LAB SINDIKATUA

2018/12/18 :: 21:53

Azken Eguneraketa:2018/12/18 :: 17:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Komunikabideak

Komunikabideak

Enpresa bakarraz hitz egiten hasi aurretik, langile eta zuzendaritza egitura adostu beharra defendatu dugu EITBren parlamentuko ponentzian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gasteizko parlamentuko "EITBren birmoldaketarako ponentzia" dela eta, EITBko LAB gonbidatua izan da bere diagnostikoa eta proposamenak aurkezteko. Kontratazio kudeaketa eta azpikontratazio arazoak azalduta, proiektua berritu nahi bada halako arazoak lehenbailehen zuzendu behar direla ohartarazi dugu, langile egitura zehaztuz eta gestore sistema iluna bertan bera botaz. EITBko lantokiak batzekotan langile ikuspuntu batetik zein irizpide bete beharko ziren ere azaldu du LABek.

EITB.EUSen berriro ere ardura postu bat barne prozesu objektiborik egin gabe esleitu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EITBko LABek langileen ibilbide profesionala garatzeko neurriak eta hautaketa prozesu gardenak exijitzen ditu, eta helburu horiek lortzeko lanean jarraituko du. Bide horretan, besteak beste, kontratuak nahieran egitea ahalbidetzen duen gestoreen sistema behin betiko bertan behera uztea ezinbestekoa dela berresten dugu.

ETBko zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Otsailaren 9an ETBko Zentroarteko Batzordeak salaketa jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal (37 multzo) urratzeagatik, eta ahozko epaiketa apirilaren 10ean izan zen. Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal urratu dituela onartu zuen, baina beste batzuk ez. Hala ere, larriena epaiketaren aurretiko gaia izan zen. Zuzendaritzak planteatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiari (TSJPV) ez dagokiola eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Auzitegi Nazionalera (AN) bideratu behar direla. Izan ere, Madrilgo eta Bartzelonako korrespontsaliak lan zentrotzat hartzen ditu. Baina aitzakia hutsa da.

41 langileren kontratazioa mugagabe bihurtzea lortu dugu ETBn, iruzurrari aurre eginda

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek agerraldi bat egin du gaur, azken urteetan Euskal Telebistaren kontratazioaren inguruan izandako epaiketen ondorio garrantzitsuak azaltzeko eta sindikatuak gaiari buruz egindako txostena aurkezteko.

EITBko zuzendaritzak negoziazio kolektiboaren estatalizazioa defendatu du Euskal Telebistan bertan ere

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaurko epaiketatik langileon aldeko epaia irtenez gero, tresna garrantzitsua edukiko dugu ETBn prekaritateari eta iluntasunari aurre egiteko.

EITBko zuzendaritzari autozentsurari behingoz uko egiteko exijitzen diogu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Iñaki Egaña historialariak idatzitako “Armagabetzea – Euskal Bidea” liburua iragartzeko editorialak prestatutako iragarkia ez emititzea erabaki du EITBk. NAIZ komunikabidearen arabera, EITBko zerbitzu juridikoek zentsuraren arrazoia eduki politikoetan oinarritu du. Halere “EiTBren hedabideetan publizitatea emititzea erregulatzeko arauak” delako txostenaren “printzipio orokorretan” ez da halako arrazoirik esplizitatzen. Zuzendaritzak interpretazio bihurriegia egin du gure iritziz.

Espainiako Estatuak Catalunyako komunikabide publikoari egindako mehatxua gaitzesten dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Informazio eta adierazpen askatasun eskubideen urraketa berria egin zuen atzo Espainiako estatuak TV3ri urriak 1eko erreferendumaz informaziorik ez emateko agindua eman baitzion atzo. Kontutan edukita gaiarekin Estatuan gailentzen diren komunikabideek daramaten manipulazio eta partzialtasun handia, argi dago errealitate bat erabat isilarazi nahi dela. Izan ere ehunka mila jendek babesten duen bozkatzeko eta erabakitzeko eskubide demokratikoa ezkutatu nahi eta ezin den errealitate itzel bat da.

