LAB SINDIKATUA

2018/08/18 :: 2:16

Azken Eguneraketa:2018/08/17 :: 9:54

HIZKUNTZA

Posta

Salatzen dugu Correos-eko kontratazio poltsek 4.000 arabar baino gehiago kanpoan uzten dituztela

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Zazpi urte dira Correos eta Telegrafos SA sozietate publikoko ordezkarpenak betetzeko aldi baterako enplegu poltsak zabaltzen ez zirela. Argiratatutako zerrenda berriek kanpoan utzi dituzte 4.000 arabar baino gehiago.

Lanuzteak egingo ditugu Gipuzkoako Posta zerbitzuko lantoki guztietan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako Postan ordezkaritza dugun sindikatu guztiok, LAB, CCOO, ESK, UGT eta ELAK, bi orduko geldialdi partzialak egitera deitu dugu, astelehenetik ostiralera, 2017ko azaroaren 16tik 2017ko urtarrilaren 31 arte. Geldialdi hauek Gipuzkoako Postan lan egiten duten langile guztiei eragingo die, bai laboralei eta bai funtzionariei.

Udara gatazkatsua berriro Bizkaiko Correosen, behar adina langilerik ez dagoelako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bizkaiko Correos enpresa publikoan dihardugun sindikatu guztiok (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA eta CSI-F) gure ezinegona adierazi gura dugu lantokietan behar adina beharginik ez dagoelako. Urte osoan eman den egoera honen espresio gorena udaran eman ohi da, korrespondentziaren tramitazioan pilaketa eta atzerapen nabariak sortuz, hiritar orori dagokion zerbitzua erabiltzeko eskubidea modu kezkagarri batez aldatuz.

20 egunetako kalteordaina onartu diote Correoseko bitarteko langile bati

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gasteizko Lan-arloko epategi batek 1.196.96 eurotako kalteordaina aitortu dio Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SAko langile bati kaleratua izateagatik, 20 eguneko kalteordaina lanean aritutako urte bakoitzeko. Epaia finkoa da eta ezin da helegiterik aurkeztu. Epaiak, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiarenean oinarritutakoa eta EAEko Auzitegi Gorenak ezarritakoa, honakoa zehaztu du “interinitateagatiko kontratua dutenek langile finkoaren antzeko lana egin zuten, hortaz, dagokiena da langile finko bati dagokion kalteordainanaren araberakoa izatea”.

Correosen egingo den enplegua kontsolidatzeko EPEak ez du enplegu-suntsiketa geldituko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Igandean, azaroaren 27an, Correoseko enplegua kontsolidatzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzako azterketa egingo da, Estatu osoko 1.606 lanpostu betetzeko. LABetik salatu nahi dugu EPE honek ez duela enplegu suntsiketa murrizten eta ez duela 8.000 ebentual egotea galeraziko, iraupen eta baldintza aldetik guztiz prekarioak diren kontratuekin.

Langile falta salatu dugu Postan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Arabako Postako LABeko atal sindikalak egunero langileek jasan behar duten pertsonal falta eta gehiegizko lan-kargak salatu nahi ditu. Egoera hau kontratazio faltaren eta etengabe laneko kargak handitzearen ondorio da nagusiki.

LABek irabazi egin du Gasteizko epaitegietan Europar Batasunaren Justizia Epaitegiko jurisprudentzia aplikatuz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Arabako Postan duen atal sindikalak lehen epai irmo eta helegiterik onartzen ez duen lehena lortu du plus, gauekotasun, automatizazio etab.i buruzkoa, 2014ko oporretan langileek kobratu ez zituztenak. Enpresa eskatutako kopurua ordaintzera behartu du, %10eko atzerapen interesekin.

CORREOSek Lan Arriskuen Prebentzioaren Legea urratu egiten du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urte honetan zehar, lan zamak eta kontratazio falta dela eta, LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan jarritako hainbat salaketak gure aldeko bi ebazpen oso argi jaso dituzte. Lan zama handiak eta etengabeko “errekargoak” ematen direla onartzen du, eta enpresari hiru hilabete ematen dizkio Gasteizko banaketa unitate guztien Lan Arriskuen Ebaluazioak berraztertzeko, lan erritmo berriek eragindako gorabeherek langileentzako arriskurik suposa ez dezaten.

Correosen ematen ari den enplegu suntsiketa salatu dute Lasarte-Usulbilgo langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lasarte-Usurbilgo Correoseko langileek eta Gipuzkoako Correoseko ordezkaritza sindikal guztiek banaketarako pertsonalaren murrizketa salatu dute gaur. Azken lau urteotan, Correosek pertsonalaren etengabeko murrizketari ekin dio, bost urtetan 14.000 lanpostu hain zuzen ere.

Bizkaiko ordezkaritza sindikal osoak Correosen ematen ari den lanpostu suntsiketa salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Artxiboko irudiaArtxiboko irudia
Bizkaiko Correoseko ordezkaritza sindikal osoak (CCOO, Esk, UGT, LAB, ELA y CSI-F) bere kezka azaldu du Estatu Elkarteak Bizkaian burutzen ari den enplegu suntsiketaren aurrean. Atzo Gernikako Banaketa Unitatearen eta Bilboko 6 Banaketa Unitateko (3, 5, 7, 8 eta 10 barrutiek osatua) lanpostuen berrikusketa txostena helarazi zieten. Txosten hauen atzean, 2014an ikusi bezala, lanpostu suntsiketa dakar eta ondorioz ordekaritza sindikalek ez dute bere hain hartzen eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.

