LAB sindikatuaren ordezkaritza batek Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordearen aurrean azaldu du gaur zertan datzan osasun arloko langileen ratio asistentzialak antolatzeko bere lege egitasmoa (LOREA).
Lorea egitasmoa aurkeztu dugu gaur Bilbon, atzo Iruñean egin bezala. Hain zuzen ere, egitasmo horrek proposatzen du lege bidez ezartzea Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuen (Osasunbidea eta Osakidetza) asistentzia taldeen ratio argi batzuk, pribatizazioei eta prekarizazioari ateak ixte aldera. Lorea edo gisako legeren bat onartzea aitzindaria litzateke Europan.
LAB sindikatuak Lorea izeneko egitasmoa aurkeztu du gaur Iruñean, eta, bihar, Bilbon egingo dugu agerraldia, Osasunbidean ez ezik, Osakidetzan ere heldu beharreko eztabaida bat izanik. Hain zuzen ere, egitasmo honek proposatzen du lege bat egitea osasun langileen ratio asistentzialak ordenatzeko. Zentzu honetan, Lorea eztabaidarako proposamen bat da. Enplegu duina eta asistentzia kalitatea bermatuko dituzten osasun asistentzia taldeetarako langile ratioak ezarriko dituen lege aitzindaria da.
Iazko gabonetan zein uda honetan, Osakidetzako osasun zentro askoren ordutegia murriztu zuen, zentroak 17.00etan itxiz, 20.00etan egin beharrean. Hau guztia, sindikatuak informatu barik eta anbulatorioetako atean ipinitako ohar soil baten bitartez erabiltzaileak informatuz. Hori guztia, langileen oporrak ordezkatzeko langile nahikorik ez dagoenaren aitzakiapean, edo gure iritziz, plantillak oso eskasak direlako eta ez dutelako diru gehiagorik gastatu nahi langile ordezkoak kontratatzen. Arrazoia edozein izanda ere, arduragabekeria politiko galanta iruditzen zaigu hain oinarrizkoa den zerbitzu publiko egun batetik bestera murriztea inorekin kontatu gabe, eta oso arriskutsua den bidetik urrats kualitatiboa ematea. Zer izango da hurrengoa?
Osakidetzako Zuzendaritzak ez dauka inongo presarik uda aurretik proposatu zituen negoziaziorako puntuak martxan ipintzeko, benetan nahi zuen EPE berri eta Leku Aldaketen argazkia badaukalako, SATSE, SME eta UGT sindikatuei esker. Bitartean, “Iraunkor eta malgua" kontratu mota berria jarri digu mahai-gainean, eta lan-zentroetan dagoen pertsonal falta eta kontratuen egonkortasuna hobetzeko irtenbide bezala saldu nahi digu. Ezta hurrik eman ere.
Osasun Batzordean izan da Darpon kontseilaria “Itxaron zerrendak murrizteko Plana” aurkezteko. LABetik salatu nahi dugu Plan honek jasotzen dituen neurriak eta suposatzen dutena. Darpon jaunak, hain sentibera den itxaron zerrenden gaia erabili du osasun pribatura diru gehiago desbideratzeko eta aparteko orduak gehitzeko. Hau da, Osasun Sailak bultzada berria eman nahi dio osasun publikoaren pribatizazioari.
LAB eta ELA sindikatuok elkarretaratze bat egin dugu gaur Urdulizko ospitalearen kanpoaldean, Osakidetzak garbitasun zerbitzuarekin izandako jarrera salatzeko. Bada, elkarretaratzea egiten genuen bitartean, ospitaleko zuzendari Maria Luz Marques Gonzalez irten da langileekin hitz egiteko, eta oso modu txarrean zuzendu zaiela kritikatu dute bertan bildutakoek. Irtenbiderik eman gabe alde egin du bertatik, "agur, hotz gehiegi egiten du hemen egoteko" esan eta gero.
