LAB SINDIKATUA

2018/06/20 :: 7:49

Azken Eguneraketa:2018/06/19 :: 11:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Osasungintza Publikoa SNS-Osasunbidearen barne araudian Erizainen Elkargoak izan duen intrusismoa salatu nahi dugu

SNS-Osasunbidearen barne araudian Erizainen Elkargoak izan duen intrusismoa salatu nahi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Oker gabiltza erakunde pribatu eta korporatibo batzuk solaskide baliagarritzat hartzen badira administrazio publikoaren laneko antolakuntza arautzen duen araudia diseinatzerakoan eta burutzerakoan.

Jakin dugu Osasungintzako Kontseilaria elkartu dela Erizainen Elkargoarekin 347/1993 Foru Dekretuaren aldaketaz solastatzeko; horren bidez ahalbidetuko da edozein enplegatuk hautatu ahal izan dezan unitateetako buruzagitzetara (haren lan maila eta lanpostua edozein dela ere). Bilera hura egin ondoren, Erizainen Elkargoak adierazi zuen aurreikusi diren aldaketen aurkako alegazioak aurkeztuko dituela.

Gogoan izan behar da Erizainen Elkargoa erakunde pribatua dela, zeinak behartzen dituen erizainak, derrigorrean, dirutza ordaintzera, eta horrek ez duela zerikusirik haiek funtzio publikoan betetzen duten zereginarekin. Organikoki administrazio sanitario publikoarena ez den “erakunde” batez ari gara, eta gainera, estatu mailako lobbya ordezkatzen du guztiz ilunak diren jarduerak betez (horren adibidea: “La Fiscalía investiga la cúpula de los colegios de enfermaría de España.” El País 2017-10-27. Aholkatzen dugu sar zaiteztela infoadm.org webean, haren “Dossier Organización Colegial…” orrian).

Zergatik elkartu behar du Kontseilariak funtzio publikoarena ez den lobby batekin enplegatu publikoen plantillako barne antolakuntzaz eztabaidatzeko?

Erizainen iritzia jaso nahi badu, zergatik ez da elkartzen orduan lan-zama eta ratio handien dituzten zerbitzu eta unitateetako langileekin? (adibidez, larrialdietakoekin, HVCko 6. Orokorrarekin, Etxeko Ospitaleratzekoekin, Andraizekokin,...).

Hobe luke kontseilariak etorri eta lehen eskutik ezagutuko balitu erizainen kezkak, lantokiz lantoki ibilita.

Eta Nafarroako Erizainen Elkargoak hobe luke erakunde gisa pairatzen dituen barne arazoak are gehiago zainduko balitu, zeinak, estatu mailan, fiskaltzaren ekimenak eragin dituen.

Oker gabiltza erakunde pribatu eta korporatibo batzuk solaskide baliagarritzat hartzen badira administrazio publikoaren laneko antolakuntza arautzen duen araudia diseinatzerakoan eta burutzerakoan. Administrazioak lehenetsi behar du interes orokorra beste edozein baino lehen, ezta?
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.