LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:38

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Osasungintza Publikoa Bilbo-Basurtu ESIan egiten den kontratazio traketsa salatu nahi dugu

Bilbo-Basurtu ESIan egiten den kontratazio traketsa salatu nahi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
LAB sindikatutik egondako okerrak konpondu eta berriro ez gertatzeko beharrezkoa dena egitea eskatzen dugu, eta Pertsonal zuzendaritza ezberdinek lana behar bezala bete dezaten exijitzen dugu.

Hilabeteak daramatzagu kontratazioa dela eta, kategoria ezberdinetako langileen kexak jasotzen: lan zerrendetan saltoak, berandu iristen diren lan kontratuen luzapenak, Gizarte Segurantzako baja ezegokiak, soldata berandu kobratzea...

Zenbait alditan kontratazio arduradunarengana jo dugu, arazo honi konponbidea jartzen saiatu eta azalpenak eskatzen, baina gero eta larriagoa da kontua. Langileak nekatzen hasiak dira, edozeinek uler dezakeen bezala, arazo hauek norberaren bizitzan eragin zuzena dute eta.

Hau dela eta Pertsonal Zuzendaritzarengana joan gara eta beronek hau gertatzeko inolako arazorik ez dagoela ziurtatu digu. Baina kontratazio sailera joan garenean zenbait lanpostu hutsik aurkitu ditugu, oporretan dagoen jendea ere ez dutelako ordezkatu, hain zuzen ere kontratazio handiagoa egongo delakoan zerbitzuan jende gehiago behar den unean.

Zer da benetan gertatzen ari dena?

Nola da posible sindikatuan aspalditik kexak jasotzen egotea eta Pertsonal Zuzendaritzan ezer ez jakitea?

ESI honetako zenbait arduraduni langileon bizitzak berdin diela iruditzen zaigu berriz ere.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.