LAB SINDIKATUA

2017/12/14 :: 23:53

Azken Eguneraketa:2017/12/14 :: 15:32

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Osasungintza Publikoa Buru-osasunarekin ere negozioa egiten ari direla salatu dugu

Buru-osasunarekin ere negozioa egiten ari direla salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Gaur, urriak 10, Buru-Osasunaren Eguna da. Data aprobetxatuz, LABek Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan buru-osasun publikoaren arloan ematen ari diren pribatizazio politikak salatu ditu LABek, elkarretaratze baten bitartez, “Gure buru-osasuna, zuen negozioa” lemapean.

Amaia Etxebarria eta Eva Casi LABeko ordezkariak dira Arabako Buru-Osasuneko Sarean. Honako iritzi artikulu hau idatzi dute gaiaren inguruan:

Urriaren 10ean Buru-Osasunaren Eguna da, eta gobernuko kideek sindikatu eta bestelako eragileok bakean kudeatzen uzten ez diegula pentsatzen duten arren, Osakidetza zoriondu behar dugu ohiko “zoroetxeetako” eredua amaitzeko ahaleginarekin eta Darponen araberako honelakoa den eredu batera joateagatik, “Komunitate Ereduan oinarritzen duena bere arreta, arreta eta antolaketa eredu bat normalizazio asistentziala, zerbitzuen gertutasuna, buruko gaixotasuna duten pertsonak komunitatean integratzean eta jasoten duten estigma eta diskriminazioaren ezabaketan oinarrituko dena”.

Premisa honen azpian, Arabako Buru-Osaneko Sarea, berregituraketa prozesu vetean aurkitzen da. Arazoa sortzen da gaixoak deinstituzionalizatu nahi direnean, egokia den sektore sozio-sanitarioa aurretik prestatua izan gabe, eta Osakidetzan “gehiagorekin gutxiago egitea” denean errepikatzen duten leloa buru-osasunari, kronikotasuna, zahartzea eta menpekotasunari aurre egiteko baliabide material eta humanoak ematearen beharraren inguruan interpelatzen dituztenean.

LABentzat, ezin dira enpresa pribatuak (egoitzak, mini-egoitzak eta pisuak) sektore sozio-sanitariotzat hartu, argi dagoenez, irabazi ekonomikoak lortu nahi dituztenak. Hortaz, ezin da izan konfidantza handirik euren zerbitzuen kalitatean, kontratatzerakoan exijitzen zaizkien bermeak gora-behera. Gainera, Osakidetzako bertako profesionalak baliabide pribatu hauetara doazenean buru-osasuna artatzeko pertsonal egokirik ez dutelako, gaixoaren eboluzioaren jarraipenean eskatzen duen koordinazio ahaleginarekin, osasungintzaren kopago bikoitza suposatzen du, enpresa hauek Osakidetza, Aldundiaren eta gaixoa eta bere familiaren ekarpenarekin finantzatzen direnean.

Beste lade batetik, EAEko Buru-Osasuneko hiru sareetan gauzak nola dauden aipatzean, salatuko dugu Araban, gaixoaren birgaitzearen inguruan aurrerapenak egin diren arren ahalik eta bizitzarik normalizatuena izan dezan eta psikiatriaren humanizazioan, dauden langile-ratioak askiezak dira aipatu helburuok betetzeko. Bizkaian prozesua, oraindik amaitu gabea, argi baino itzal gehiagorekin egin zen. Sektore pribatura bideratzeko apustua, eta zerbitzu publikoak handitzean erakutsitako zuhurkeria, bere ondorioak erakusten ari da arreta psikiatrikoa kaltetuz. Gipuzkoa ia erabat pribatizatuta dago.

Beharrezkoa izango litzateke langile gehiago izatea horrenbeste harropuzten diren arreta indibidualizatua kalitatez eta segurtasunez bermatzeko. Egungo ospitale eta ospitalez kanpoko egiturek ez dute beharrezko baliabide material eta humanorik. Langile falta lan-kargak handituz konpontzen da, lanaldiak zentro ezberdinetan banatuz eta lanaldi murriztuko kontratu koiunturalekin. Komenigarria izango litzateke baita, gainontzeko osasun arretan bezala, Lehen Arreta indartzea gaixotasuna hobeto detektatzeko, arreta espezializatua deszentralizatzearekin batera herritarrei irisgarria egiteko, batez ere oso ohikoa delako tratamenduari atxikidura baxua gaixotasun hauetan.

Osakidetzako LABetik oso kontziente gara aurreko osasun arreta ereduarekin amaitzeko beharraz. Eredu honetan, ospitale psikiatrikoak buruko gaixotasun kronikoentzako egoitzak ziren. Eredu honetan, sistemak berak kronifikatzen zituen eta jendartetik isolatu. Baina ikusten ari garena da, gainontzeko gaixotasun kronikoetan bezala, gaixoaren boteretzea deritzona, “osasunaren kudeaketa” programen bidez, gainetik ataza bat kentzean datzala, hasiera baten, osasungintzako profesionalei dagokiena.

Inbertsio publikoetan austeritate politika abiatu zituztenean bankuak erreskatatu asmoz, Urkulluk ohartarazi zigun “orain arte ezagutzen genuen Ongizate Estatua eutsiezina da”. Praktikan, sektore publikoa deuseztatzea esan nahi du honek enpresa pribatuen mesedetan. Osasungintza harrapakin kodiziatua da, zerbitzu zuzen zein subsidiarioetan duen negozio-bolumena kontutan izanda. Ez diezaigun utzi buruko gaixotasunen ezezagutza eta estigmatizazioak lapurreta errazago egin diezaien.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu