LAB SINDIKATUA

2017/04/30 :: 10:38

Azken Eguneraketa:2017/04/29 :: 10:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude: Pauso bat harago eman dugu eredu sindikalaren inguruko eztabaidan

Pauso bat harago eman dugu eredu sindikalaren inguruko eztabaidan

Partekatu albistea

b_345_157_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_birpentsatzen_IMG_8381.png


LABek eredu eta estrategia sindikala berritzeko martxan jarri duen gogoeta prozesuaren baitan Unibertsitate Sindikala antolatu du gaur Bilbon eta bertan sindikatuko 150 kidek hartu dugu parte. Euskal Herrian, mundu osoan bezala, zabaldu den egoera ekonomiko eta sozial berriari eta halaber gure herrian bizi dugun egoera eta prozesu politikoari begira, eragile guztiok -sindikatuok barne-, eraginkortasunez eta anbizioz erantzungo badiogu, gure buruaren eta eginkizunen gaineko gogoeta eta berrikuntzarekin aurre egin behar diogu. Garai berriei, erantzun berriak. 

Martxoan eta apirilean Ipar Hegoa Fundazioak antolatu “Eraldaketa sozialerako sindikalismo berria Birpentsatzen” jardunaldietan abiatu genuen eredu sindikalaren inguruko eztabadaidaren prozesua. Ordutik hona, LABek egitura eta maila guztietan jarraitu du hausnarketa hau lantzen. Gaurko Unibertsitate Sindikalean, zehazki, Euskal Herri osoko LABeko kideek sindikalismoak epe erdi eta luzera topatuko dituen testuinguruaren gaineko irakurketa egin dugu batetik eta, bestetik, horren ondorioz, sindikalismo berrituak zein erronka izango dituen asmatu eta definitzeko ariketa kolektiboa egin dugu.

Kapitalismoaren krisiaren egiturazko ondorioak aztertu dira batetik eta, krisiaren irtenbide posible bakar bezala mozorrotuz langileei eta herri sektore guztiei ezartzen ari zaigun prekarietate orokorreko egoera ezaugarrien gaineko eztabaida egin dugu. Halaber, Euskal Herrian ematen ari diren prozesu sozial eta politikoen analisia eta langileen esku hartzea mahai gainean egon da.

Gogoeta prozesua, borroka eta ekintza sindikalaren dinamika iraunkorrarekin batera egiten ari gara eta 2017an LABek burutuko duen Biltzar Nagusian izango du helmuga.
 


  b_180_106_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_birpentsatzen_IMG_8369.png

b_180_99_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_birpentsatzen_IMG_8305.png

b_180_95_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_birpentsatzen_IMG_8325.png

b_181_116_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_birpentsatzen_IMG_8344.png