LAB SINDIKATUA

2017/11/21 :: 3:39

Azken Eguneraketa:2017/11/20 :: 14:36

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Komunikabideak Espainiako Estatuak Catalunyako komunikabide publikoari egindako mehatxua gaitzesten dugu

Espainiako Estatuak Catalunyako komunikabide publikoari egindako mehatxua gaitzesten dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Informazio eta adierazpen askatasun eskubideen urraketa berria egin zuen atzo Espainiako estatuak TV3ri urriak 1eko erreferendumaz informaziorik ez emateko agindua eman baitzion atzo. Kontutan edukita gaiarekin Estatuan gailentzen diren komunikabideek daramaten manipulazio eta partzialtasun handia, argi dago errealitate bat erabat isilarazi nahi dela. Izan ere ehunka mila jendek babesten duen bozkatzeko eta erabakitzeko eskubide demokratikoa ezkutatu nahi eta ezin den errealitate itzel bat da.

EITBko LABek, TV3ko zein egun hauetan jazarpena jaso duten «El Vallenc» aldizkariko langileei ere bere elkartasuna adierazi nahi die. Era berean mehatxu, mota guztiei jaramonik ez egitera animatzen ditugu ere.

Ohar hau probestu nahi dugu Catalunyako herriari gure animo guztiak luzatzeko, urriaren 1eko erreferenduma normaltasun osoa eta parte hartzerik zabalena izan dezan, eta aldaketa soziala ahalbideratuko duen independentzia zoriontsu bat opatzeko.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu