LAB SINDIKATUA

2018/11/17 :: 8:28

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Administrazio Zentrala Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformaren aurrean Hego Euskal Herrian deituko diren mobilizazioak babestuko ditugu

Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformaren aurrean Hego Euskal Herrian deituko diren mobilizazioak babestuko ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Sindikatuak transferentzia osoa eskatzen du justizia arloan.

Madrildik datorkigun eraso bati aurre egin behar diogu berriro ere. Kontua da dugun transferentzia zeharo ez nahikoa dela, Madrilen ez baita ezer negoziatzen, bai ordea, ugari inposatzen. Era berean, sindikatu deitzaileen partetik ere heltzen zaigu inposizioa: CCOO, UGT, CSIF eta STAJ erakundeek mobilizazioetara eta greba egun batera deitu dute, aintzat hartu gabe gainerako sindikatuak (besteak beste, Intersindical Canaria, CUT, CIGA, ELA, LAB, Intersindical Valenciana...). Baina deialdia egin eta gero nahi dute besteok babestu ditzagula ekintza batzuk, beraiek antolatzerakoan baztertu bagaituzte ere. Ez dute inolako errespeturik erakusten eta gobernuak ere ez: bilera bat egin zuen sindikatu deitzaileekin, beste guztiak aintzat hartu gabe. Zer adostu edo negoziatu ote dute bilera horretan? Inork ez daki. Horixe da gainerako sindikatuon kexa. Horrexetarako balio du Madrileko mahaira joateak.

Bada, Estatuko Parlmentuak zein erakunde deitzaileek jarrera berbera dute: inposizioa. Hala eta guztiz ere, langile guztien hobe beharrez, ezin gara geratu mobilizazioetan parte hartu gabe. Hortaz, Euskal Herrian antolatuko diren mobilizazioetan parte hartuko du LABek.

Gure lan-baldintzen aurkako eraso honekin hauexek ezartzera doaz:

-Erabateko mugikortasuna, baja bakar bat ere ez dute nahi ordezkatu, horretarako beste zerbitzuetako langileak baliatzeko asmoa dute;

-Gero eta bitarteko langile gutxiago kontratzearen ondorioz titularrek lan zama handiagoa izango dute eta herritarrei emandako zerbitzua kaskartuko da;

-Errefortzuzko kontratuak ez dituzte 6 hilabetetik aurrera luzatuko;

-Instantzia Auzitegiak ezartzeko bidea jartzen dute;

-Lanbide-karrerarako aukera deusezten dute;

-Ez dute Botere Judizialaren Lege Organikoa egokitu, beraz gaixotasun aldietako deskontuak egiten jarraituko dute.
guztia zeren truke?

Eta hori guztia zeren truke?

LABen betiko aldarrikapenetako bat transferentzia osoa da. Gure lan-baldintzetan eragina duen erabaki orotan esku hartzeko eskubidea aldezten dugu: berton lan egiten badugu, berton erabaki behar dugu. Gauzak horrela, beste behin ere interpelatzen ditugu Nafarroako eta EAEko
gobernuak gutxieneko borondate politikoa erakuts dezaten beraiek hartutako erabakiak burutze aldera –transferentzia osoa exijitzea ez da nahikoa, betearazi behar baita-; eta, bide batez, hirugarren klaseko langiletzat ez gaitzaten har.

Lehenago esandako guztia dela eta, gure lan-eskubideen defentsan Euskal Herrian deituko dituzten mobilizazio guztiak babestuko ditu LABek.

Lan-baldintzak inposatzeari ez! Transferentzia osoari bai! Benetako parekidetasuna orain!
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.