LAB SINDIKATUA

2017/10/17 :: 20:44

Azken Eguneraketa:2017/10/17 :: 13:18

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Hauteskunde Sindikalak

Lehen indarra gara berriro Iruñerriko Mankomunitatean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lau ordezkari lortu ditugu SCPSAn, eta berehala hasiko gara lanean langile guztien aurrean hartu ditugun konpromisoak gauzatzeko.

TPE hauteskundeak: lehen indarra gara Ipar Euskal Herrian eta bigarrena, departamendu mailan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enpresa oso txikien hauteskunde sindikaletako emaitzen eta irakurketaren berri eman dute LABeko ordezkariek, Baionan.

Lapurtu diguten boterea berreskuratzeko borrokatuko gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek, Ipar Hegoa Fundazioarekin batera, 2016ko ikusmiran txostena aurkeztu du. Bertan Euskal Herriko ordezkaritza sindikalaren bilakaera aztertu da. Mapa sindikalaren bilakaera plazaratu ostean, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia, aurrera begira jarri da eta adierazi du LABen erronka lortutako ordezkaritza prekarietatearen kontrako borrokan inplikatzea eta mapa sindikalaren aurrean iniziatibak hartzea dela, eta hau derrigorrez pasatzen da ELA eta LABen arteko elkarlana berrezkuratzetik.

Azken urteetako gorakadari eutsi dio LABeko Barakaldoko udalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Barakaldoko udalean egin berri diren hauteskunde sindikaletan LABek bigarren indarra izaten jarraitzen du langileek emandako babesari esker. 2003tik 2015 arte LABek lortutako bozka kopurua bikoiztu egin da, gaur egun 130 bozka eta 5 delegatu ditugu.

LABek Hauteskunde Sindikalak irabazi ditu Eusko Jaurlaritzan Bizkaian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo egin ziren Hauteskunde Sindikalak Eusko Jaurlaritzan Bizkaian eta LAB izan da lehen indarra.
Bototan, LABek 59 jaso ditu, 48 ELAk, 24 CCOOek eta 18 UGTk. Delegatuen banaketari dagokionez, 3 LAB, 3 ELA, 2 CCOO eta 2 UGT.

LAB 40 urtez Gipuzkoan lan eskubideen defentsan eta Euskal Herri libre baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasadan ostiralean LABeko 250 delegatu inguru elkartu ziren Donostian sindikatuak Gipuzkoan 40 urte bete dituela ospatu eta enpresetan egunero langileon eta Euskal Herriaren eskubideak defendatzen lanean ari diren delegatuei merezi duten aitortza eskaintzeko. Ekitaldian urte guzti hauetan Gipuzkoan LABen ondoan lanean izan diren kideak omendu ziren.

LAB Hego Euskal Herrian igo den sindikatu bakarra da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azken bi epealdi trinkoen artean LAB da bere ordezkaritza portzentajea igo duen sindikatu bakarra. 2010 eta 2014ko abenduaren 31ko ordezkaritza datuak konparatuta LAB da bere ordezkaritza maila igo duen bakarra, 1,83 puntu hain zuzen. Gainontzeko sindikatuek behera egin dute.  Nafarroako datu ofizialen arabera 1,12 puntu igo da LAB eta EAEn, nahiz eta datuak oraindik ofizialak ez izan, 2,13 puntu egin dugu gora. Datorren astean EAEko datuak ofiziak egiten direnean, agerraldia eskainiko du LABek datuak sakonago aztertzeko.

ETBn LABek Miramonen ordekaritza igo eta zentroarteko batzordean gehiengo osoa eskuratu du, lehen aldiz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urtarrilaren 15ean hauteskunde sindikalak egin ziren Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian (Radio Euskadin duela bi urte, eta Gasteiz Irratian abenduan izan ziren). Miramonen ordekaritza igo eta zentroarteko batzordean gehiengo osoa eskuratu du, lehen aldiz LABek eta Euskadi Irratian babestuta eta indartuta ateratzen da sindikatuaren proiektua eta jokabide koherentea.

LAB hazten darrai, UGT eta CCOOen gainbeheraren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lan Sailak azaroaren 30eko erreferentziarekin argitaratu berri dituen datuek LAB sindikatuaren suspertzea baieztatu dute: berriro ere LABek bere gailur historikoa gainditu du. 2014ko urtarriletik azarora bitartean gainontzeko sindikatuek (ELA, UGT eta CCOO) ordezkariak galdu dituzten bitartean, LABek 21 ordezkari gehiago ditu.

LABek hauteskundeak irabazi ditu Bizkaiko Aldundian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak berriro irabazi ditu Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioen hauteskunde sindikalak eta orain dela 4 urte lortutako emaitzak hobetu ditu. Boto eta ordezkari gehiago lortuz bere gehiengoa indartu du.

Page 1 of 4