LAB SINDIKATUA

2017/11/24 :: 4:29

Azken Eguneraketa:2017/11/23 :: 15:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: Greba orokorra

Greba orokorra

M29ko Greba Orokorrean parte hartzeagatik Bilboko 3 gazteren aurkako 42 urteko zigor eskaera filtratu du fiskaltzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Deustuko Greba Asanbladak konzentrazio+asanblada informatiboa deitu du gaurko, apirilak 11 arratsaldeko 19:30etan, fiskaltzak filtratu berri duen Deustuko eta Indautxuko 3 gazteren aurkako 42 urteko zigor eskaera aztertu, muntaia polizialei eta errepresioari ezetza eman eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat exijitzeko.

"Darabilten mehatxuek ez dute balio izan eta ez dute balioko langileria bere eskubideen defentsan eta inposaketen kontrako borrokatik aldentzeko"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
U27ko greban Gernikan egindako manifestazioa.U27ko greban Gernikan egindako manifestazioa.
Gernikako pikete informatiboa osatzen zuten 18 lagunen aurkako epaia ezagutzera eman dute orain egun gutxi. Epaia bera eta pertsona hauek bi urtean jasan duten prozesu judiziala baloratu dute  ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Bertan, prozesua inoiz hasi eta burutu behar ez zela adierazi eta funtsezko eskubide baten kriminalizazio saiakera bat izan dela salatu dute. 

Greba eskubidearen alde eta piketeetan parte hartzeagatik inputaturiko herritarren absoluzioa eskatzeko bideoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Azken greba orokorretan parte hartzeagatik hainbat herritarrei Nafarroako fiskaltzak eskatzen dizkien espetxe zigorren aurrean, Grebalarien Kolektiboak salaketa bideo bat egin berri du. Politiko eta enpresariek poltsikoak betetzen dituzten bitartean, piketeetan parte hartu duen herri antolatua kartzelaratzen saiatzen ari direla salatu eta greba eskubidea aldarrikatzen da bertan.

U27ko Greba Orokorreko auziperatuak: «Instituzioek eta kapitalak gure eskubideak zapaldu ez ezik, hauen aurrean erantzutea ere inposizio bidez ezabatu nahi dute»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Auziperatuen oharra.- «2011ko Urtarrilaren 27an Hego Euskal Herrian Pentsioen erreformaren kontra burututako greba orokorrean kalera irten ginen 18 kide gara. Pikete informatibo lanetan ari ginela, polizia autonomikoak ordu betez erretenituta izan ostean identifikatuak izan ginen.  Bi urte pasa ondoren, langileen aurkako akusazio orokor eta zentzugabe batean oinarrituta, epaiketa fartsa bat burutu zuten gure kontra. Atzo guztion absoluzioa etorri zen epai bidez. »

Absolbituak izan dira Gernikako piketean parte hartzeagatik auzipetutako 18 lagunak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ABSOLBITUAK izan dira 2011ko urtarrilaren 27ko Greba Orokorraren baitan Gernikan izandako gertaeren harira auzipetutako 18 lagunak. Urtarrilaren 10ean Bilbon egindako epaiketaren ebazpena ezagutzera eman da gaur, eta bertan, auzi honetan behin eta berriro errepikatu duguna berresten du epaileak, alegia, 18 auzipetuek ez zutela inongo deliturik egin.

Page 1 of 9