LAB SINDIKATUA

2017/04/28 :: 0:13

Azken Eguneraketa:2017/04/27 :: 12:38

HIZKUNTZA
Hemen zaude: Garbiñe Aranburu: "Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka"

Garbiñe Aranburu: "Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka"

Partekatu albistea

b_345_259_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGatazka_17_04_08Baiona_Baiona2.png

ETA erakundearen armagabetzea dela eta, jende andana bildu da larunbatean, Baionan, “bakearen artisauek” prestatutako egitarauan parte hartzeko. LAB ekitaldietan izan da, Garbiñe Aranburu idazkari nagusirako hautagaia buru izan duen ordezkaritzarekin. Sindikatuaren arabera, txalotzekoa da gizarte zibilak eta "bakearen artisauek" egindako lana Estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua bideratzeko.

Goizean goizetik mugimendu handia egon da Baionan, hainbat agerraldi izan baitira ETA erakundearen armagabetzea dela eta. Arratsaldean, 15:00ak inguruan egindako ekitaldian, gizarteak izan du berriro protagonismoa. Herritar ugari izan dira Baionan gaurko egunari babesa emateko, "bake orokokorrari" laguntzeko, "bake artisauek" nabarmentu duten bezala; oraindik lan asko dagoelako egiteko gatazka bere osotasunean konpontzeko, biharamunetik bertatik hasita.

LAB sindikatua Baionan izan da goizean goizetik. Sindikatuaren ordezkaritza zabal bat bertaratu da, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko ordezkariak tartean. Zuzendaritzako kideen artean, Garbiñe Aranburu idazkari nagusi gaia egon da.

Gaurko egunaren garrantzia nabarmendu du Aranburuk, "mugarri" historiko bat delako. LABentzat txalotzekoa da gizarte zibilak eta "bakearen artisauek" egindako lana, estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua bideratzeko orduan. Txalotzekoa eta aitortzekoa da gizarte zibilak izandako inplikazioa eta konpromisoa, nazioartean inoiz ezagutu gabeko ezaugarriak izan dituen prozesuan laguntzeko garaian. Aranbururen hitzetan, "egun garrantzitsua da bakerako bidean mugarri handi bat jartzen delako. Orain gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka, eta horretan lehentasuna izango du presoen aferari konponbidea emateak".



Hain zuzen ere, bidea egiten jarraitzea dagokigu, gatazkaren ondorioak, bakea eta elkarbizitza helburu hartuta, eta presoen afera agenda politikoaren erdira eramanda.

b_345_259_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGatazka_17_04_08Baiona_Ekitaldia.png
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu