LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 11:01

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Nafarroako Administrazioa Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legeak ez ditu Nafarroako langileen beharrak asebetetzen

Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legeak ez ditu Nafarroako langileen beharrak asebetetzen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Azken bi urteotan Nafarroako Gobernuak Tokiko Mapa deitu duten Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legea jorratzen prozesu bat garatu du. Lege honek eragina izanen du toki administrazio guztietan.

LAB sindikatuari gehien arduratzen diona da langileen lan baldintzetan izanen duen eragina, batik bat prozesu honetan zehar LABek egindako ekarpenak, oro har, ez direlako onartu. Horregatik uste dugu legeak ez diela langileen espektatibei erantzuten eta ezin gara ados egon.

Gurekin bat etorriz, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin kontzentratu gara Legebiltzar aurrean, funtsezko hiru aldarrikapenen inguruan:

-PRIBATIZAZIORIK EZ, ERREBERTSIOAK BAI
-ENPLEGUAREN ALDE ETA LANPOSTU ASKI ETA EGONKORREN ALDE
-NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO MARKO BAT ERATZEAREN ALDE

Legebiltzarrari eta alderdiei eskatu diegu langileen aldarrikapenak barneratzea onartuko den Lege honetan.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.