LAB SINDIKATUA

2018/12/18 :: 17:48

Azken Eguneraketa:2018/12/18 :: 11:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Amiantoa

Amiantoarekin lan egin zuten langileei laneko gaixotasun izaera onar diezaiela eskatu diote berriro CAFeko zuzendaritzari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa komiteek zuzendaritzari bere jarrera behingoz alda dezala eskatu diote, amiantoaren gaiari dagokionez; hots, izan daitezela kontsekuente dagokien erruarekin.

Amiantoaren biktimen nazioarteko topaketan hartu dugu parte Bartzelonan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Amiantoaren biktimen nazioarteko topaketa bat egiten ari dira Bartzelonan, ostegunetik larunbata bitartean, eta bertan dago LABeko ordezkaritza bat. Hain zuzen ere, Lan Osasuneko kide Ibon Zubielak eta Beasaingo CAFeko delegatu Iban Pajaresek hartu dute hitza goizean egindako hitzaldietan. Biharko jardunaldiari dagokionez, Sant Jaume plazan, 11:00etan, egingo duten elkarretaratzean izango dira LABeko kideak, amiantoak eragindako heriotzak salatzeko.

"Langileak arrisku bizian ginen, baita etxekoak ere"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urriaren 2an hil zen Jose Luis Landeta, 73 urterekin, eztarriko eta biriketako minbiziaren ondorioz. 28 urtez lan egin zuen Laudioko Guardian enpresan, amiantoarekin etengabeko kontaktuan. Gaur omendu dugu Laudioko herriko plazan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Joan den apirilaren 28an, Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, bere lekukotasuna jaso genuen webgunean eta, geroago, "Iraultzen" aldizkarian. Elkarrizketa hori berreskuratu dugu, Landetak pairatutako gurutzebidea eta lan gaixotasunek eragindako odolustea salatzeko.

Jose Luis Landeta eta amiantoaren ondorioz hildako gainontzeko langileak omendu ditugu Laudion

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urriaren 2an hil zen Jose Luis Landeta, 73 urterekin, eztarriko eta biriketako minbiziaren ondorioz. 28 urtez lan egin zuen Landetak Laudioko Guardian enpresan, amiantoarekin etengabeko kontaktuan. 51 urterekin eztarriko minbiziagatik utzi zion lan egiteari, baina baliaezintasunaren aitortza ez zuen lan gaixotasungatik jaso, osasun arazo arruntengatik baizik. Handik sei urtera biriketako minbizia diagnostikatu zioten. Orduan borroka luzea hasi zuen eta bere gaixotasuna lan gaixotasun gisa aitortua izatea lortu zuen duela hilabete gutxi, apirilean egin genion elkarrizketan jakinarazi bezala. Bada, gaur, Landetak eta amiantoaren gainontzeko biktimek omenaldia jaso dute Laudion, euskal gehiengo sindikalak deituta.

Amiantoaren ondorioz gaixotutako Felix Vazquez gogoan izan dute Irungo CAFen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irungo CAF lantegiak batzar orokor bat egin du gaur goizean, enpresa batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile Felix Vazquez izan denari elkartasuna adierateko balio izan du, baita amiantoaren gaia salatzeko ere. Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen, CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu dute. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin dute.

Page 1 of 7

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.