LAB SINDIKATUA

2018/02/21 :: 4:21

Azken Eguneraketa:2018/02/20 :: 14:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Udal eta Foru Administrazioa Ez dugu aurreakordiorik sinatu Bilboko TAOren gatazkan

Ez dugu aurreakordiorik sinatu Bilboko TAOren gatazkan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
LABek bi arrazoirengatik ez du aurreakordioa onartzen. Alde batetik, kaleratutako 7 pertsonak baldintzarik gabe berronartzeko exijitu zuten langileek, abenduko batzarrean. Bada, gure iritziz, aurreakordioak baldintzak ditu. Bestalde, erosketa ahalmenaren galera bat dago. 2011. urtean amaitutako hitzarmen bat da, eta ez du inongo igoerarik izango 2018. urtera arte, eta igoera horiek, egoera onenean, KPI-aren erdia litzateke. Gainera, soldata izozteko aukera legoke hitzarmenaren hiru urteko iraunaldian. Ezezko botoa eskatzen dugu gaurko asanbladari begira.

Batzarra 9:00etan hasi da. Ezin dugu aurreakordioaren edukiari buruzko datu gehiagorik aurreratu, baina batzarraren ostean azalduko du LABek, atalez atal, zergatik ez duen aurreakordioa onartzen. Gure iritziz, langileek kontra bozkatu beharko lukete.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu