LAB SINDIKATUA

2018/11/18 :: 15:32

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: LAB SINDIKATUA

Lankidetza hitzarmena sinatu dugu Kataluniako Col-lectiu Ronda abokatu kooperatibarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyo eta Colectiu Rondako Carme Herranz, lankidetza akordioa eskuetan dutela.LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyo eta Colectiu Rondako Carme Herranz, lankidetza akordioa eskuetan dutela.

Arlo juridikoan zein formakuntzan elkarlanerako zubiak estutzea ekarriko digun akordioa da. 

100 profesionaletik gora batzen dituen kooperatiba da Col-lectiu Ronda, eta 70.hamarkadaz geroztik ibilbide emankorra egin du. Hastapenetan lan arloko aholkularitzara bideratua, jarduera eremua zabaltzen joan da: aholkularitza laboral eta juridiko-soziala, ekonomia soziala... eremu ugari jorratzen dituzte.

Pertsonen eskubide indibidual eta kolektiboak, justizia soziala, eredu ekonomiko justu eta solidarioa, genero ekitatea, demokrazia zuzena eta autogestioa, interkooperazioa eta independentzia dira Col-lectiu Rondaren lan filosofia definitzen duten balioak, eta, ezaugarri horiekiko koherentzian, azpimarratzekoa da, esaterako, lan osasunean, amiantoaren gaiarekin egiten ari diren lana.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.