Bizkaiako Correoseko sindikatuek kezka adierazi dute posta zerbitzuaren kudeaketaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urte osoan zehar salatu dugu Bizkaiako Correos-eko sindikatuok (CCOO, ESK, UGT, LAB, ELA, CSI-F)  eguneroko banaketa egiteko izan den langile faltagatik milaka portaletan pakete eta gutun banaketan atzerapenak jasan dituztela, Eguberritako kanpañaren gestio eta planifikazioa —azken zazpi urteetako garrantzitsuena pakete baneketari eta erabiltzaile kopuruari dagokionean— onartezina izan da enpresa gestio zein zerbitzu publikoaren gestioari dagokionean.

LAB eta CGTk murrizketak salatu dituzte Nafarroako Correosen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bi sindikatuek kontratazioan egindako murrizketak, lan-baldintza prekarioak eta zerbitzuaren kalitatea kaskartzea salatu dituzte. Egoeraren berri emateko Parlamentuan agerraldia egitea ere eskatu dute.

Sindikatuen agerraldioaren bideoa hemen (ahotsa.info).

Mobilizazioak Bizkaiko Correosen enplegua eta zerbitzua hobetzearen alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileak mobilizazioak egiten ari dira murrizketek sortzen dituzten posta pilaketen aurrean eta enplegu suntsiketaren kontra. Erabiltzaileei dei egiten diete arazoen aurrean kexa jartzeko, telefonoz (902 197 197) zein idatziz edozein posta bulegotan.

Aste honetan mobilizazioak egin dituzte Portugalete, Barakaldo, Bilbo eta Basaurin. Datorren astean, abuztuaren 20an, kontzentrazioa egingo dute Bilboko egoitzaren aurrean (Urkixo Zumarkalea, 19), goizeko 11:00etan.

La totalidad de la representación sindical en Correos de Bizkaia muestran su preocupación por la gestión del correo

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Los sindicatos CCOO, LAB, ESK, UGT, CSIF y ELA denuncian que la eliminación de 38 secciones de reparto en varias poblaciones de Bizkaia y Distritos de Bilbao en los dos últimos años y la fuerte reducción de los contratos temporales de sustitución para el periodo vacacional está haciendo imposible el reparto diario de la correspondencia.

Mañana paro parcial en Correos contra la destrucción de empleo en los centros de Bizkaia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
La totalidad de los sindicatos de Correos en Bizkaia (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA y CSI-F) han convocado para el viernes 4 de julio un paro de dos horas, de 10 a 12 de la mañana, en protesta por la reducción de puestos de trabajo en distintas unidades de reparto en Bizkaia. El paro afecta al turno de mañana en la totalidad de los centros de trabajo que Correos tiene en este herrialde.

CORREOSen enplegu suntsiketaren aurkako protestak indartzen ari dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Bizkaiko Correoseko sindikatu guztiek (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA, CSI-F) deituta ekainaren 17an hasi ziren protestak, Correos Bizkaian egiten ari den enplegu suntsiketa salatzeko: 27 lanpostu desagerrarazi berri dituzte Bizkaian, eta horiei gehitu behar zaizkie aurreko urte t’erdian galdu ziren beste 11 lanpostu.

La totalidad de los sindicatos se concentran para denunciar la destrucción de empleo que está llevando a cabo en Correos

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
La totalidad de los sindicatos de Correos en Bizkaia (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA y CSI-F) se han concentrado hoy  martes 17 de junio, de 11 a 12 de la mañana, frente a la Central de Correos en Alda en protesta por la destrucción de empleo que la Sociedad Estatal está llevando a cabo en este herrialde.

LABek Mugerreko posta sailkapen zentroa blokeatu du gaur goizean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 LABek Postarekin duen gatazkaren baitan Mugerreko sailkapen zentroa blokeatu du gaur goizeko 6:00etatik 10:00etara. Sindikatuak Nicolas Borrega Donapaleuko postariaren berrintegrazioa galdetzen du bere lanean, baina egoerak aitzina ez duela egiten ikusita ekimena egitea deliberatu dute.

LABeko hiru kide La Posten kontraturik gabe lanean zen langile baten eskubideak defendatzeko kateatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langilea otsailaren 2tik kontraturik gabe zegoen lanean eta fijo egitea eskatu zuenean kanporatua izan zen. Hau salatzeko LABek ekimen ezbedinak egin ditu eta pasadan larunbatean 3 kide Posta bulegoan kateatu ziren. Egun osoa pasa ostean poliziak gau partean bertatik atera zituen.

Militantes de LAB se encadenan en Correos para exigir la readmisión de una trabajadora

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Militantes de LAB protagonizan una protesta encadenándose en la oficina central de Correos en Iruñea exigiendo la readmisión de una trabajadora despedida por encontrarse enferma. La policía española ha detenido a los dos militantes que han llevado a cabo esta acción de protesta pacífica, trasladándolos a comisaría.

Movilización en solidaridad con la trabajadora de Correos

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Alrededor de 70 personas se han concentrado hoy frente a Correos en el Paseo Sarasate. De esta manera han mostrado su solidaridad con Tina Parra, trabajadora despedida al aplicarle la reforma laboral del Partido Popular por sus bajas justificadas por padecer una enfermedad crónica. Posteriormente han entregado una carta formando una larga fila a Luis Perez Capitán, Director de Recursos Humanos de Correos. 

Page 1 of 2

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.