplikatu, lana eta bizitza uztartzea ezinezkoa egiten dituzten ordutegiak ezarri, malgutasuna inposatu, eta, bitartean, irabaziak metatzen dituzte egunez egun", nabarmendu dugu.

35 orduko asteko lanaldia aldarrikatu dugu Mungian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilbo atzean utzi eta Mungiara iritsi da gaur Ekimen Ibiltaria. Hala, industriaguneak bisitatu ditugu, eta enpresa txiki eta ertainetan gure aldarriak zabaldu ditugu, "Lan duina, bizi duina" leloa oinarri. 35 orduko asteko lanaldiaren aldarrikapena izan da zabaldu dugun mezuetako bat.

Bilboko lantoki eta gune prekarioenetara eraman dugu "Lan duina, hiri duina, bizi duina" aldarria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen Ibiltariak prekarizazioa identifikatu du gaur bertatik bertara, Bilbon zehar egindako ibilbidearekin. Hain zuzen ere, egunotan mapa bat banatu dugu herritarren artean, gune prekario nagusienak non dauden ezagutu ditzaten, eta gaur, salaketa horri jarraipena emateko, leku horietatik igaro gara, beti ere "Lan duina, hiri duina, bizi duina" aldarriarekin.

Lan eta bizi duina ez ezik, hiri duin bat ere aldarrikatu dugu Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilbora iritsi da Ekimen Ibiltaria, eta larunbata arte geratuko da Bizkaiko hiriburuan. Hala, datozen egunetan egingo ditugun jardueren berri eman diegu gaur herritarrei eta, horrekin batera, prekarietatearen mapa bat banatu diegu. Hain zuzen ere, Bilbon zehar ibilibide bat egingo dugu ostiralean, azaroak 24, prekarietatearen mila aurpegi dituela erakusteko. Mapak gune prekarioenak identifikatzen ditu, eta herritarrek dagoeneko euren eskura dute. 

Zerbitzu publikoen pribatizazioa salatu dugu Bermeon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaian jarraitzen du Ekimen Ibiltariak, "Lan duina, bizi duina" aldarriarekin bueltaka. Bermeora iritsi gara gaur, eta zerbitzu publikoen pribatizazioa salatu dugu; Osakidetzan ematen diren pribatizazioak, besteak beste. Era berean, udal zaharren egoitza hizpide izan dugu, pribatua eta publikoaren arteko gatazkaren adibide, eta arazo hori langileen lan baldintzen eta herritarrek jaso beharko luketen kalitatezko zerbitzuaren kalterako dela berretsi dugu.

Etorkin langileak eta arrantza, hizpide, Ondarroan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ondarroara iritsi da gaur “Lan duina, bizi duina” Ekimen Ibiltaria, eta etorkin langileak eta arrantza izan ditugu aldarrikapengai. Hala, gure eskaintzaren berri eman eta elkarretaratze bat egin dugu herrian, kaian bertan.

Eibarko ospitale berrian azpikontrataziorik ez dugula onartuko ohartarazi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekimen Ibiltaria Eibarren izan da gaur, hainbat aldarrikapen zabaltzeko, beti ere “Lan duina, bizi duina” leloarekin. Hala, Untzaga plazan, elkarretaratze bat egin dugu azpikontratazioa salatzeko. Hain zuzen ere, Eibarko ospitalean zerbitzuen azpikontrataziorik ez dugula onartuko jakinarazi dugu.

Artikulu gehiago...

Page 1 of 4