2017/10/21 :: 10:26

Azken Eguneraketa:2017/10/20 :: 9:29

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

9. Biltzar Nagusia
LAB 4.0 Gure garaia


 
2017/06/01

BIltzar Nagusiak emandakoak ondoko bideoan. Une hunkigarri ugari bizi izan genituen, gogoratzea merezi du!

9.Biltzar Nagusia burututa, garai berri bati begira jarri gara LABeko kideok. Biltzarrarena prozesu oso bat izan da, azken hilabeteotan eztabaida eta dinamika bizi eta aberasgarria garatu dugu sindikatuko militanteon artean. Aurkezpenak, eztabaidak, gogoetak... ehunka kideren parte-hartzearekin. Zorionak eta eskerrak LABeko militantziari, eguneroko ekarpen eta borrokekin sindikatu bizia egiten jarraitzen dugulako
2017/05/30

2017/05/26

Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea izan gaitezen", nabarmendu du.


2017/05/25

Gaur hasi da sindikatuaren Biltzar Nagusia. "LAB 4.0 Gure garaia" lemarekin egin dena Gasteizko Europa Jauregian. Nazio Komite berrirako proposamenak biltzarkideen babes ia erabatekoa jaso du, %91,5ekoa hain zuzen ere. Ponentzia politiko sindikalak oso babes zabala izan du.
2017/05/25

Aho batez onartu da Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak aurkeztu duen 2012-2017 urte arteko bilana jasotzen duen Kudeaketa txostena, gaur abiatu den sindikatuaren 9. Biltzar Nagusian. Krisi garaian kapitalismoaren oldarraldiari erantzuteaz gain, alternatibak plazaratu eta bere burua berrasmatzeko gai izan da sindikatua.
2017/04/03


Zuzendaritza parekidea eta baliabide berriez hornitua

9. Biltzar Nagusiaren prozesuarekin aurrera jarraitzen du LABek. Gaurkoan, datozen 5 urteetan sindikatua gidatzeko proposatzen den zuzendaritza-lan taldea aurkeztu dugu eta Biltzar Nagusi honen harira sortu den aplikazioan proposamen alternatiboak egiteko aukera zabaldu dugu. Nazio komite berri horren egituraketan hainbat berrikuntza aurreikusten dira, guztiak, datozen urteei begira sindikatuak ponentzietan jasotzen dituen erronka eta egitasmo nagusiek eskatzen duten zuzendaritza-eredua osatzera bideratuta.
2017/03/24


LABen hitzaldi zikloa Bilbora iritsi da ostegunean, Ainhoa Etxaideren solasaldiarekin. Burujabetza, aliantzak, langileen borroka, feminismoa... gai asko izan ditu hizpide sindikatuko idazkari nagusiak, Hika Ateneoan egindako ekitaldian. Elkarrizketa Ekhiñe Atorrasagsti eta Maite Asensio kazetariek gidatu dute, eta gogoeta mamitsuak utzi ditu. Biltzar Nagusiaren atarian gauden honetan, Etxaidek nabarmendu du LABen erronka nagusienetako bat burujabetza prozesuari bultzada ematea dela.
2017/03/22

LABek antolatutako solasaldi zikloak aurrera darrai. Durangon eta Tolosan aritu gara egunotan, “Sindikalgintzaren garaia. Ekintza sindikal berrirantz” lelodun mahai inguruekin. Bihar, osteguna, Bilbon izango gara: sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek hartuko du hitza Hika Ateneoan, 18:30ean, “Gure garaia. Hamarkada bat sindikalgintzatik” leloarekin.
2017/03/08

Martxoaren 8a da gaur, emakume langileen nazioarteko eguna. LABeko emakumeok solasaldi bat egin dugu sindikalgintzak eman beharreko eta LAB konkretuki ematera doan urrats feministaz gogoeta egiteko, maiatzaren 25 eta 26an egingo dugun 9. Biltzar Nagusiaren testuinguruan. Gasteizen izango da hitzordu garrantzitsu hori, eta Gasteizen bildu gara gaur ere. 
2017/03/02

LABen 9. Biltzar Nagusiaren harira antolatutako solasaldi zikloa Bilbora iritsi zen atzo, eta Gasteizen izango da gaur, 18:00etan, Oihaneder kultur etxean. Bea Martxuetak eta Igor Arroyok “Aldaketa sozialaren garaia, sindikalgintza borroka sozialetan” solasaldia egingo dute, atzoko hitzaldian ukitutako gai bera. Hain zuzen ere, Bilbon, bi solaskideek garbi utzi zuten LABen helburua klase sindikalgintza indartzea dela.
2017/02/22

LABek solasaldia egin du Iruñean, burujabetza prozesuari zein ekarpen egingo dion ezagutzera emateko. Sindikatuak berretsi du Euskal Herriak estatu propio bat behar duela aldaketa soziala gauzatzeko, eta nabarmendu du ezinbestekoa dela burujabetza maila guztietan berreskuratzea, Kapitalismotik haragoko alternatiba eraiki nahi bada.
2017/02/16

Datozen asteetarako antolatutako solasaldi zikloari ekin diogu gaur, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean. Lehen hitzorduak 'Des-Herria: hausturak eta etenak Euskal Herrian' azterlana aurkezteko balio izan du, baita LABek ikerketak jasotzen dituen arazo sozio-ekonomikoei zein erantzun emango dizkien azaltzeko ere. Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak osatu dute txostena, eta LABeko ordezkari Garbiñe Aranburuk eta Gaindegiko Imanol Esnaolak hartu dute hitza.
2017/01/19

LABeko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilbon, maiatzean egingo dugun 9. Biltzar Nagusiaren harira. Hain zuzen ere, eztabaida prozesuaren inguruko xehetasunak eman ditugu, eta Ponentzia-taldeen koordinatzaileek zuzendaritzak proposatutako ponentzia politiko sindikala eta antolakuntza ponentzia aurkeztu dituzte.


 APLIKAZIO TELEMATIKOA
9. BILTZAR NAGUSIAREN PROZESUAN LABeko
AFILIATU GUZTIEK PARTE HARTZEKO TRESNA
2016/11/16

"LAB 4.0 Gure Garaia". Hauxe da sindikatuak aukeratutako goiburua, 2017ko maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen egingo duen 9. Biltzar Nagusiari begira. Hitzordu garrantzitsu hori astelehenean aurkeztu genuen Bilbon, leloa eta irudiarekin batera. Hain zuzen ere, goiburuarekin LABen 40 urteko ibilbidea gogora ekarri nahi izan dugu. Lau hamarkada izan dira, lau fase: sorrera, kontsolidazioa, belaunaldi aldaketa eta, laugarren honetan, eredu sindikalaren berritzea.
Artikulu gehiago...
 


 APLIKAZIO TELEMATIKOA
9. BILTZAR NAGUSIAREN PROZESUAN LABeko AFILIATU GUZTIEK PARTE HARTZEKO TRESNA

AINHOA ETXAIDE
 INFO7ko Kale Gorrian (2016/11/18)
 BERRIAn (2016/11/20)
 EITBko Egun On Euskadin (2016/11/21)
 EUSKADI IRRATIko Mezularian (2016/11/15)
 
GARA (2016/11/26)
 DEIA (2016/11/28)





Palestina, Katalunia, Venezuela, Europa, Sahara eta Guadalupe. Herrialde hauei buruzko ebazpenak adostu dituzte Nazioarteko Konferentzian. Era berean, euskal presoei buruzko ebazpen bat. Hain zuzen ere, 33 erakundeko 45 ordezkarik hartu dute parte konferentzian. Ostegunean egin zuten Gasteizko Europa jauregian, LABen 9. Biltzar Nagusia areto nagusia ospatzen zuten bitartean.





Rafa Diez ere LABeko kideokin egon nahi izan du 9. Biltzar Nagusian. Bere semeak, Naike Diez-ek, El Dueso espetxetik igorritako gutuna irakurri du. Gutunean irteten den zuzendaritzak emandako guztia eskertzeaz gain, datorrenari indarrak bidali dizkie. Txalo zaparrada handi batekin jaso dute Biltzarkide guztiek Rafaren gutuna.


Nazioarteko Mintegi bat antolatu du gaur LABek, Gasteizko Europa jauregian, sindikatuaren 9. Biltzar Nagusiaren bezperan. Goizean, kapitalismoari aurre egiteko alternatibak izan dituzte hizpide; arratsaldean, berriz, sindikalgintzak transnazionalen aurrean zein paper jokatu behar duen zehaztu dute.


Maiatzaren 25 eta 26an, LABek 9. Biltzar Nagusia gauzatuko du Gasteizko Europa jauregian, “LAB 4.0 Gure Garaia” lelopean. Biltzar Nagusiarekin batera, Nazioarteko Konferentzia egingo dugu ostegunean, Europa jauregian bertan. Bada, hitzordu hauen guztien bezperan, "Herrien garaia. Una mirada sindical internacional" solasaldia egingo dugu asteazkenean, Europa jauregian ere. Euskal Herriko, Irlandako, Kubako, Argentinako eta Boliviako hizlariak izango ditugu.


Maiatzaren 25 eta 26an “Gure garaia” lemarekin Gasteizen egingo dugun Biltzar Nagusirako geroz eta gutxiago falta da. Emendakinak egiteko faseak atzean utzi ostean azken txanpan sartu gara. Igor Arroyo Idazkari Nagusi Ondokoa izateko hautagaiak prozesu kongresualak emandakoez hitz egin du medioen aurrean. Garbiñe Aranburu, Idazkari Nagusirako hautagaiak, bere aldetik azpimarratu du azken egunetako gertakariek —PP eta EAJren arteko akordioek besteak beste— ponentzietan jasotzen dena indartzera garamatzala, hau da “denborarik galdu gabe, ardatz soziala nagusi izango duen eta aldebakarrekoa izango den prozesua martxan jarri behar dugu”.


Datozen urteetan sindikatuaren lerroan zentralitatea izango duten gaiak landuz hainbat solasaldi egin ditu LABek azken hilabeteetan. Ziklo honen baitan gaurkoan Lurralde Batasunaren Garaia, Sindikalgintza mugaz gaindi izenburupean hendaian antolatutako mintegian hartu dugu parte. Bertan LABek, sindikatu nazional moduan jorratu beharreko bidea izan dugu aztergai.


Ainhoa Etxaidek Idazkari Nagusi ardura hartu zuenetik ia hamarkada bat igaro da. Urte horietan krisi ekonomikoak eta erreformek gogorki kolpatu dute euskal langileria, eta euskal sindikalgintzaren aurkako enbata ere ez da nolanahikoa izan. Etxaideren gidaritzapean, ekaitz horri aurre egin dio LAB sindikatuak, eta ez hori bakarrik, garai berri bat irekitzeko oinarriak ezarri ditu, datorrena gure garaia, langileon izan dadin. Biltzar Nagusiaren atarian gauden honetan, honen guztiaren inguruan Ainhoa Etxaiderekin solasteko tartea hartuko dugu martxoaren 23an, Bilboko Hika Ateneoan arratsaldeko 18:30etan.


Otsailaren 16an hasi eta maiatzaren 24era arte askotariko gaiak landuko ditu LABek, guztiak datozen urteetako sindikatuaren lerroan zentralitatea izango dutenak: Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoa, sindikalgintzaren erronkak, sindikalgintzaren ekarpena borroka sozialei, feminismoa sindikalgintzan, ekintza sindikal berria, Euskal Herrian mugaren alde bateko eta besteko harremanak eta sindikalgintza nazioartean, besteak beste.


“LABen lerro sindikala berritu dugu krisiaren eta erreformen kontra borrokatzeko, gure egiteko moduak eta langileekin lan egiteko erak egokitu ditugu, gure aldarrikapenak berritu ditugu lan eta gizarte egoera guztiz aldatu delako... LAB berritu batekin iritsiko gara biltzarrera, etxeko lanak eginda”.

LAB sindikatua 9. Biltzar Nagusiaren prestaketa lanetan bete-betean sartu da. 2017ko maiatzaren 25 eta 26an izango da Kongresua, Gasteizen. Hitzordu garrantzitsu honen berri emateko agerraldia egingo dugu datorren asteartean, azaroak 15, Bilboko egoitzan. Osasun betean eta indartsu iristen da sindikatua hitzordu garrantzitsu honetara. Besteak beste, azken urteotan sindikatuak bere idazkaritza nagusian izandako gure bi lemazain bikain hauei esker.