LAB SINDIKATUA

2017/12/13 :: 13:40

Azken Eguneraketa:2017/12/13 :: 11:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Lan baldintzak hobetzeko eskatu dugu Hezkuntza Sailaren aurrean

Partekatu albistea

Donostiako protesta.Donostiako protesta.

Irakaskuntzako LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Hezkuntza Sailaren ordezkaritzen aurrean, “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lemapean egingo dira.

Bilbon egindako elkarretaratzea.Bilbon egindako elkarretaratzea.

Joan den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko sektore ezberdinetan eta haurreskoletan greba eta mobilizazio garrantzitsuak egin genituen, ikastetxeak, langileak, ikasleak eta familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatzeko. Honen baitan egin ditugu gaur mobilizazioak, eta hurrengo asteetan aldarrikapenak kaleratzen jarraituko dugu.

Gasteizen egindako mobilizazioa.Gasteizen egindako mobilizazioa.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu