LAB SINDIKATUA

2017/07/25 :: 22:36

Azken Eguneraketa:2017/07/21 :: 9:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Osasungintza Publikoa Lan sindikala oztopatzen du Osakidetzako Zuzendaritzak

Lan sindikala oztopatzen du Osakidetzako Zuzendaritzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
LABek salatu nahi du Osakidetzako zuzendaritzak langileei posta elektronikoz informazioa helaraztea oztopatzen duela, gure lan sindikala baldintzatu eta langileon zein sindikatuon eskubideak bertan behera uzten dituelarik. Badaramagu aste oso bat posta elektroniko masiborik bidali ezinik. Hain zuzen ere, Korrika eta euskararen alde langileek egindako lan izugarriaren gaineko mezu elektronikoa ezin izan diegu langileei helarazi, besteak beste. Arazo teknikoa omen zen, baina konpondu dezaketen arduradun guztiei jakinarazi eta gero berdin jarraitzen dugunez (orduak eta orduak telefonoz telefono, eta e-mailez e-mail), lan sindikala oztopatzeaz hitz egin behar dugu.

Zoritxarrez, ez da hau gertatzen zaigun lehenengo aldia. Ez soilik e-mailekin, zentroetan ipintzen ditugun kartelekin ere. Antza, Osakidetzako zuzendaritzak ez du gustoko langileak informaturik egotea... Zerbaitengatik izango da.

LABek ez du horrelakorik onartuko. Pazientzia agortu zaigu eta, arazoa ez bada berehala konpontzen (nahiz eta astebeteko atzerapenez), hartu beharreko neurriak hartuko ditugu. Besteak beste, eraso honen arduradunen salaketa publikoa, modu aktibo zein pasiboan salaketa publikoa.

Gaur egun, Osakidetzak benetako negoziazio prozesua abiatu nahi duela iragarri duenean, hau bezalako gertakizunek ez dute batere laguntzen konfiadantzako girorik sortzen. Honela hasten bagara, ez goaz ondo.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu