LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:07

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK

Zerbitzu Publikoak

Erizaintza Zuzendaritzaren axolagabekeria eta bidegabekeriaren beste atal bat salatu dugu, NOko Zaindarien koordinatzaileen lehiaketa-konkurrentzian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuaren Osasunbideko sail sindikalak salatu nahi ditu Maite Soriak Nafarroako Ospitaleguneko (NO) Erizaintza zuzendaritzan egin dituen axolagabekeria eta bidegabekeria ugariak.

Erandioko Udaleko talde guztiek babesa erakutsi diete Loramendiko grebalariei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bestalde, langileak egiten ari diren mobilizazioen harira, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintza Sozialeko eta Berdintasun saileko diputatuengana zuzendu dira gaur, eta bilera bana eskatu diete.

Enpresa bakarraz hitz egiten hasi aurretik, langile eta zuzendaritza egitura adostu beharra defendatu dugu EITBren parlamentuko ponentzian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gasteizko parlamentuko "EITBren birmoldaketarako ponentzia" dela eta, EITBko LAB gonbidatua izan da bere diagnostikoa eta proposamenak aurkezteko. Kontratazio kudeaketa eta azpikontratazio arazoak azalduta, proiektua berritu nahi bada halako arazoak lehenbailehen zuzendu behar direla ohartarazi dugu, langile egitura zehaztuz eta gestore sistema iluna bertan bera botaz. EITBko lantokiak batzekotan langile ikuspuntu batetik zein irizpide bete beharko ziren ere azaldu du LABek.

Darponek EPEari buruz proposatu duena irtenbide faltsua baino ez da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Osasun Sailburuak eta Osakidetzako Zuzendariak inora ez doan bidean beste urrats bat baino ez dute eman gaurko agerraldian aurkeztutako neurriekin. Jakinarazitako EPE berri baten neurriok filtrazioen eskandalua estaltzea eta modu faltsuan ixtea baino ez dute helburu.

Eusko Jaurlaritzak ez du enplegu planen negoziazioaz entzun nahi, eta akordio teknikoen argazkietara mugatzen du negoziazio kolektiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurko Mahai Orokorreko bileran gai bakarra izan dugu eztabaidagai, lan kontratudun langileentzat erretiro partzialerako proposamena hain zuzen ere. Behin eta berriz eskatu egin badiogu ere, gobernuak ez du bestelako gairik mahaiaren gainean jarri.

Elkarkideko zuzendaritzak langileen aldarrikapenak onartu ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lorpen gutxiko urte bateko negoziazioen ondoren, 13 eguneko lanuzte eta mobilizazioen ostean, hainbat orduko negoziazio mahaiaren bilera eta gero, aurreakordioa lortu dugu enpresarekin.

Eskatu dugu berehala bertan behera utz dezaten foru administrazioko ehunka langileri txandakatasun osagarria kendu dien irizpide aldaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Foru Administrazioarengana jo dugu eta eskatu diogu berehala bertan behera utz dezan aipaturiko irizpide aldaketa hori, ezabatu duten txandakatasun osagarria berriz ordain dezan, eta berehala dei ditzan ordutegi berezi hauetako lanei dagozkien negoziazio mahaiak -ordainsariaren kontzeptu hau betiko eta modu argi batean arautuz berriz ere inork modu interesatu batean interpreta ez dezan-.

Loramendiko grebalariek Emakunde eta instituzioei dei egin diete, sektore feminizatuetako prekarietatearekin amaitzeko lan egin dezaten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba mugagabean daude Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileak. Eguneroko mobilizazioen barruan, Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur, eta enplegu feminizatuek eragindako prekarizazioa jasaten duten beste lantoki batzuetako langileen babesa izan dute. Hain zuzen ere, Emakunde eta instituzioei dei egin diete, enplegu feminizatuen prekarietatearekin eta diskriminazioarekin amaitzeko euren esku dagoen guztia egin dezaten.

Negoziazio prozesu erreala martxan jartzea premiazkoa da Osakidetzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur Osakidetzako Mahai Sektorialeko batzarrean ez da ezer negoziatu, aspalditik ohitura bihurtu dena.

Osakidetzako Emergentziak zerbitzuak bidezko lan-baldintzak eskatu ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileak azaroaren 5ean elkarretaratu dira Gasteizen, Osasungintzako Mahai Sektoriala egin bitartean, Osakidetzaren Giza Baliabideetako Zuzendaritzarekin negoziazio zuzena eta zerbitzuaren arazoak konpontzea exijitzeko.

LABek gogor salatzen du EAEko LEPen inguruan Cristina Uriartek egin duen irakurketa demagogiko eta sinplista

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak agerraldia egin du gaur Gasteizko Parlamentuko du Hezkuntza batzordean, Lan Eskaintza Publikoen (LEP) prozesuaren eta ereduaren inguruan azalpenak emateko. LABek gogor salatu nahi du Hezkuntza Sailburuaren interbentzioa, ikasturte honetako LEP prozesuan izandako emaitzak parte hartzaile kopuru eskasari leporatuz.

Loramendiko langileak Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean mobilizatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Erandioko Sanitas Loramendi adinekoen egoitzako langileak lanuzteak egiten ari dira joan den ekainaren 4tik. Urriaren 20ean, zuzendaritzaren immobilismoa eta erantzun faltaren aurrean, egunean 24 orduko greba mugagabea egitera behartuta ikusi zuten euren burua. Hala, mobilizazioetan murgilduta daude bete-betean, eta gaur, Bilbon, karpa bat jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean euren lan gatazka gizarteratzeko.

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek Gernikara eraman dituzte euren aldarrikapenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gernikan, urriko azken astelehenetan egin ohi duten azokan, pasa dute bigarren greba eguneko goiza Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek. Hain zuzen ere, LAB, ELA eta USO sindikatuok deituta, 13 greba egun aurreikusi dituzte, eta horietatik bigarrena gaur egin dute, hitzarmen duin baten defentsan.

Matia Fundazioko langileak kalera irten dira berriro

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Matia Fundazioko langileek protestak areagotzea erabaki dute, eta, duela bi aste Donostian egin bezala, elkarretaratze bat egin zuten atzo Hondarribian. Hain zuzen ere, Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa baliatu dute oraingoan euren aldarrikapenak gizarteratzeko. 

[IRITZIA] "Sindikalismoaren memoria hauskorra"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Nafarroako Administrazio publikoan egiten duen lanari buruz idatzi du sindikatuan Nafarroako Administrazioko arduradun den Isabel Artiedak.

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek greba egin dute hitzarmen duin bat aldarrikatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako helduen egoitza guztiak grebara deitu ditugu gaurko, negoziazioaren blokeoaren aurrean hitzarmen duina lortzeko bidean. Mobilizazioen artean, auto karabana bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratze bat egin ditugu. Bertan, patronalaren jarrerarekin nazkatuta gaudela salatzeaz gain, sektorearen arduradun nagusi Gipuzkoako Foru Aldundia ere kritikatu dugu, gure behar eta aldarrikapenei muzin egitegatik.

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek lehen greba eguna egin dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hitzarmen duin baten alde hainbat hilabetetan mobilizazioak egin ostean, eta patronalek ez aurrera, ez atzera egiten ez dutenez, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzaren Zerbitzuko langileek ez dute beste irtenbiderik, mobilizazioak areagotzea baino. Hala, LAB, ELA eta USO sindikatuok 13 greba egun deitu ditugu, eta horietako lehena gaur egin dugu. Mobilizazioen artean, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean elkarretaratze bat egin dugu gaur, Bilbon, mahai negoziatzailea egiten zuten bitartean. Bigarren greba eguna astelehenean izango da, eta, kasu honetan, Gernikan egingo dugu protesta, 10:30ean, San Juan Ibarra plazan, urriko azken astelehenean egin ohi duten azoka dela eta.

Gasteizko Legebiltzarreko taldeekin bildu gara, enplegu kontsolidazio prozesuak eta zorraren aitortza aurrekontuetan jaso dadin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Legebiltzarreko talde guztiekin gure aldarrikapenak konpartitu ditugu eta aurrekontuak onartzerakoan kontuan hartu ditzaten eskatu diegu. Izan ere, oposizioko taldeen artean harrera ona izan dute, eta, hori hala izanik, espero dugu aurrekontuen eztabaidan pisua izatea. Legebiltzarretik murrizketekin amaitzeko borondatea erakutsi izan dute zenbait alderdik; iritsi da momentua borondate hori ekintzetara itzuli dadin.

Elkarkideren enpresa batzordeak bertze proposamen bat egin dio zuzendaritzari, hitzarmenaren negoziazioa desblokea dadin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enpresak Batzordea deitu zuen joan den ortziralerako, urriak 19 zituela. Dena den, bileran mugatu zen hark egindako proposamen ezagunaren, eznahikoaren eta eskasaren berri ematera. Hortaz, esan dezakegu ez zuela aldatu jarrera, eta ez zuela negoziazioa askatzen lagunduko lukeen inolako berrikuntzarik ekarri. Hala, enpresa batzordeak, langileek bizi duten egoera kaskarra dela-eta, hitzarmen honek egoera iraultzen hasteko duen garrantzia ikusita, bertze proposamen bat egin dio zuzendaritzari egoera iraul dadin.

[IRITZIA] "Sindikatu korporatiboek ez dute Osasunbidean ordainsarien arrakala txikitu nahi, ez eta langile finko eta kontratatuen arteko baldintzak berdindu nahi ere"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABeko Osasunbideko arduradun Txomin Gonzalezek iritzi artikulu bat idatzi du, non nabarmentzen duen LABen erreferentzia betidanik izan dela kolektibo guztietako soldatak hobetzea eta soldatarik hoberenak duten langileekiko hauen soldata-arrakala txikiagotzea.

Page 2 of 45

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.