LAB SINDIKATUA

2017/05/24 :: 11:34

Azken Eguneraketa:2017/05/23 :: 12:26

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Osasungintza Publikoa Errontegiko osasun etxea, Lehen Arretaren utzikeriaren adibide

Errontegiko osasun etxea, Lehen Arretaren utzikeriaren adibide

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Lehen Arreta oinarrizkoa dela defendatzen dugu LABetik. Osakidetza utzikeriagatik hiltzen uzten ari dela ohartarazi dugu behin baino gehiagotan, eta, egoera larri hori irudikatzeko, ekintza sinboliko bat egin genuen Barakaldon, joan den otsailean, Errontegiko osasun etxean. Hain zuzen ere, osasun zentroak bost urte baino ez ditu, baina, dagoeneko, azpiegitura arazoak ere baditu: teilatua erortzear dago, ur berorik ez dago, aldaketa geletan ez dago komunik, garajea ezin da erabili, hainbat zonaldetan kiratsa jasanezina da... Hori nahikoa ez balitz, osasun zentroak ez du bizigarritasun baimenik. Osasun etxearen erraietan izan gara, bertako egoera azaleratzeko.

Ekintza sinboliko bat egin genuen otsailaren bukaeran; Lehen Arretaren hileta irudikatu genuen, hain zuzen ere. Osakidetzaren utzikeria salatu genuen, baita LABen irakurketa plazaratu ere.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu