LAB SINDIKATUA

2018/12/15 :: 19:17

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Irakasleen kolektiboak deitutako grebak %70eko jarraipena izan du

Partekatu albistea



EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleen lehen greba eguna da gaur, bihar ere beste greba egun bat egingo baitute. Gaurkoan, irakasleen kolektiboko grebak %70eko jarraipena izan du. Greba eguna dela eta, mobilizazio jendetsu batek hartu ditu Gasteizko kaleak, Eusko Legebiltzarretik abiatuta, Lakua helmuga.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu egon da gaurko manifestazioan.LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu egon da gaurko manifestazioan.

Borrokaren garrantzia eta balioa azpimarratu behar dugu, honi esker, beste kolektibo batzuetan aurrerapausuak eman eta mahaiak desblokeatuz akordioetara iristea lortu dugulako, lan hitzarmen berriak garatzeko abiapuntua markatuz, langileen borrokaren garaipen gisara irudikatzen dugularik.

Manifestariak, Lakuan.Manifestariak, Lakuan.

LABek argi du, irakasleen kolektiboan ardura eta erantzukizun berdinarekin jokatuko duela, eta lerro hauen bidez, Hezkuntza Sailari dei egiten diogu irakasleen mahaia konboka dezan eduki berriak aurkeztuaz. Norabide horretan mahai gainean dagoena zehaztu, garatu eta zorrozteaz gain, ordezkapenen, ratioen eta baliabide gehigarrien inguruko proposamen sendo eta serioak faltan botatzen ditugu.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.