LAB SINDIKATUA

2018/10/23 :: 8:55

Azken Eguneraketa:2018/10/22 :: 7:46

HIZKUNTZA
Hemen zaude: LAB SINDIKATUA

EH Bildurekin konpartitzen dugu partekatutako agenda sozialaren beharra burujabetza klabeetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Garbiñe Aranburu eta Arnaldo Otegi buru zituzten LAB eta EH Bilduko bi ordezkaritzek bilera egin dute gaur Donostian Hego Euskal Herriko egoera sozial eta politikoaren inguruko bilera izan dute Donostian. LABen ordezkaritza, Igor Arroyo Idazkari Nagusi Ondokoak eta Bea Martxueta Politika Sozialeko Idazkariak osatu dute, Garbiñe Aranburu Idazkari Nagusiarekin batera.

LABek lehentasun moduan kokatu du langileontzat etorkizun hobea izatearen nahia, lan duina bizitza duinaren uztartuz. Zentzu honetan, sindikatuak adierazi du langileok ez dugula zereginik eredu ekonomiko honetan, hazkundea ez baita guregana iristen. Bizitza duintzearen aldeko bide honetan, garrantzitsua da prekarietaten kontrako borroka indartzea eta lantokietan eta kalean eta politika publikoak aldatzeko mobilizazio soziala suspertzea.

Gainera LABek oso argi du, aldaketa sozial erabatekorik ez dagoela edozein jendarte eredu eraiki eta guztiei bizitza duina bermatzeko, oinarrizko gaiak diren lan harremanak eta babes sozial sistema erabakitzeko ahalmenik ez badago. Hau da, aldaketa sozialik ez dago, burujabetzarik gabe.

LABen ordezkaritzak erronka bikoitza planteatu du gure herriak bizi duen inboluzio bikoitzari, soziala eta politikoa dena, erantzuteko.

1. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea defendatzen dugunon artean, inboluzio autoritario eta zentralistari herri bezala erantzun behar diogu. Estatuak ez duelako lurralde ereduaren auziari irtenbide politiko bat emateko eskaintzarik. Eskuduntza gutxi batzuekin, autonomia eredua eguneratu eta menpekotasun egoera iraunarazi edota egun indarrean dagoen autonomia eredua auzitan jarri eta menpekotasun egoera areagotzea da estatuaren eskaintza.

Autogobernu ponentzia martxan dago, estatus berriak erabakitzeko eskubidea bermatu behar du, LHBSEE eta esparru sozioekonomiko propio bat eraikitzeko erabaki ahalmen osoa.

2. Burujabetza prozesua ezkerretik indartzea. Prozesu politikoak ez dira neutroak izaten, burujabetza prozesua eraldaketa sozialean sakontzeko bidea izan behar da.

- Ezker soberanistaren esparruan aliantzak eraikitzen hasteko unea da. Ezker soberanistan agenda sozial konpartitua behar da eremu politiko, sindikal eta sozialaren artean.

- Agenda sozial horretan jaso beharko litzateke:
- Erabakitzeko eskubidea jasoko duen marko berri baten alde egiteko estrategia eta marko juridiko politiko berriak izan beharreko gutxieneko eduki sozialak adostu behar dira.
- EAEn, EAJ, PSE, PP bloke neoliberalari aurre egiteko estrategia.Gehiengo instituzional berriak eraiki behar dira.

Adostasun nahiko zabalak ditugu eta aurrerantzean ere gai hauek jorratzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.