EITB komunikazio talde publikoak osasun zerbitzua pribatizatu nahi du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EITB taldeko enpresa-batzordeek elkarretaratze bat egin dute gaur, Bilboko egoitzan, zuzendaritzak osasun zerbitzua pribatizatu nahi duela salatzeko. LABek osasun sistema publikoaren alde egiten du, eta, beraz, EITBn zerbitzu medikoa bere osotasunean EITBrena izan behar duela defendatzen dugu. Hala adierazi dugu mobilizazioan. 

EITBren Estilo Liburuak ez ditu asebetetzen Euskal Herriak behar dituen hedabide publikoaren irizpide komunikatiboak, edukiz eta formaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Badira aste batzuk EiTBren Estilo Liburua aurkeztu zenetik. Euskal kazetaritza eta ikus-entzunean aritzen diren langileentzako oso tresna garrantzitsua behar luke. Ordu askotako lana dagoela nabari da, baina liburuaren erditze prozesuak korapilo eta argi ilun asko izan ditu.

EITBko albistegietako zuzendaritzak FOCUSen informazioa eginda ematen die kazetariei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
EITBko LABek albistegietako zuzendaritzaren jokabide partidista, antiprofesionala eta manipulatzailea salatu nahi du. Izan ere FOCUS delako inkestaren emaitzen informazioa ekoizteko garaian, kazetariek beharko luketen dokumentazioa eman ordez, lerroburuak baino ez dizkie eman izan, hauen lana ahotsa eta sinadura jartzera mugatzen saiatuz.

Prekarietatea eta kontrol bertikalak EITBko albistegien kalitatearen kontra jotzen dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Informazioaren ekoizpen egokia lortzeko proposamenean profesionaltasuna, talde-lana eta esku-sartzerik eza jasotzen du EITBKo LABek gaur parlamentuan EHBILDUK gonbidatuta azaldu duen txostenean. Diagnostikoan azpimarratutako arazoak agenda propioaren falta; erredaktoreen espezializazio falta, beldurra eta prekaritatea; eta gestoreen kudeaketa sistema adiskidezkeriakoa eta bertikala izan dira. Hauek zentsurara eta autozentsurara eramaten dute, bai eta espezializaziorako eta lanbide karrerarako aukerak ukatzera ere. Txosten osoa ikusgai atxikitako dokumentuan.

Neurriak hartzeko exijitzen dugu EITBn zentsura gehiagorik ez onartzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
«Euskalduna naiz eta zu?» programako langileekin eta kolaboratzaileekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, pairatzen ari diren neurri gabeko jazarpen pertsonal eta profesionalaren aurrean.

EITBko albistegien azterketa eta proposamen zehatzak plazaratu ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EITBko LABek aurkeztu berri duen txostenean komunikabide publikoaren albistegien azterketa eta proposamen zehatza egiten ditugu. Betidanik EITBren erabilera partidista egin izan dute Jaurlaritzan egondako alderdiek, eta hau etxe barruan LABek beti salatu izan du, bakardadean. Oraingoan, azterketa atenporala egin dugu, albistegien arazoa unean unekoa edo koiunturala baino, estrukturala delako. Hain zuzen EITBk agintean dagoen alderdiaren kontrola ziurtatzeko nahita sortutako egitura da.

Murrizketak eragindako galerak berreskuratzea exijitu dute EITBko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2010ean Eusko Jaurlaritzak enpresa publikoetan ezarri zuen soldaten %5eko murrizketak eragindako galera guztiak berreskuratzea exijitu zuten atzo Eusko Irratiko langileek. Administrazio kontseiluaren bilera zela eta, EITBko langileok elkarretaratzea egin zuten EITBko Bilboko egoitzan Eusko Irratiko langile batzordeak deituta. Bertan idatzi bat banatu zien Administrazio kontseiluko kideei.

Eusko Irratiko langileek protestak egin dituzte kendu dieten soldata osoa berreskuratzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2010ean Eusko Jaurlaritzak enpresa publikoetan ezarri zuen soldaten %5eko murrizketak eragindako galera guztiak berreskuratzea exijitu dute Eusko Irratiko langileek. Dagoeneko epaitegiek legez kontrakotzat jo dute eta murrizketa eten behar izan du EITBko zuzendaritzak. Hala ere, epaitegien erabakiaren atzera-eragina urtebetekoa izanik bakarrik, 2010etik epaia eman zen 2015eko otsailera arteko soldatak bahituta ditu oraindik Eusko Jaurlaritzak.

