LAB SINDIKATUA

2018/12/16 :: 4:36

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Mahai orokorra

Mahai orokorra

Eusko Jaurlaritzak ez du enplegu planen negoziazioaz entzun nahi, eta akordio teknikoen argazkietara mugatzen du negoziazio kolektiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurko Mahai Orokorreko bileran gai bakarra izan dugu eztabaidagai, lan kontratudun langileentzat erretiro partzialerako proposamena hain zuzen ere. Behin eta berriz eskatu egin badiogu ere, gobernuak ez du bestelako gairik mahaiaren gainean jarri.

EAEko sektore publikoko langileen errelebo kontratua behin betikoz berraktibatzea exijitzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eusko Jaurlaritzak Mahai Orokorraren negoziazio kolektiboari dion begirune eza bilera bakoitzaren ostean argiago gelditzen da. Baita lan baldintzak ezartzeko estrategia bera ere, hots, berarentzat arazoa den negoziazio kolektiboa gainetik kendu eta estatalizatzen utzi, horrela Euskal Herritik kanpo erabakitzen diren baldintzak bere interesetara egokitzera eta aldebakarrez ezartzera mugatzen baita kasu guztietan.

Negoziaziorako proposamen bat egin dugu Mahai Orokorrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Administrazioko Mahai Orokorraren bilera egin da gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. Hori dela eta, elkarretaratze bat egin dugu “Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki” lemapean.

Jaurlaritzari berriro exijitzen diogu murrizketak petatxoen bidez kudeatzeari uzteko eta behingoz enplegu publikorako plan integral bat negoziatzen hasteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurko Mahai Orokorraren bileran Eusko Jaurlaritzak beste petatxo bat aurkeztu du, langileen erretiro eta errelebu eskubideen kontra Madrilek egindako murrizketen testuinguruan. Berriro ere Estatuak uzten dion zirrikitu bat probesten du Jaurlaritzak murrizketa bat arintze aldera, ohiko jokoa erabiliz: murrizketen errua Madrili bota, eta kalteak arintzearen itxurak lorpen propio gisa saltzen du Jaurlaritzak.

Enplegu publikorako gaitasun osoa duen geure lege bat proposatuko dugu gaurko Lakuako bileran

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur aurkeztuko diguten testuan jasoko den erantzukidetasun printzipioaz gain, LABek proposatua hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak Madrilen esanetara eta neoliberala den lege aurreproiektua inposatzeko estrategiarekin jarraituko duelakoan gaude. Era berean, negoziazio kolektiboaren eta jendartearen benetako errealitateen gainetik pasatuko da.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik negoziazioari ez eta murrizketei bai

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur berriro ere bere menpean dauden langileen lan baldintzak negoziatzeko borondate falta argia adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, ez du elementu berririk planteatu nahi izan Mahai Orokorraren bileran. LABek planteatutako enpleguaren arazoa konpontzeko, eta lan baldintzak eta eros-ahalmena berreskuratzeko planen inguruan ez du ezer entzun nahi izan administrazioak. Entzungorrarena ere egin du gaixotasunen jarraipena mutualitateen ordez osasun zerbitzu publikoak egitearen proposamenaren aurrean. Bileraren aurretik, elkarretaratze bat egin dugu Gasteizen, ELArekin batera, “Zerbitzu publikoak garatu. Lan baldintzak hobetu. Enplegua egonkortu” leloarekin, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Jaurlaritzak murrizketen estrategiari heltzen jarraitzen dio

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EAEko Mahai Orokorraren gaurko bilera dela eta, LABek eta ELAk elkarretaratze bat egin dugu Gasteizen, Lakuan. Bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez dugu benetako negoziazio bati ekiteko asmorik antzeman. 

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean bildu gara, zerbitzu publikoen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aurrekontuen eztabaida honetan, zerbitzu publikoen defentsarako izpirik sumatzen ez dugula salatu dugu gaur Gasteizen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzu publikoen aldeko inbertsiorik egiten, ez dio zerbitzu publikoen ahultze zikloari amaiera eman. Guretzat oso kezkagarria da gobernuak erakutsi duen jarrera.

Beste behin ere negoziaziorik ez Funtzio Publikoko mahai orokorrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurkoan Funtzio Publikoko Mahai Orokorra bildu da Gasteizen. Lehenik eta behin salatu behar dugu beste behin ere deialdi honen eta bertan landuko diren gaien zerrendaren berri komunikabideen bidez jaso dugula. Administrazioak gaurkoan mahai gainean jarritako gaiak bi izan dira: aintzinagatikotasunen librantza egunak edo kanosoak deitutakoak eta 2012ko gabonetako pagaren bigarren %25ran itzulketaren data.