Joan den urriaren 25ean Barakaldo Sestao ESI honetako langileok Gerentziak inposatutako murrizketeen kontrako elkarretaratzea egin genuen LAB, SATSE, ELA, ESK, SME, UGT, CC.OO eta SAE sindikatuok. Bada, gure bidezko eskarietarako erantzunik ezaren aurrean, argudio seriorik ezaren aurrean eta komunikabideetako Gerentearen gezurraren aurrean, sindikatuok langileriaren batasunarekin mobilizazioekin jarraitzea erabaki dugu, lan- baldintza eta kalitate-asistentziala duin bat lortu arte.
LABek lan hitzarmen berri baten negoziazioa exijitu dio gaur Osakidetzari, mahai sektorialeko bileran. Osakidetzari gogorarazi diogu soldataren %1 igotzea ez dela nahikoa, langileok honekin ez baitugu galdu dugun erosahalmena berreskuratuko.
Barakaldo Sestao ESI‐ko Zuzendaritzak, “aurrekontu eza” dagoela argudiatuz, paziente eta langileei ondorio kaltegarriak ekarriko dizkien aldaketa garrantzitsuak ezarriko ditu. LAB, SATSE, ELA, ESK, SME, UGT, CCOO eta SAE sindikatuok ez diogu inolako justifikaziorik ikusten aldaketa hauek egiteari. Lanpostuak kendu, gure eskubide gehienak urratu eta kalitatezko zerbitzua hondatuko dituzten murrizketen aurrean, gure ezinegona adierazi dugu.
LABek Osakidetzari dei egiten dio ahalik eta azkarren Sektore Mahaia konbokatzeko, pendientea dugun negoziazio prozesuarekin hasteko. Jendarteak merezi duen kalitatezko osasuna emannahibadugu, langileok lan baldintza duinak izan behar ditugu.
Gaur, urriak 10, Buru-Osasunaren Eguna da. Data aprobetxatuz, LABek Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan buru-osasun publikoaren arloan ematen ari diren pribatizazio politikak salatu ditu LABek, elkarretaratze baten bitartez, “Gure buru-osasuna, zuen negozioa” lemapean.
Gaur goizean, El Bierzoko Ospitaleko Gerentziak Lanciana eta El Bierzoko Osasun Publikoaren aldeko Erabiltzaileen Asanbladatik aurrera eramaten ari zen itxialdia desalojatu egin du, polizia nazionala bertara bidalita. Itxialdian zeuden bost kideek itxialdia uztea erabaki dute, polizia nazionalaren interbentzioa ekidin aldera.
LABek ez du parte hartuko langileen kontratazio-baldintzak hobetzeko balio ez duen hau bezalako erakunde ez-eraginkor batean. Kontratazio-zerrendetan dauden pertsonen bermeetan aurrerapentzat jotzen zena, aldi urria igaro ondoren, zentzugabekeria bilakatu da.
Pasa den uztailaren 24tik Laciana eta Bierzozko Osasun Publikoaren aldeko Erabiltzaileen Asanblada Bierzoko Ospitalean itxialdi mugagabea aurrera eramaten ari da, zonaldeko osasun sistema publikoaren defentsan, pribatizazioaren kontra eta osasun arretaren kalitatea hobetzearen alde. Osakidetzako LABetik elkarasunik beroena helarazi nahi diegu, borroka hori gurea ere baita benetako kalitatezko osasun publikoa eskuratzeko bidean.
Bi urte igaro dira Geroa Bai Osasunbidea kudeatzen ari dela. LAB sindikatuaren balorazioaren arabera, langileak eta erakunde-egitura kudeaketari dagokionez, UPNren garaian egindakoaren jarraipena da oraingoa ere.
Adibide bat aipatzearren, Zarauzko osasun etxean, udaran lan egiteko, Osakidetzak zenbait kontratazio egin ditu, non eta kontratazio eta euskara araudia urratuz, euskaraz ez dakiten mediku eta administrari laguntzaileak kontratatu diren.
Uste dugu Osakidetzako langileok kalitate zein eraginkortasun aldetik beharrezko diren baldintzak bermatzen dituzten lan-baldintzak exijitu behar dugula.