LAB SINDIKATUA

2018/09/18 :: 17:05

Azken Eguneraketa:2018/09/18 :: 7:32

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herria

Bertan erabakitzeko aldarrikapena Euskal Hirigune Elkargora eraman dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Hirigune Elkargoaren egoitzaren aurrean mobilizatu gara gaur, Baionan. Hain zuzen ere, bertan erabakitzeko eta hortarako behar diren tresnak eraikitzeko aldarrikapena Elkargoak ere bere egin behar duela aldarrikatu dugu, bertako negoziazio eremu bat Euskal Herrian sortua izan dadin. Hala, gutun bat helarazi diogu Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegarairi aldarrikapen honekin.

Zerbitzu publikoak defendatu ditugu Baionan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Trenbideetako langileek egingo duten grebarekin egin dugu bat.

Zerbitzu publikoen defentsan mobilizatuko gara bihar Baionan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Funtzionario eta zerbitzu publikoen kontrako erasoek segitzen dute Ipar Euskal Herrian. Treinbideak, Osasuna, Hezkuntza... denok zerbitzu publikoak erabiltzen ditugu; ikasle, erretretadun, langile. Hala, mobilizatzeko eguna izango da bihar, martxoak 22, zerbitzu publikoen defentsan. Manifestazioa izango da 10:30ean, Baionako udaletik abiatuta. 

LAB lehendabizikoz aurkezten zituen hautagaiak funtzio publikoan eta emaitza onak ukan ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatak ontzat ematen abenduaren 4an funtzio publikoko hauteskundeetan lortu dituen emaitzak. Lehen aldikotz presentatzen zen LAB Ipar Euskal Herriko funtzio pubikoan. Horrela, Kanbon, Uztaritzen, Hiriburun, Hendaian eta Xiberuko Herri Elkargoan presentatu ginituen listak. Delegatuak atera ditugu Kanbo, Uztaritze eta Hendaiako herriko etxeetan, denetan bozkatu duten % 20 -30 guttieneko emaitzak eginez, eta oraindik gehio Uztaritzen %31,5ekin, eta Kanbon%65ekin.

LABek, lehen aldikoz, Lurraldeko Funtzio Publikoko hauteskundeetan aurkezteko aukera du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
2014ko abenduaren 4an hauteskundeak iraganen dira Lurraldeko Funtzio Publikoan. Hauteskunde hauetan, Ipar Euskal Herriko udalerri handi eta ttipietako langileek beren ordezkariak hautatuko dituzte.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.