LAB SINDIKATUA

2017/12/15 :: 11:00

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 7:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Garbiñe Aranburu: "Aldebakarreko burujabetza prozesua jarri behar dugu martxan"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



 Garbiñe Aranburu, LABeko Idazkari Nagusiaren hitzartea


Urteroko delegatuen batzarra egin dugu gaur Donostian, Gasca kiroldegian. Mila lagun inguru bildu gara, eta sindikatuaren erronkak azaldu ditugu, kurtso berriaren etorrerarekin. Batzarra amaituta, manifestazio bat egin dugu Amara Berrin barrena, baina, aurretik, batzarrean bertan une hunkigarriak bizi izan ditugu. Sei urtez kartzelan egon eta gero, Rafa Diezi ongi etorria eman diogu, eta berarekin izan dira oholtzan Garbiñe Aranburu eta Ainhoa Etxaide; hain zuzen ere, sindikatuak izan dituen hiru idazkari nagusiak. Egungo idazkari nagusiak, Garbiñe Aranburuk, azaldu ditu sindikatuaren helburu nagusiak datorren kurtsorako: Burujabetza prozesuan sakontzea, preso eta iheslarien etxeratzeko bidean urrats berriak ematea eta bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta bizitza duinaren alde borrokatzea, konfrontazioan sakonduz.

Garbiñe Aranburu hitzartean.Garbiñe Aranburu hitzartean.

Garbiñe Aranburuk Kataluniari begira hasi du bere hitzartzea, eta bi herri garela, baina borroka bakarra dela nabarmendu du: “Konfrontazio demokratikoan sakontzea da bidea. Aldebakarreko burujabetza prozesua jarri behar dugu martxan, langile klaseari bizi baldintza duinak bermatuko dizkion eredu sozial berri baten alde eginez”.

EAJren jarrera gogor kritikatu du: “EAJk ez du PPrekin apurtu nahi, ez du Estatuarekin konfrontatu nahi erabakitzeko eskubidearen defentsan, eta horren atzean guk arrazoi argi bat ikusten dugu. Ez da ausardia politiko falta, PPrekin eta Confebaskekin konpartitzen duen eredu ekonomiko eta neoliberala marko estatalaren baitan inposatzea errazagoa delako da. Hori da gakoa, zein klase proiektu defendatzen duen”.

LABeko delegatuek ongi etorria eman diote Rafa DieziLABeko delegatuek ongi etorria eman diote Rafa Diezi

Langileok bizi dugun egoerari buruz aritu da, eta sindikatuak bizitza duinaren aldeko borroka indartuko duela jakinarazi du: “Langileontzat ez dago susperraldi ekonomikorik. Ekonomiaren hazkundea bizitzaren prekarizazioaren gainean egiten ari da. Horrela, ustezko susperraldi ekonomiko horren onurak ez dira langileen artean banatzen, irabaziak gero eta esku gutxiagotan pilatu eta desoreka sozialak areagotzen ari baitira”.

Catalunyako herriari gure elkartasuna helarazi diogu Batzarrean.Catalunyako herriari gure elkartasuna helarazi diogu Batzarrean.

Negoziazio kolektiboa blokeatuta, gero eta langile gehiago estatuko hitzarmenen menpe, lanera joan eta euren bizitza arriskuan jartzera behartuak dauden langileak, emakume eta gazteen egoera larriak, sektore publikoaren pribatizazio eta merkantilizazioa, babes sozialaren eraispena... egunerokoaren erradiografia egin du LABeko idazkari nagusiak. “Bizitzaren eta lan harremanen prekarizazioak ez du etenik, eta ez du izango patronalari aurre egiteko konfrontazioan sakontzen ez badugu, instituzioak bestelako politika publiko batzuk egitera derrigortzen ez baditugu”, adierazi du, eta datozen hilabeteetarako aurreikuistako dinamika nagusiak aipatu ditu: urriaren 16 eta abenduaren 6 bitartean egingo dugun ekimen ibiltaria, tartean.

“Kartzelak hustutzeko garaia da”
Presoak eta iheslarien etxeratzea lehentasun bat da sindikatuarentzat. Garbiñe Aranburuk oso presente izan du gaia bere agerraldian: “Ez dago denborarik galtzeko, aurten ere gure lehentasunen artean dago eta agenda gehiagotan ere lehentasun izan dadin lagunduko dugu. Kurtso honek erabakiorra izan behar du. Jada ez dago aitzakiarik eta adostasun berriak eraikitzen joan behar dugu”.

Batzarraren ostean PPren egoitzaraino joan gara manifestazioan.Batzarraren ostean PPren egoitzaraino joan gara manifestazioan.

Sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, “kartzelak hustutzeko garaia da, baina oraindik ere Estatuaren errepresioak ez duela etenik erakusten diguten albisteen berri izaten dugu tartean behin”.
 





 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu