LAB SINDIKATUA

2017/10/19 :: 12:37

Azken Eguneraketa:2017/10/19 :: 8:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Udal eta Foru Administrazioa Bilboko Udala udaltzaingoan EPE bateratuak egiteko proiektura batzea arbuiatu dugu

Bilboko Udala udaltzaingoan EPE bateratuak egiteko proiektura batzea arbuiatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LAB eta ELA sindikatuok uste dugu eredu honekin ez dela gertuko polizia bat bermatzen, Bilboko udalak defendatzen duen bezala, eta udalean negoziazio kolektiborako eskubidea urratzen dela.

Bilboko udalak erabaki du Arkaute prestatzen ari den udal ezberdinetako udaltzaingoan dauden lanpostu hutsak bete asmoz EPE bateratuak egin ahal izateko proiektura batzea, hurrengo 25 lanpostuko EPE Arkautea bideratzea alegia.

Azpimarratu behar dugu, momentu honetan Udaltzaingoko 55 lanpostuko EPE bat martxan dagoela, oraindik prozesu honen hainbat froga falta direla eta hilabete batzuk iraungo duela prozesuak. Hau honela izanda ere, udalak beste prozesu ezberdin bat martxan jarri nahi du, 25 lanpostutakoa, Arkautek egingo duena bere osotasunean eta udalak ez duena ez gaitegia, ez prozesuaren nondik norakoak erabakiko ezta partehartzaileak kalifikatu ere.

Enplegua eta EPEak, udalen konpetentzia dira, beraz, ildo honetan eman daitekeen edozein aldaketa, udaletxe bakoitzean eta udal bakoitzeko langileen ordezkariekin negoziatu behar da.

Bilboko udalak aldiz, ella eta LABen kontrako iritziarekin hartu du erabakia, Langile Batzordearen %76aren aurkako iritziarekin. Erabaki erabat antidemokratikoa

Bilbok atxikitu nahi duen eredu berri honekin, prozesua bateratzen da, bai, baina baita udaltzaingo ezberdinak uniformizatu ere, eta hau, ELAk eta LABek salagu egin nahi dugu. Guk herritarrentzako gertukoa den udaltzaingoa bat nahi dugu, beraz udalerriko ezaugarriak kontutan hartu behar dira.

Bilboko udalak ere behin eta berriz esaten du gertuko udaltzaingo bat defendatzen duela... Hitz politak, gero ekintzetan isladarik ez daukatenak. EPEak egiteko eskumena, kanporatu eta beste hirugarren bati uzten baitio. Gainera, orain arte, Udaltzaingoko zuzendaritzak irmoki defendatu du EPEetan Bilboko kaletegia izan behar zela. Orain honek ez du axolarik, izan ere, EPE prozesu osoa Arkautek egingo du, udalaren ordezkaririk gabe eta udal guztietarako berdinak izango diren oinarri eta gaitegi batekin.

Bilboko udalak badauzka EPEari aurre egin ahal izateko bai langile profesionalak, baita nahikoa gai material ere (Bere akademia, Baliabideak planifikatzeko azpizuzendaritza, area hauetan administrariak, irakastela, akademian ikasgela ezberdinak...). Guzti honegatik ezin dugu udalak hartu nahi duen erabakia ulertu, ezagutzen ez ditugun ezkutuko interesak ez baldin badaude...

ELAk, Bilboko udalari exijitzen die erabaki hau atzera bota dezala eta beste udalei bezalam behingoz, udaltzaingoan dagoen enpleguaren egoerarekin amaitzeko neurriak hartu ditzaztela. Beste alde batera begiratu eta horrelako EPE prozesu bateratu bat konbokatzeak ez die mesederik egiten ez langileei, ezta udaltzaingoak eskaintzen dugun zerbitzu publikoari ere.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu