LAB SINDIKATUA

2018/05/21 :: 7:13

Azken Eguneraketa:2018/05/18 :: 10:20

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Udal eta Foru Administrazioa

Udal eta Foru Administrazioa

Araztegiak kudeatzen dituen LABYGEMA enpresako langile bat bere eskubideak aldarrikatzeagatik kaleratu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatutik langilea berronartzea eta Foru Aldundiaren inplikazioa exijitzen dugu, hurrengo zerbitzuaren eskaintzan eskubideak urratzen dituzten enpresak baztertuz.

Zenbait kasutan udal eta foru administrazioko langileek bertan behera utzi dituzte lanuzteak, herritarren segurtasuna bermatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, otsailaren 28an, lanuztea eta mobilizazioak deituta zeuden EAEko Udal eta Foru administrazio guztietan. Alabaina, elurte batekin esnatu gara eta hala errepideetan nola hiri eta herrietako kaleetan kaosa sortu da eta emergentzia planak aktibatu dira udal askotan. Honek eragin du, batetik, lanuztera deituta zeuden langile asko lanera deituak izatea, eta beste batzuk lanera ezin izan dira joan.

Gasteizko Udalak aho batez onartu du kontratazioetan iruzurra eta diskriminazioa ezabatzeko gure proposamena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, hilak 23, LAB eta Ipar-Hegoa Fundazioko bi ordezkarik Gasteizko Udalbatzan agerraldia egin dute, bertan kontratazioari buruzko mozio bat aurkeztuz. LABeko kideek konpromiso aktiboak eskatu dizkiete taldeei iruzurra eta diskriminazioa borrokatzeko eta eztabaidaren ondoren mozioa aho batez onartu da. Mozioarekin batera, LABek elkarretaratzea egin du Udaletxe aurrean “Ni fraude ni discriminación, ARABAn enplegu duina” lelopean.

Benetako negoziaziorik ez dela egon salatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2017ko urtarriletik hasita eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak negoziazio mahaiaren itxiera inposatu bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko langile batzordeko sindikatuok langileen lan baldintzak arautuko dituen Lan Hitzarmena negoziatzeko gure prestutasun guztia izan eta erakutsi dugu. Gainera, itxieraren aurrean, berriz ere mahaia ireki eta negoziazio erreal bat izateko gure nahia behin eta berriz azaldu dugu. Izan ere, Imanol Lasak 2017ko azaroan, akordiorik erdietsi gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen lan baldintzak aldebakarrez arautzea erabaki zuen. Batzar Nagusietako talde politikoek honen berri izan dute eta gai honi buruzko informazioa emateko agerraldi bat egitera gonbidatu gaituzte. Agerraldia gaur bertan izan da.

EAEko udal eta foru administrazioan deitutako lanuzteak erregistratu ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB eta ELAko EAEko udal eta foru administrazioko ordezkariek otsailaren 28rako iragarritako lanuzteak erregistratu dituzte gaur, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Sindikatuotako kideek adierazpenak egin dituzte Jaurlaritzaren atarian, eta 30.000 langileei egin diete dei lanuzte eta mobilizazioetan parte hartzeko, joan den urtarrila bukaeran egindako agerraldian egin bezala. Ondoren, Arriagara abiatu dira, eta elkarretaratze bat egin dute bertan.

Aukera itzela galdu da pasa den abenduan Bilboko TAOko langileen asanbladak zehaztu zituen helburuak lortzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek aurreakordioari ezezko botoa ematea defendatu du gaurko asanbladan. Emaitzei dagokionez, langileen %57ak aurreakordioaren alde bozkatu du eta %43ak kontra. Sindikatuak ulertzen du aukera itzela galdu dela pasa den abenduan TAOko langileen asanbladak zehaztu zituen helburuak lortzeko. Lanera buelta egun batzuk beranduago etorriko zen, baina kaleratuentzako zigorrik gabe eta lan-baldintzak blindatuko lituzkeen hitzarmenarekin.

Ez dugu aurreakordiorik sinatu Bilboko TAOren gatazkan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek bi arrazoirengatik ez du aurreakordioa onartzen. Alde batetik, kaleratutako 7 pertsonak baldintzarik gabe berronartzeko exijitu zuten langileek, abenduko batzarrean. Bada, gure iritziz, aurreakordioak baldintzak ditu. Bestalde, erosketa ahalmenaren galera bat dago. 2011. urtean amaitutako hitzarmen bat da, eta ez du inongo igoerarik izango 2018. urtera arte, eta igoera horiek, egoera onenean, KPI-aren erdia litzateke. Gainera, soldata izozteko aukera legoke hitzarmenaren hiru urteko iraunaldian. Ezezko botoa eskatzen dugu gaurko asanbladari begira.

Bilboko TAOn sortu zuen arazoa behingoz konpontzeko edo dimititzeko eskatzen diogu Alfonso Gil Bilboko Udaleko zinegotziari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ia 6 aste daramatzate greba Bilboko TAO zerbitzuan. Sei aste hauetan, 39 egunetako greba luzean, EAJ eta PSEk osatutatako Udalak ez du bere erantzukizuna onartu gatazkari konponbide bat jartzeko.

Datorren asteartean manifestazio bat egingo dute Bilboko TAOko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hilabete baino gehiago eman dute dagoeneko greba mugagabean, eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtori bilera bat eskatu diote. Hain zuzen ere, enpresa batzordeak udalaren jarrera salatu du, zerbitzu bat azpikontratatzeko orduan ez baititu langileen lan baldintzak kontutan hartu, soilik prezioa hartu du aintzat. LABek ere Bilboko udala egiten du erantzule, urtarrilean salatu genuen bezala.

Otsailaren 28an lanuzteak egingo ditugu EAEko udal eta foru administrazioko erakunde guztietan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB eta ELAko EAEko udal eta foru administrazioko ordezkariek agerraldi bat egin dute gaur, datozen asteetarako aurreikusitako mobilizazio dinamikaren berri emateko. Hain zuzen ere, langile guztiei egin diete dei -30.000 langile inguruk egiten dute lan sektorean- otsailaren 28ko lanuzte eta mobilizazioetan parte hartzeko, "bakarrik mobilizazioen bidez lortuko baitugu egoerari buelta ematea". LAB eta ELA sindikatuok langileen ordezkaritzaren %80 inguru dugu udal eta foru administrazioan.

TAOren gatazkan beste alde alde batera begiratzeari uzteko exijitzen diogu Bilboko Udalari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Bilboko Udala egiten du TAOko gatazkan bizi den egoeraren erantzule. Udala da egoeraren erantzulea, bera izan baitzen baldintzen plegua atera zuena. EYSA-CICASA zerbitzua kudeatzen duen enpresaren atzean kudeatzen da lan-baldintzak okertzen ahalegintzeko. Azpikontratak egin dituen 7 kaleratzeen erantzule ere bada Bilboko Udala. Ondorioz, bera da konponbidea ekarri behar duena.

Bilboko TAOko langileek grebari eutsiko diote kaleratutakoak berronartu ezean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba mugagabean dira urtarrilaren 2az geroztik. Enpresarekin bilduko da gaur enpresa batzordea, eta bi baldintza jarriko dizkiote mahai gainean protestari amaiera emateko: kaleratutako langileak berronartu eta lan hitzarmena blindatu lan erreformarekiko.

Greba mugagabeari hasiera eman diote Bilboko TAOko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze batekin eta Bilbon egindako kalejira batekin ekin diote protestari. Hain zuzen ere, zazpi langile kaleratu ostean hartutako erabakia da greba mugagabea egitearena, eta, bide batez, pairatzen dituzten lan baldintzak salatzeko baliatuko dituzte mobilizazioak.

Bilboko Udalak ez du langileekin hitzartutakoa betetzeko diru-sailik gorde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, abenduak 29, LAB sindikatuak 2018ko Udal Aurrekontuen 1. Kapituluari egindako emendakina tratatzeko Udal Batza bildu da. Udal Gobernuaren (EAJ-PSE) bozeramaileak (Ajuria anderea) berriro 10/2003 Foru Arauko 17.2 artikulua aitzakiatzat erabili du sakoneko eta benetako eztabaida saihesteko. Gure ustez guk aurkeztutako emendakina guztiz bat dator Foru Arauko artikulu horrekin: Sarrerak ez izatea nahiko aurrekontuko gastuei aurre egiteko, edo gastuak ez izatea nahiko beharrizanetarako.

Aldundien aurrean mobilizatu gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasa den astean iragarri bezala, gaur EAEko hiru Aldundien aurrean mobilizatu gara LAB eta ELA sindikatuak, sektorean dugun egoera salatzeko. Esan genuen bezala, %36 gainditzen duen behin-behinekotasuna daukagu, azken urteotan ,milaka lanpostu galdu dira eta gure eskubideak eta soldatak eten gabe murrizten joan dira.

Gasteizko Udaleko langileak kalera irten dira euren lan eskubideen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gasteizko Udaleko langileek lanuzteak egin dituzte gaur, eta protesta egunak eragin handia izan du; garraio publikoetan eta udal instalazioetan bereziki. Langileen aldarrikapenen artean daude Soldata baldintza duinagoen eskakizuna, behin-behinekotasunaren aurrean neurriak jartzea, erosteko ahalmenaren berreskuratzea eta Lan Eskaintza Publiko gehiago egitea. Lanuzteekin batera, mobilizazioak egin dituzte.

Mobilizazioei ekingo diegu udal eta foru administrazioan enplegu egonkorraren eta lan baldintzen alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB eta ELA sindikatuok elkarretaratzeak deitu ditugu abenduaren 20an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien aurrean udal eta foru administrazioan enplegu egonkorraren eta lan baldintzen alde. Azken urteotan 3.400 lanpostu inguru galdu dira Udal eta Foru administrazioan. Hutsik geratu diren lanpostuak bete gabe eta zerbitzu osoak pribatizatuz, administrazio paralelo bat sortzen ari da.

Interinoak errespetatzeko aldarrikatu dute Bilboko Udaleko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enplegu Publikorako Eskaintzan (EPE) irizpide orokorrak zein deialdi bakoitzaren irizpideak ezartzen direnean, zentzuz eta interinoekiko sentsibilitateaz aritzea eskatu dugu gaur Bilboko Udaleko LAB eta ELA sindikatuok. Hain zuzen ere, mobilizazio bat egin dugu gure aldarriak kaleratzeko.

[IRITZIA] Inposizioaren kode etikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gipuzkoako Foru Aldundiko LABeko delegatu Amaia Arrutik eta Nadet Arrizabalagak “Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea” izenekoari buruz idatzi dute.

Kazeroladak egin ditugu Gipuzkoako Aldundiko lantokietan, hitzarmenaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileen Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldebakarrez, hitzarmenaren negoziazio mahia itxitzat eman eta inongo akordiorik gabe Diputatuen Kontseilura eraman nahi izana salatzen du. Izan ere, langileen lan baldintzak arautuko dituen testu berri honek, aurretik genuen erregulazio guztia indargabetuko du.

Page 1 of 7

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.