LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 21:11

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
Partekatu albistea
 
Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/22

«Bizkaiako ezkerraldean hasi zuen talde honek bere bidea duela lau urte. Gure herri txikiaren beste muturrean. Nafarroaren bihotzean, Euskal Herriaren hiriburuan eman diguzue zuen babesa berriro ere zuzendaritza lanetan jarraitzeko. Askotan esan dugu harro gaudela sindikatu nazionala garelako. Horrek ematen digu aukera Euskal Herriak duen aniztasunaz LAB sindikatua aberasteko. Baita momentuko erronkei aurre egiteko ere. Gaurko testuinguru historiko honetan nazio egitasmo eta bitartekoekin aritzea da horietako bat.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21


Parte hartu duten 500 biltzarkideek ia aho batez, bozkatu duten biltzarkideen %88k hala erabakita, idazkari nagusi kargua berrituko Ainhoa Etxaidek. Bozketa berean idazkari nagusiarekin batera aukeratuak izan dira komite exekutiboa, nazio komitea eta eskualdeetako idazkariak, datozen bost urteetan sindikatuak hartutako erabakiak gidatzeko ardura izango dutenak. 

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21


Amaitzen ari da LAB sindikatuaren VIII. Biltzar Nagusiko lehen biltzar eguna, baina atzerapenak tarteko, oraindik ez da zuzendaritza berria bozkatu. Ainhoa Etxaide buru dela aurkeztu den plantxa (aurkeztutako bakarra) bozkatua izango da luze gabe eta emaitza ezagutu bezain pronto emango dugu ezagutzera.

Dagoeneko eztabaidatu, bozkatu eta finkatu direnak sindikatuaren lan ildoak dira, ponentzia politiko-sindikalari eta antolakuntza ponentziari dagozkienak alegia.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Idazkari nagusiaren ondokoa den Jabi Garnikak 8. Biltzar Nagusian aurkezturiko antolakuntza ponentziaren aurkeztu du. Egun, murgildurik gauden eraldaketa prozesu honetan, kapitalismoak babestuta ezarri nahi dizkiguten murrizketen aurka lan egiten duten eragileen arteko indarrak batzearen garrantzia azpimarratu du.

Sindikatuaren antolakuntzaren ereduaren inguruan garrantzi berezia eman dio sindikatuko egitura guztiak erabakietan parte hartzeko tresnak eskaintzearen beharrari. “Behetik gorako komunikazioari, ekarpenari eta gogoetari ematen diogun garrantzia” ezinbestekoa dela gaineratu duelarik.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Gazte independentistak LABen kongresuaren arratsaldeko saioari hasiera eman dio. LABi eskerrak eman ostean eta SEGIren desagertzearen harira, gazteak borrokatzen eta antolatzen jarraituko dutela adierazi dute. Honela, elkarlanean eta eskuz esku, gazteak, emakumeak, langileak eta herri mugimenduak egungo borrokaz etorkizuna marraztuko dugula esan dute.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Iritsi da azkenean VIII Biltzar Nagusia burutzeko momentua. Okertzeko beldurrik gabe esaten dugu urte hauetan gertatzen dena erabakigarria izango dela gure etorkizunari begira, bai Herri bezala, baita langile klase bezala ere. Bata eta bestea elkarlotuak joango dira.

Ponentzian lurrikara politiko eta ekonomiko bat bizitu dugula esaten dugu. Oso atzera egin behar dugu hainbeste gertakari, ekimen, iniziatiba eta urrats barne biltzen dituen kongresuen arteko fase bat aurkitzeko. SORTUren legalizazioa beste urrats bat da, handia eta aurrera begira jartzen gaituena.

Egia da krisi bortitz hau goiz ala berandu emango zela aurreikusi zitekeela. Behin eta berriro salatu genuen sistema finantzieroari eta multinazional transnazionalei gehiegizko boterea ematen ari zitzaiela. Aberastasuna barra barra sortzen zela baina ez zela banatzen. Kontrolik gabe espekulatzen ari zirela langileak prekarietatera kondenatzen zituzten bitartean eta hori beti izan dela krisi bortitzen iturria. 



Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Biltzar Nagusiaren ardatzetako bat izan da goizeko saioan. EPPKren izenean Asier Arangurenek prozesu demokratikoa sustatzeko garaian gauden honetan eragile apartatzat jo du LAB, "perspektiba honetatik, Kolektiboko kide eta langileok inoiz baino indar gehiagorekin borrokan tinko jarraitzeko" animatu duelarik sindikatua.


Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Ekintza Sindikaleko arduradunak Ponentzia Politiko Sindikala aurkeztu du 8. Biltzar Nagusian. Aranburuk LAB ondorengo urteetan subjektu aktibo izatearen garrantzia azpimarratu eta azken urteetan burututako borrokari segida emateko konfrontazioaren beharra aldarrikatu du.

Burujabetza prozesuan denbora galtzerik ez dugula gogoratu du Aranburuk, “Hartzen ari diren erabaki guztiak langileon beharren kontrako norabidean doaz eta zenbat eta gehiago atzera egiten dugun orain, gero eta zailagoa izango dugu ondoren beste eredu sozial eta ekonomiko bat eraikitzea” gehitu duelarik.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Kaixo lagunok!

Lehen eta behin, agur bero bat Biltzar Nagusi honetan ordezkari zareten delegatu guztioi. Eta, aldi berean, sindikatuko emakume eta gizon guztiei.

Orain dela lau urte, Idazkari Nagusi izaterai utzi nionean, eta Ainhoari lekukoa pasatu nionean, ez nuen inondik-inora imajinatuko 8. Biltzar hau El Duesoko espetxe honetatik “biziko” nuenik. Baina, ondo dakizuen moduan, espetxea beti da aukera erreala hamarkada luzeetan eukal nazioaren eta bere eskubide demokratikoen alde gure konpromisoa tinko mantentzen dugunontzat.

2008an, sindikatuaren zuzendaritzan 25 urte egon ondoren, horietatik 16 Idazkari Nagusi moduan, barne formakuntza lanetara pasatu nintzen Ipar Hegoa Fundazioan. Eta, jarduera honekin batera, ezker abertzalearen barnean egin beharreko hausnarketa eta aldaketa estrategiakoa bideratzeko ahaleginean eta ekarpenetan sartu nintzen. 

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21
Plantxaren bozketa 21:00ak aldera izango da


Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/21

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/18
Ostegun eta ostiral honetan, ekainak 21 eta 22, LABek bere VIII. Biltzar Nagusia ospatuko du Barañainen, eta kongresuko astean sartu garelarik, Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak eta Nafarroako bozemale Igor Arroyok sindikatuarentzat aparteko garrantzia duen hitzordu honen inguruko xehetasunak eman dituzte gaur Iruñean.

Arroyok azaldu duenez, VIII. Biltzar Nagusia Nafarroan egitea ez da kasualitatea, “erabaki konsziente eta politiko baizik, sindikatuarentzat garrantzia estrategikoa duena, euskal proiektu nazionalaren eraikuntzan.

NAZIOARTEKO KONFERENTZIA
«Erantzun sindikala mundu mailako krisi kapitalismoaren aurrean»
LABen VIII. Biltzar Nagusiaren testuinguruan, asteazkenean, ekainak 20,
NAZIOARTEKO KONFERENTZIA antolatu du sindikatuak Iruñean, UPNAko Erizaintza Eskolan goizeko 9:30etan. 

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/07
Sindikatua Biltzarrera nola iristen den aztertzeko azken nazio biltzarra egin da Hendaian. Azken bilkura honetan ekainaren 20 eta 21ean Barañainen izango den 8. Biltzar Nagusian aurkeztuko diren ponentziek jasotako zuzenketak, haien egoera, biltzarraren araudiak eta azken lau urteetan emandako pausoak aztertzen dituen Kudeaketa Txostena izan dituzte aztergai.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/06/05
Datorren egunetan militantziak Ponentzia Politiko Sindikalari eta Antolakuntzako Ponentziari egindako emendakinak eskualdetako egoitzetan izango dira eskuragarri.

Biltzar Nagusia
8. Biltzar Nagusia
2012/04/25


2012a kongresu urtea da LAB sindikatuarentzat. Bizi dugu testuinguru sozioekonomiko eta politikoak bereziki garrantzitsua egiten du VIII.BILTZAR NAGUSIA, sindikatuak bertan definituko baititu datozen urteetan antolaketan nahiz eremu politiko-sindikalean LABen lehentasunak eta erronkak zeintzuk izango diren. 

Gaur, asteazkena, VIII. BILTZAR NAGUSIAren aurkezpen publikoa egin du LABek prentsaurrean sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide, haren ondoko Jabi Garnika, hedapeneko idazkari Gorka Berasategi eta Sonia González, komunikazio idazkariaren eskutik. Bertan, besteak beste, datorren urteetarako norabidea eta helburuak definitu eta biltzarrean adostu beharreko Ponentziak aurkeztu dituzte.


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.