LAB SINDIKATUA

2018/12/14 :: 17:58

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK

Zerbitzu Publikoak

Uribe ESI-ko zuzendaritzak Urduliz Ospitaleko sindikatuak mespretxatzen dituela salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urduliz Ospitaleko langileria ordezkatzen dugun sindikatuok ESIko Zuzendaritzak gurekiko zein langileekiko jarrera behingoz alda dezaten exijitzen dugu, langileriak merezi duen ordezkaritza lanak bete ahal izateko.

Loramendiko langileek ez dutela amore emango berretsi dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba mugagabean daude Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileak, eta gaur berriro egin dute elkarretaratzea lantokiaren aurrean, zuzendaritzaren jarrera salatzeko eta diskriminazioari amaiera jar diezaion eskatzeko. 

EAEko sektore publikoko langileen errelebo kontratua behin betikoz berraktibatzea exijitzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eusko Jaurlaritzak Mahai Orokorraren negoziazio kolektiboari dion begirune eza bilera bakoitzaren ostean argiago gelditzen da. Baita lan baldintzak ezartzeko estrategia bera ere, hots, berarentzat arazoa den negoziazio kolektiboa gainetik kendu eta estatalizatzen utzi, horrela Euskal Herritik kanpo erabakitzen diren baldintzak bere interesetara egokitzera eta aldebakarrez ezartzera mugatzen baita kasu guztietan.

Patronalak negoziatzeko borondatea erakutsi ezean, mobilizazioak indartuko ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, grebara deituz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Patronalek helduen egoitzetako mahaia deitzeko konpromisoa hartu zuten duela urtebete, 2017ko Gabonetarako hain zuzen ere, eta gaur, 2018ko urriaren 1ean, UGTk eskatuta bildu da negoziazio mahaia.

Mobilizazioekin jarraitzen dute Sanitas Loramendiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba mugagabean daude Erandioko helduen egoitzako langileak, eta gaur auto karabana bat egin dute zuzendaritzaren jarrera salatzeko eta diskriminazioari amaiera jar diezaion eskatzeko.

Bizkaiko helduen egoitzetako langileek elkartasuna adierazi diete Loramendiko grebalariei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzetako langileak greba mugagabean daude, eta Bizkaiko helduen egoitzetako LABeko ordezkarien babesa jaso dute.

Larrialdietako zerbitzua mobilizazioetara itzuli da Osakidetzaren erantzun ezaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zerbitzuko langileak Bilboko Euskalduna Jauregian elkarretaratu dira gaur, Euskal Osasun Zerbitzuaren 35. urteurrenaren ekitaldian.

Gertaturikoa argitzeko urgentziazko ikerketa eskatu dugu Gasteizko Udaleko hornikuntza prozesuan gertaturiko ustezko irregulartasunen inguruan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Komunikabideen bitartez jakin izan dugu mantenimenduko espezialisten hornikuntza prozesuan (elektrikarienean) ustezko irregulartasun larriak egon direla.

Loramendiko langileek borrokan jarraituko dute, zuzendaritzarekin izandako bilera antzuaren ostean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileek borrokan jarraituko dute, atzo izandako bileran ez baitzuten ezer berririk jaso zuzendaritzaren aldetik. "Aurrerapausorik ez dugu eman, anbiguitate handiarekin hitz egin dute, argitasun falta handiarekin; bada, hasieran bezala jarraitzen dugu", adierazi dute langileen ordezkariek, eta urriaren 8an beste bilera bat izango dutela jakinarazi dute.

Hutsegite larriak antzeman ditugu Arabako Aisialdiaren Lan Hitzarmenaren aplikazioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Arabako Aisialdiaren Lan Hitzarmenaren indarraldia amaitzeko hiru hilabete falta direnean, LAB sindikatuan bere aplikazioan hutsegite larriak antzeman ditugu. Negoziazio neketsua eta negargarria gogoratu beharra dugu, urtebetez luzatu zena eta sektoreko langileentzako hobekuntza nabariak lortu zituena. Hobekuntza hauek ezartzeko garaian ezerezean gelditu dira, batez ere, Arabako Foru Aldundiak antolatutako kanpamentuak kudeatu dituen KULTURBIDE enpresaren aldetik.

Lanuzteei ekin diete Paumako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Egoera ahulean edo babesgabean dauden pertsonak artatzeko zerbitzu publikoak ematen dituen UTE Pauma enpresako langileek lanuzteak eta elkarretaratzeak hasi dituzte gaur, beren lanpostuen defentsan.

Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena aldarrikatu dugu Goierrin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek auto karabana bat egin dute Goierritik zehar eta, amaieran, elkarretaratze bat egin dute Ordiziako plazan, "Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena orain" leloarekin. Hain zuzen ere, urtebete igaro da Gipuzkoako helduen egoitzetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaiak azken bilera egin zuenetik, eta ordutik ez dugu inolako harremanik izan, ez patronalekin ezta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere. Hori dela eta, mobilizazioei ekin diegu irailean, eta horren baitan kokatzen dira gaurko protestak.

Euskal Enplegu Publikoaren Legea atzera botatzen laguntzeko eskatzen diegu langileei eta parlamentuko taldeei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eusko Jaurlaritzak eta EAJ-PSEren erakundeek Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aurreproiektua aurrera ateratzea lortu dute tramite berri bat gaindituz. Hain zuzen, ohiko eskujokari edo prestidigitadore gisa, esku batekin hainbat neurri ikusgarri ozenki aurkezten ditu langileok eta jendarteak atentzioa horra eraman dezagun, eta benetako izaera neoliberala eta atzerakoia beste eskuan ezkutatu.

UTE PAUMA enpresako langileek mobilizazioei ekingo diete

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Egoera ahulean edo babesgabean dauden pertsonak artatzeko zerbitzu publikoak ematen dituen UTE PAUMA enpresako langileak borrokan hasiko dira laster. Enpresa horretako langile askok lan edo zerbitzu jakin baterako kontratuak dituzte, nahiz eta lan estrukturalak egin. Eta orain sortuko den arazoa da Nafarroako Gobernuak fundazio publiko bat sortu nahi duela halako zerbitzuak emateko, eta sortzen duelarik langile horiek fundazio horretara pasatuko direla, eta kontratu horiekin sartzen badira epe ertain batean kalean egon daitezkeela. Hartara, UTE PAUMAri eskatu zaio kontratu horiek kontratu mugagabe bilakatzea, baina enpresak entzungor egin die langileen eskaerei eta horregatik hasiko dira lanuzteak eta mobilizazioak.

Lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte Sanitas Loramendiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

“Pertsonekin lan egiten dugu eta zerbitzu ona merezi dute. Eta guk gure osasuna eta gure bizitza bermatuko duten lan-baldintza duinak merezi ditugu”. Hauxe da Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileen aldarria, eta gaur berriro atera dute kalera, joan den astean abiatutako greba mugagabea dela eta. Bihar bilera izango dute zuzendaritzarekin.

Garbiketako langileek bizi duten diskriminazioaren kontra mobilizatu dira Loramendin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba mugagabean jarraitzen dute Erandioko Sanitas Loramendin, eta gaur berriro, lanuzteei ekin dietenetik egunero egiten ari diren moduan, elkarretaratzea egin dute langileek.

Prekarietateak eta diskriminazioak emakume irudia dutela salatu dute Loramendiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba mugagabean jarraitzen dute Erandioko Sanitas Loramendin, eta, lanuzteei ekin dietenetik egunero egin bezala, elkarretaratzea egin dute.

EAJk langileei emandako hitza ez duela bete salatu du USOAko enpresa batzordeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

USOAko langileek elkarretaratze bat egin dute gaur EAJren egoitza aurrean, Bilbon, alderdi honek Barakaldon USOA Enplegu Zentro Bereziaren kudeaketan duen jarrera salatzeko. 

Lanuzteak egingo dituzte Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek agerraldia egin dute gaur udaletxean. Hain zuzen ere, enpresak hitzarmen kolektiboa negoziatzeko asmorik ez duela ikusita, bi orduko lanuzte partzialak iragarri dituzte eta, gatazka konpondu ezean, greba mugagabera joko dutela jakinarazi dute.

Negoziaziorako proposamen bat egin dugu Mahai Orokorrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Administrazioko Mahai Orokorraren bilera egin da gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. Hori dela eta, elkarretaratze bat egin dugu “Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki” lemapean.

“Ez dugu amore emango, gure duintasuna eta osasunaren defentsan”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako garbiketako langileen aldarria da izenburura ekarritakoa, gaur bertan komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan berretsitakoa. Hain zuzen ere, Bizkaiko helduen egoitza horretako langileak borrokan hasi ziren ekainean euren lan-baldintzen defentsan. Garbiketako langileek bizi duten diskriminazioarekin amaitzea eskatzeko ekin zieten protestei, lanaldi partzialean ari direnei lanaldia luza diezaieten. Bada, greba mugagabeari ekin diote berriro, zuzendaritzak ez baitu ezertxo ere egin egoera hobetzeko.

Page 4 of 46

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.