LAB SINDIKATUA

2018/08/16 :: 19:21

Azken Eguneraketa:2018/08/14 :: 16:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Publikoak EPE eta kontratazio zerrendetarako sistema berri bateranzko LABen dekalogoa

EPE eta kontratazio zerrendetarako sistema berri bateranzko LABen dekalogoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
• LABek aspaldi salatu egin du osasun zerbitzu publikoaren gainbehera, osasun pribatuaren mesedetan. Honek zera suposatzen du Osakidetzan: lan karga handiagoak, konzertaziorako lan-ordu estra gehiago, klinika pribatuetara paziente gehiagoren bideratzea, eta itxaro-zerrendak gero eta luzeagoak.

• Politika hauek guztiek erabat baldintzatzen dituzte EPEak, ezin eskasagoak direnak. Osakidetzak oraindik orain ez du burutu ENPRESA PLANA, zeinak adieraziko digun zein epetan zenbat plaza behar dituen gure osasun sistemak.

• LABekook uste dugu Osakidetzak darabilen oraingo EPE sistema desegokia dela eta ez dituela osasungintza publikoaren beharrak betetzen, ezta Osakidetzako sarbideetan parte hartzen duten herritarrenak ere. Gure PROPOSAMENA:

1. EPE deialdiak urtero edo bi urterik behin. Prozesua OPOSAKETA-LEHIAKETA, galdera-sorta modukoa -Administrazioak erantzun zuzenak emanda- eta horri euskararen betekizuna, lanean emandako denbora eta formazioa gehitu.

2. Formazioa baloratzeko irizpideak berraztertu. Horrela formazioaren ingurukoak on-lineko produktuen salerosketa bezalakoak izatea saihestuz. Zerrenda espezifikoei ezetz borobila: Administrazioak berak eman beharko lukeela lanpostuari dagokion ezinbesteko formazioa, kontrataziorako aldez aurretiko formazioa beharko balitz.

3. EPEa behin gainditurik ez litzateke berriro beharrezko izango beste EPE batera aurkeztea, emaitza hobetzeko helburuagatik ez balitz. Oposaketa-lehiaketa horretan eskuratutako puntuazioa hurrengo deialdietarako gordeko da.

4. Tasak kentzea.

5. Hizkuntza eskakizuna errespetatzea, epe luzeko kontratazioetan zein epe laburrekoetan.

6. Euskara ezagupena eta formazioagatiko merituak eten barik egiaztatzea eta lanean emandako denbora.

7. Administrazioak EPEra aurkeztutako eta plazarik gabekoak kontratazio-zerrendetan jasoko ditu ofizioz.

8. “Leihatila bakarra”. Baimena duen edozein zentrotan aurkeztutako edozein agiri betiko geratuko litzateke egiaztatuta.

9. Pertsona ez-gaituen partehartze parekidea, ez soilik EPEan, kontratazio-zerrendetan ere.

10. Kontratazio-zerrendak eta egindako kontratuak eskuragarri jende guztiarentzat, internet-en bidez.

LABek era garden eta eragingarria den osasun sistema publikoaren aldeko apustu irmoa egiten du, euskal herritarren behar eta eskariei erantzuten diena. Sistema euskaldun, hurbil eta kalitatekoa. Gure proposamena hortik doa.

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.