LAB SINDIKATUA

2017/10/17 :: 11:39

Azken Eguneraketa:2017/10/17 :: 7:27

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Osasungintza Publikoa El Bierzoko Ospitaleko itxialdiaren desalojoa salatu dugu

El Bierzoko Ospitaleko itxialdiaren desalojoa salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Gaur goizean, El Bierzoko Ospitaleko Gerentziak Lanciana eta El Bierzoko Osasun Publikoaren aldeko Erabiltzaileen Asanbladatik aurrera eramaten ari zen itxialdia desalojatu egin du, polizia nazionala bertara bidalita. Itxialdian zeuden bost kideek itxialdia uztea erabaki dute, polizia nazionalaren interbentzioa ekidin aldera.

LABek argi dauka osasun publikoaren aldeko mobilizazioak bide polizialarekin amaitzea ezin dela onartu, eta El Bierzoko Ospitaleko gerentziaren erabakia arbuiatu nahi dugu irmotasunez, eta borrokan ibili diren kide eta asanbladari elkartasunik beroena helarazi. Horrela ez dute gure borroka geldituko. Animo eta aurrera.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu