LAB SINDIKATUA

2018/08/15 :: 1:37

Azken Eguneraketa:2018/08/13 :: 8:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Lanean pairatzen dituzten erasoak salatu dituzte Euskotreneko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Euskotrenen Batzorde Iraunkorrak langilegoa deitu du gaur, Bilboko Zazpikaleko geltokiaren aurrean, aurreko larunbatean langile batek pairatutako erasoa salatzeko.

Hauxe da Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak igorritako oharra:

Aurreko larunbatean berriro langile bat erasotua izan zen bere jardunean zela. EuskoTrenen Batzorde Iraunkorrak eraso hau zein gainerako langileek bere jardunean pairatzen dituzten erasoak berriro deitoratu nahi ditu.

Jendaurrean bere lana garatzen duten EuskoTrenen langileek (kontu hartzaileak, geltokietako langileak, gidaritza agenteak, Bezero Arretarako Bulegoetako langileak,...) EuskoTrenen erabiltzaileei laguntza emateko eta garraio publikoaren erabilera zuzena bermatzeko egiten dute lan.

Guztiz onartezina da bere lana egiteagatik hainbat langilek isekak, mehatxuak edota baita erasoak ere pairatu behar izatea pasa den larunbatean gertatu zen bezala.
Horrelako jarrerak gutxiengo batek burutzen dituela nabarmenduagatik ere gure kezka agertu nahi dugu. Harremanek abegigortasun eta elkar errespetuan behar dute oinarritu.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.