LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 20:51

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek konpromisoak eskatu dizkiote Emakunderi

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek konpromisoak eskatu dizkiote Emakunderi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak greban daude. Bada, gaur, LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuok sustatuta, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoa den Emakunderi zuzendu dira langileak, alde batetik, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko analisi bat egiteko eta, bestetik, lan sektore feminizatu eta prekarizatu honetan urteetan zehar irauten duen arazoari aurre egiteko konpromisoak eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean protesta egin dute gaur grebalariek, eta Emakunderi zuzendutako idatzi hau erregistratu dute:

Martxoaren 8a hurbiltzen ari da eta eta horrekin batera greba feminista. Etxez etxeko laguntzako sektorean, besteen artean, emakumeen berdintasun efektibo baten bidean aurrerapausoak ematen joan gaitezkeen eremua da, langileen lan baldintzak hobetuz eta, horrekin batera, bizi baldintzak.

Udal gehienak etxeko laguntza zerbitzua ematearen titularrak dira. Gehien bat, zerbitzuaren prestazioa azpikontratatzen da, lehiaketa bidez. Eginkizun hori azpikontratentzat lan egiten dugun etxeko laguntzaileok, emakumeok, bete ohi dugu.
Azken 6 urteotan, udalek eskaintzen duten zerbitzuaren ordu-kopurua etengabe urritu da. Aipatu murrizketak berekin ekarri du udal batzuetan betetzen diren zerbitzu orduak %30 inguruan urritu direla. Horrek, ondorio kaltegarriak ekarri ditu, sorospenean zein lan arloan.

Gizarte laguntzari dagokionez:

• Gero eta handiagoa den talde batean, babes-maila gero eta txikiagoa izatea ekarri du. Noiz eta, era berean, lanorduak gero eta urriagoak diren, eta zerbitzuaren kalitatea kaskarragoa bada ere, lanaldian egin behar diren zereginak gero eta ugariagoak diren.
• Oro har, Etxeko Laguntza Zerbitzua behar duten pertsonen estalduraz dagoen ustea eskasa da: erabiltzaile bakoitzari esleitu eguneko eta asteko orduak behar bestekoak ez direlako.
• Gizartearen sektore honekin ardura gutxiz jokatzeaz gain, zaintza lanak gaur egun aitortu gabe jarraitzen dutelako, kalte egiten da ere, zerbitzu honek erabiltzailea etxebizitzan egotea errazten badu ere, jendea autonomiaz bizi dadin lagunduz, horietako askok bizi duten bakardadeari eta aipatu egoerak bizkortzen dituen osasun-asaldura larriei aurre eginez eta menpekotasun egoeran bizi direnez erakundeek arduratu beharra baztertuz, prebentiboki diharduelako.



Lan arloan, funtsezko zerbitzu honetan hamarkadetan dihardugunok, ia denok emakumeak izanik, enplegu eta lan eskubideen galera jasan dugu aspaldi honetan:

• Behin-behineko kontratu pean lan egin dute langile pila iraitzi dituzte, gehien bat, lege iruzurrean. Enpresek gogokoen duten kontratazio-politika behin-behineko kontratazioa da. Hari esker, malgutasuneko baliabide egokiaz hornitzen dira, eta haren bidez, lanaldi partzialak betetzen dituzten langileak kontrata ditzakete, nahiz eta egiazko arrazoirik ez izan, lege iruzurrean egiten diren eta honi dagokion Hitzarmen Kolektiboan ezarri gutxiengoak ere ez dituzten betetzen. Gaur egun, enpresak ukatzen dira lege iruzurrean egin ohi diren kontratu mota hau araupetzen; uko egiten diote ere, Langileen Legezko Ordezkaritzarekin, langileei berme eskaintzen dieten lan poltsak adostera.
• Ez dira bermatzen kontratuaren arabera dituzten orduak, baldintzak aldatuz, soldata eta kotizazioa galduz. Langile askok eta askok lanaldi partziala bete ohi dute.
• Azken 5 urtean, lan baldintzak okertzeaz gain, eros ahalmenaren %6a baino gehiago galdu dute, 2013 – 2017. urteetan soldatak izoztu izanaren ondorioz. Salbuespena 2014. urtean izan zen, hileko 8 €-tan eguneratu baitziren.
• Enpresek langileei eta hauen Legezko Ordezkaritzari egozten diete, kontingentzia arrunten eta profesionalen eraginez, lanera ez agertze indizea handia delako, baina ez da enpresengan gogorik sumatzen dagozkien betebeharrak betetzeko eta langileei bermatzeko egokiak gerta daitezkeen prebentzio neurriak, zeregina betetzeagatik minik jasan ez ditzan.
• Eta zer esanik ez langile hauek egunero pairatzen duten sexu jazarpena: sexu-komentarioak, gehiegizko gorputz hurbilketak, ukituak, besarkatzea, eskua sartzea... Prekarietateak, babes mekanismo guztiak suntsitu dituen lan ereduan aritzea ezin hobea da indarkeria matxistarentzat.

Esan daiteke sektore honetan lan egiten duten ia langile guztiak emakumeak direla, urte luzez lanean ari direnak, eta horren eraginez, haien osasunari egin kaltea agerikoa dela. Gihar eta hezurduraren minak, besteak beste, askotan, lana nahita utzi izanaren jatorrian daude, eta horren harira, erretiro aurreratuak eskatzen dira, horrek berekin dakartzan eskubideak galduz.

Guzti honen atzean, emakumeok zapaltzen gaituen sistema oso bat dago. Lan munduan emakumeok pairatzen ditugun diskriminazioak ez dira akatsak, baizik eta estrukturalak.

Sistema kapitalistak emakumeok zaintza lanak ezeren truke egitera behartzen gaitu sistema berak bizirauteko, eta horregatik, lan merkatuan eta kasu honetan etxez etxeko laguntzan, uzten diguten lekua bigarren mailakoa da. Zaintza lanak inolako aitortzarik gabe eta oso modu prekarioan ematen dira. Sarritan lan bat ere ez dira konsideratzen, baizik eta emakumeok historikoki dohainik eta “maitasunagatik” egin ditugun “zereginak”.

HONENGATIK GUZTIAGATIK, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko sektoreko analisi sakon bat egiteko helburuz, plataforma osatzen dugun sindikatuok, bilera eskaera bat egiten dugu 2019ko urtarrilerako. Honetaz gain, sektorearen egungo errealitatea aldatzeko pausuak emateko konpromisoa hartzea eskatzen dizugu, sektoreko kudeatzaileak diren instituzioetan , udaletan, bitartekaritza lana eginez.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.