LABek Funtzio Publikoko mahai orokorrera ez joateko erabakiari eusten dio

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur ostirala, hilak 14, Eusko Jaurlaritzak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrerako deialdi berria egin du. Berriro ere Eusko Jaurlaritzak gai zerrenda itxi eta mugatu baten inguruan aritzeko deitu gaitu sindikatuak; itxia, administrazioak berak definitzen duelako zeintzuk diren “negoziagai” dauden gaiak eta zeintzuk ez; eta mugatua, gai horietan zertaz eztabaidatu daitekeenaren mugak berak ere aldebakarrez ezartzen dituelako.

Arantza Sarasola: «Pretendemos paralizar la Ley de Empleo Público de Urkullu»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Arantza Sarasola, Secretaria de la Federación de Servicios Públicos de LAB, habla con el diario Gara sobre la decisión del sindicato de levantarse de la mesa general y de no participar en la mesa de la Administración que estudia la Ley de Empleo Público.

LAB Funtzio Publikoko mahaitik altxa da eztabaida prozesurako bermerik ez dagoelako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek langile publiko langileei iruzurrik ez egitea eta Enplegu Publikoaren lege propioa, parte hartzailea eta demokratikoa eskatzen du.

LABek EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileratik alde egin du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Jaurlaritzak 35 orduen lanaldia luzatzen duen dekretua mantentzen duelako, eta Mahai Orokorraren eremuak ezer negoziatzeko bermerik eskaintzen ez duelako, LABek bileratik alde egitea erabaki du, gainontzeko sindikatuei koherentzia bera mantentzea eskatu ondoren. 

LABek funtsezkotzat du Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bileran lanaldiaren luzapena dakarren 173/2013 dekretuaz aritzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Biharko Mahai Orokorra (EAE) deitua izan dela kontutan izanik, LAB sindikatuaren jarrera gai ordenaren garapenaren araberakoa izango da. Aurreko deialdirako lanaldiaren luzapena zekarren 173/2013 dekretua gai zerrendan gehitzea eskatu genion Administrazioari idatziz ere.  

LAB sindikatuak ez du parte hartu gaurko deituta zegoen EAEko Mahai Orokorreko bilkuran

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurko, Jaurlaritzak Mahai Orokorreko bilkura berria deituta zeukan, eta bertako gai ordenean 35 orduko lanaldia aldatzen zuen dekretuaren puntua ez zegoen. Pasa den ostiralean gai ordena ezagututa, LABek Jaurlaritzari puntua gai ordenean sartzeko eskatu zion gai ordeneko lehen puntu gisa. Jaurlaritzak erantzunik eman ez duenez, eta gai ordenik aldatu ez duenez, LABek gaurko bilkuran parte ez hartzea erabaki du.

LAB ez da biharko Mahai Orokorreko bilerara joango

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urkulluk eta Erkorekak Jaurlaritzako langileen lanaldia handitu eta 2.000 lanpostu suntsitzearekin tematuta darraite eta baldintza hauetan LAB ez da biharko Mahai Orokorreko bilerara joango. Goizeko 10etan protesta deitu du LABek Lakuan.

Zerbitzu publikoetako milaka langile dekretuaren aurka eta zerbitzu publikoen defentsan Bilbo, Donostia eta Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Funtzio publikoko mahai orokorrean ordezkaritza duten sindikatuek deituta (ELA, LAB, CCOO eta UGT) zerbitzu publikoetako milaka langile irten ziren kalera pasa den larunbatean lanaldia luzatzen duen Urkulluren goberbernuaren dekretuaren kontra eta zerbitzu publikoen defentsan. LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko Idazkari Arantxi Sarasolak mobilizazio honetarako lortutako batasun sindikala azpimarratu eta dekretuak ezartzen duen lanaldi luzapenak 2.000 lanposturen galera ekarriko duela salatu zuen.


“Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) mahai orokorrean inposatutako murrizketa dekretuen eragina jasango duten  langileei eta euskal administrazio publikoko sektore mahai desberdinetan ordezkatuak dauden erakundeei manifestaziorako deia egin die. "Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!” lemapean, maiatzak 11n, EAEko hiru hiriburuetan  manifestazioak deitu dituzte.

LAB Funtzio Publikoko Mahai Orokorretik altxatu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo, maiatzak 2, EAEko Mahai Orokorraren esparruan laugarren bilkura burutu zen. LAB sindikatuak, beste sindikatu guztiekin batera, lanaldiaren luzatzea gauzatzen duen 173/2013 dekretua bertan behera uztea eskatu zuen. Eskaera honen aurrean administrazioak Estatuko legedia aplikatuko duenaren mehatxua jarri zuen mahai gainean. Honen aurrean, LABek mahaitik altxatzea erabaki zuen. 

LABek lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua indargabetu dezala eskatzen dio Jaurlaritzari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Maiatza hasieran, Jaurlaritzak bilkura berria deituko du Mahai Orokorraren markoan; bertara hainbat proposamen eramango omen dituzte: inkapazitateen gaia nola tratatu, gaixotasun kronikoak dituzten haurren familientzako urteko ordu poltsa, lizentzia eta baimenen homogeneizazioa, lan batzuk ez externalizatzea .... 

Page 1 of 2

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.