LAB SINDIKATUA

2018/12/10 :: 11:27

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 8:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Gaurkotasunari begirada



LABek 2013ko azaroaren 7an Donostian burututako Nazio Biltzarrean, egoera politiko, sozial zein ekonomikoaz egiten duen irakurketa kaleratzea erabaki zuen. Asmoa, Nazio Biltzar guztietan egoeraren irakurketa berritu eta zabaltzea da.

Garbiñe Aranburu: "Beharrezkoa da demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen aldekoen akordioa"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk aktualitate politiko, sozial eta ekonomikoari buruz hitz egin du, Euskal Telebistako "Egun On Euskadi" programan egin dioten elkarrizketan.

"Ez dugu susperraldiaren zantzurik ikusten soldaten eta enpleguaren kalitateari erreparatzen badiogu"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu elkarrizketatu dute gaur Onda Vasca irratian, eta gaurkotasunarekin lotutako hainbat gairi buruz sindikatuak egiten duen irakurketa plazaratu du.

Garbiñe Aranburu: "Estatus berriaren eztabaida ezin da Parlamentuko lau paretetara mugatu"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururi elkarrizketa egin diote Euskal Telebistako "Egun on Euskadi" saioan, eta, hainbat gairen artean, estatus berriaren eztabaidari buruz aritu da; sindikatu eta alderdi politikoekin abiatuko dugun errondari buruz, kasu. Era berean, La Naval, delako elkarrizketa soziala eta pentsioak izan ditu hizpide, besteak beste.

Lan arautegian eta babes sozial gaietan ahalmen legegile osoa eskatzen diogu estatus berriari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak agerraldi bat egin dute gaur EAEko Estatutu Berriak jaso beharko lituzkeen edukien berri emateko, Gasteizko Legebiltzarrak hartutako erabakien ondoren. "Irekitzen den eskenatoki berrian ere euskal sindikatuok jokatu beharreko papera determinantea dela deritzogu LABetik: borroka egin beharko da eremu sozial eta sindikaletik, herri aktibazioaren bidetik, euskal langile klasearen interesak jasoak izan daitezen akordio honen garapenean", nabarmendu du Garbiñe Aranburuk. Zentzu honetan, euskal esparrua defendatzen duten sindikatuei bilerak eskatuko dizkiegula jakinarazi du idazkari nagusiak, baita gainerako talde parlamentarioei ere, alderdi konstituzionalistei izan ezik.

Garbiñe Aranburu: "Ezker soberanistaren esparruan aliantzak eraikitzen hasteko unea da"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok agerraldi bat egin dute egungo testuinguruaren azterketa egin eta hemendik aurrerako egitasmo nagusien berri emateko, arlo sindikal, politiko zein sozialean. Hain zuzen ere, Nazio Biltzarrak onartutako txostena aurkeztu dute, eta, azken hilabeteetako gertakari nagusiak aipatzeaz gain, sindikatuaren erronkak jakinarazi dituzte.

LAB sindikatuak doluminak adierazi nahi dizkie Inazio Agirreren senide eta gertukoei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Inazio Agirre ezker abertzaleko militante eta euskaltzalearen heriotzaren aurrean, LAB sindikatuak doluminak adierazi nahi dizkie bere senide eta gertukoei momentu latz hauetan. Nabarmentzekoa da Agirrek euskalgintzaren esparru ezberdinetan urtetan zehar egindako lan eskerga.

Gaur arratsaldean egingo diote azken agurra Agirreri, 17:00etan, Tolosako hilerrian.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.