LAB SINDIKATUA

2017/03/27 :: 4:24

Azken Eguneraketa:2017/03/24 :: 17:30

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Garraioa

Metro Bilbao eta Euskotreneko tarifen igoera bertan behera uzteko eskatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_garraioa_17_03_16Metro_Metro.png
LAB sindikatua kalera irten da gaur, Metroaren 3 lineako Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia izango denaren aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari Metro Bilbao eta Euskotrenen hileko txartelaren erabiltzaileei eman dien tarifazoa bertan behera utz dezaten eskatzeko.

PESAn lortutako akordioa onuragarria da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
PESAko LABen iritziz enpresa batzordeak eta zuzendaritzak lortutako akordioa onuragarria izango da langileentzat. Besteak beste enpleguaren egonkortasuna bermatzen da aparteko orduak desagerrarazteko bidean urratsak ematen dira eta beraz lanpostu berriak sortzea ahalbidetuko da. Horrekin batera eros ahalmena hobetuko da eta 1.200 euroko laugarren ordainsaria ezarriko da.

Euskotreneko makinisten greba berriak martxoaren 12tik aurrera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_garraioa_16_09_06Euskotren_euskotren.png
Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak, otsailaren 23an batzartuta, greba deitzea erabaki du. Langileek zuzendaritzak inposatu duen langile finkoen igoera (Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lineetan zerbitzu berriak jartzeak sortua) guztiz askieza dela salatzen dute. LAB sindikatuak, INDEPENDENTEekin batera greba deitu eta babesten dugu.

Justiziak atzera bota du bertan behera utzitako greba batengatik jarritako salaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_garraioa_17_03_10euskotren_Euskotren.png
Justiziak atzera bota du, Euskotrenek Greba Batzordea osatzen zuten 8 langileen kontra, Batzorde Iraunkorraren aurka eta sindikatuen kontra bertan behera utzitako greba batengatik jarritako salaketa. Hala ere greba deialdi hura eragin zuen lan gatazkak indarrean jarraitzen du. Langileok negoziatzeko prest jarraitzen dugu eta gonbita luzatzen diogu Euskotreneko zuzendaritzari erantzukizunez joka dezan eta amai dezan egunero milaka bidaiariri eragiten dien gatazka hau.

Page 1 of 23