LAB SINDIKATUA

2018/06/18 :: 13:20

Azken Eguneraketa:2018/06/18 :: 6:52

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

STEILASek ez du Heziketa Bereziko akordioa sinatu, berau arriskuan jarriz eta langileenak ez diren beste interes batzuk lehenetsiz

Partekatu albistea
Argi genuen ELAk ez zuela sinatuko negoziazio prozesu honetan zehar izan duen posizio maximalista dela eta. STEILASek zuen giltza gure ikuspuntutik. Mahaian bertan oso balorazio ona egin zuen akordiorako proposamenaren inguruan. Denbora eskatu zuen afiliazioarekin kontrastea egiteko. Azkenean ez sinatzea erabaki du STEILASek.

Gaurko Heziketa Bereziko mahai negoziatzailearen ostean, LAB sindikatuak honako gogoeta partekatu nahi du iritzi publikoarekin:

Konplexua da Heziketa berezian daukagun egoera. Akordioa ona da benetan. Inklusibitatera bidean eta langile hauen aitortza politikoaren bidean urrats ikaragarriak eman dira. Mahai negoziatzailean sinatzeko ordea arazoak daude. CCOOk eta LABek sinatzeko borondatea dugu. ELAk eta STEILASek ez dute horrela ikusten ordea. Gogorarazi nahi dugu kolektibo laboral honek duen egoera prekarizatu eta feminizatua hezkuntza komunitatearen baitan.

LABek ezinezkoa du sinatzea mahaian babes gehiagorik ez badago. ELAk eta STEILASek ordezkatzen duten %49ak, ez du akordioa berresten gaur egun. Gainera, lan hitzarmenean aldaketak eragiteko, ezinbestean babes gehiago behar da langileen ordezkarien partetik.

Argi genuen ELAk ez zuela sinatuko negoziazio prozesu honetan zehar izan duen posizio maximalista dela eta. STEILASek zuen giltza gure ikuspuntutik. Mahaian bertan oso balorazio ona egin zuen akordiorako proposamenaren inguruan. Denbora eskatu zuen afiliazioarekin kontrastea egiteko. Azkenean ez sinatzea erabaki du STEILASek. LABek arduragabekeria handiko ariketa egitea erabaki duela gogor salatu nahi du, langile askoren kaltetan eta akordioa bera arriskuan jarriz. Trena pasatzen uztea bueltan etorriko ez dela jakinda “kamikazea” da zalantzarik gabe, eta urrats hori ematea erabaki dute, langilegoaren beharretatik aldenduz eta beste interes batzuei erantzuten dion dinamika lehenetsiz.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.