ETBko gestoreen sistema eta kontratazio politika hankaz gora jarri ditu EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EAEko Auzitegi Nagusiak ETBko kontratazio sistemaren aurkako beste sententzia bat kaleratu du, LABek jarritako salaketari arrazoia emanez. Oraingoan erredakzioan egin diren hiru arlo-bururen kontratazioak legez kanpokotzat jo ditu, eta ondorio potoloak dakartza honek. Besteak beste arlo-burutzak ez direla inondik ere zuzendaritza postuak eta erredakzioan arloko burutzak izendatzeko garaian era gardenean egin behar dela ondorioztatzen da.

Salba dezagun ETB, baina guztion artean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bat gatoz Eneko Olasagastik Argian idatzitako artikuluarekin; bat gatoz ETB salbatu behar dugula dioenean, bat gatoz gaur egungo egoera onartezina dela esaten duenean. Baina, gure ustez, ez du fokua behar den tokira bideratu. ETBri buruz idazten du, baina, datuak ematerakoan taldeko enpresa guztiak sartzen ditu zaku berean. ETBn, zoritxarrez, ez gaude 1.000 langile inguru, 700ren bueltan baizik. Zoritxarrez diogu, beste hainbat langile azpikontratetan ari direlako telebistarako lanean, lan baldintza txarretan kasu batzuetan eta negargarrietan beste askotan.

Carlos Urkixok Eusko Irratiko LEParen kontrako helegitea galdu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Carlos Urkixok Eusko Irratiaren azken Lanpostuen Deialdi Publikoaren kontra jarritako helegitea bertan behera utzi du epaileak. Espainiako gobernu ordezkariak atzera bota nahi zuen deialdia, eta lanpostua lortu duten langileak plazarik gabe uztea zuen helburu. Aipagarria da Eusko Irratiko LAB izan dela langile horien alde egin duen sindikatu bakarra. Gainontzeko sindikatuek epaiketan ez agertzea erabaki zuten, erakutsiz ezer gutxi ardura zaiela postua bide onez irabazi duten langileen egoera.

EITBko langileek lanuzte eta kontzentrazioak egin dituzte euren soldaten defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Irratia, EITBnet eta EITB erakundeko langileek lanuzte eta kontzentrazioak egin dituzte gaur euren soldaten defentsan, 2010ean ezarri zieten %5eko soldata murrizketa etetea eta kendutako dirua bueltatzea eskatuz. Deialdi honek erantzun zabala izan du, besteak beste, EITBneten ia erabatekoa izan da jarraipena eta Euskadi Irratian %85 ingurukoa.

EITBko Zuzendari Nagusiak ez dio egia esan Parlamentuari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Parlamentutik EITB Taldean txandakako lan kontratua erabiltzeari buruzko idatzizko erantzuna eskatu zaio Zuzendari Nagusiari. ETBko LABek dio Iturbek ez duela egiarekin erantzun, izan ere, kasu hauetan lan poltsak zintzo-zintzo betetzen ari direla baieztatzen du. Hain zuzen ere, txandakako lan-kontratuen kontuarekin, eta ETBri dagokionez, ez da egia erreleboa egiten duten langile guztiak barematutako lan-poltsa barematuak egoki erabilita sartu direnik

EAJk eta PSEk soldata murrizketei eusten diete EITBn

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Gasteizko Parlamentuko EITBren Kontrolerako Batzordean EH Bilduk aurkeztutako Legez Besteko Proposamena eztabaidatu zen. Epaitegiek Euskal Telebistako langileei soldata murriztea legez kontrakotzat jo zuten, eta neurria EITB Taldeko langile guztiei zabaltzea eskatzen zuen proposamenak. Proposamena ez da aurrera atera, eta EAJk eta PSEk euren botoak berriro ere batu egin dituzte justiziaren eta epaitegien kontra, soldata murrizketei eutsiz.

Page 1 of 4

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.