LAB SINDIKATUA

2018/11/17 :: 8:27

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Nafarroako Administrazioa Eskatu dugu berehala bertan behera utz dezaten foru administrazioko ehunka langileri txandakatasun osagarria kendu dien irizpide aldaketa

Eskatu dugu berehala bertan behera utz dezaten foru administrazioko ehunka langileri txandakatasun osagarria kendu dien irizpide aldaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Foru Administrazioarengana jo dugu eta eskatu diogu berehala bertan behera utz dezan aipaturiko irizpide aldaketa hori, ezabatu duten txandakatasun osagarria berriz ordain dezan, eta berehala dei ditzan ordutegi berezi hauetako lanei dagozkien negoziazio mahaiak -ordainsariaren kontzeptu hau betiko eta modu argi batean arautuz berriz ere inork modu interesatu batean interpreta ez dezan-.

Berriki, programa informatiko berria ezarri baitute, Nafarroako Gobernuaren Funtzio Publikoan irizpide aldaketa bat egon da zenbait langileren lanaldiei dagokienez. Orain arte, ordutegi bereziak zituzten lanaldiak (12 ordu egunean, 17 ordu egunean, 24 ordu egunean...) txanda metaketatzat hartzen ziren, edo ordu tarte ezberdinetan egiten ziren lantzat, eta balioa ematen zitzaien goizez, arratsaldez edo gauez egiten ziren orduen proportzioaren arabera. Baina orain, irizpide aldaketarekin, txanda bakar gisa jotzen dituzte. Aldaketa hori dela-eta ehunka pertsonak (500 baino gehiagok) txandakatasun osagarri hori kobratzeari utzi diote.

Kontuan hartu behar da lanaldi berezi horietako gehienak lan zentroetako zuzendaritzek ezarri dituztela -edo bederen babestu dituztela- eta zerbitzu berezi batzuen antolakuntzari lotuta daudela. Lanaldi horietako asko halaxe ezarri ziren lan araudia betetzeko; adibidez, lau igandetatik bitan libratzeko.

LAB sindikatuak uste du irizpide aldaketa hau modu irregular batean ezarri dela, lan zentro ezberdinetan de facto sorturiko akordioak kontuan hartu gabe, eta legeak ezartzen dituen negoziazio mahaietan neurria negoziatu gabe [Halaxe egin beharko litzateke 251/1993 Lege Foru Dekretuak bere 83. artikuluko 6 eta 7 puntuek adierazten dutenaren arabera].

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.