LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 2:51

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Usurbilgo tren geltokiko gertakariaren ondorioak jasan dituzten ekintzaile eta langileari babesa adierazten diegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Maiatzaren 13an, eguerdian, Usurbilgo tren geltokian gertatutako ezbeharraren harira LABek ekintzaile gazteari bere babesa adierazi nahi dio. Horrez gain Euskotreneko langileari ere gure elkartasuna erakusten diogu hasiera batean beregan bota baitzuten gertakariaren ardura.

Lehenik eta behin zauritutako ekintzaile gazteari gure babesa adierazi nahi diogu; laster kalean eta bere bizitza eta militantziarekin jarraitzeko moduan izatea espero dugu. Azkar eta ongi osatu.

Beste alde batetik Euskotreneko lankideak bizi duen egoerak ere kezkatzen gaitu, izan ere, itzuli ezina izan litekeen egoera baten ondorioz bera ere une latz eta gogorrak bizitzen ari da, gogorrak hasiera batean gertakariaren ardura bere gain jarri zutelako ere. Gure elkartasuna berarekin ere.

Zorigaiztoko gertakari honetan, argitu behar dugu gure lankideak bere lana baino ez zuela bete. Trenaren ibilbidearen amaierara iristerakoan informatu zioten gertatutakoaz.

Osasun egoera desberdinak izanagatik, bata zein bestea bere onera itzultzea espero dugu. Gure besarkadarik beroena biontzat.

Larunbateko ezbeharrak ez zuen sekula gertatu behar, izan ere, Mozal Legea salatzeko burutu nahi zen ekimena ez zatekeen egin beharko lege injustu hau existituko ez balitz. Hala, guztion eskubide zibil eta politikoen defentsan ekintza egitera joan ziren kideekin gaude: Mozal legerik ez!

Zorigaiztoko gertakari bat izan zen larunbatekoa eta LAB-eko Eusko Treneko Sail Sindikaleko kideok ere une gogorrak bizitzen ari dira. LABeko kidearen portaeraren inguruan zabaldu ziren informazioak asko mindu ditu.

Bukatzeko, ahalik eta azkarren denok bere onera itzultzea espero dugu eta, nola ez, herritarron eskubide zibil eta politikoen defentsan Mozal Legea bertan behera uztea.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu