LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 10:36

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Jarraipen zabala izan du Lantegi Batuak-eko langileek egindako grebak

Jarraipen zabala izan du Lantegi Batuak-eko langileek egindako grebak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Lantegi Batuak-en greban daude, hitzarmena hobetzeko. Mobilizazioen baitan, manifestazio bat egin dute Bilbon, Jesusen Bihotzetik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaraino. Grebak %60tik gorako jarraipena izan du, eta tailerrak itxita egon dira.

Lantegi Batuak desgaitasuna duten pertsonei enplegua ematen dien fundazioa da. 2.200 langile eta 21 lan-zentro ditu. Industria eta zerbitzu sektorean aritzen da.

Enpresa-batzordea mobilizazioekin hasi da hitzarmenaren alde. Abenduaren 1ean eta 15ean manifestazioak egin zituzten Bilbon, eta abenduaren 4 eta 11an kontzentrazioak lantokietan. Gaurko, egun osoko greba deitu dute.

Aurreko hitzarmena 2017ko abenduaren 31an amaitu zen eta 10 hilabete daramatza enpresa-batzordeak berria negoziatu nahian.

Aurrerago, 2012tik 2014ra izoztuta izan zuten hitzarmena eta 2015 eta 2017 artean %1eko soldata-igoera izan zuten urtero.

2018koa izan da enpresaren azken eskaintza, zuzendaritzaren esanetan mugitu ezinezkoa dena:

- Hitzarmena indarrean egongo litzatekeen urte bakoitzerako (2018-2020) %1,17ko batez besteko egoera gutxien kobratzen duten kategorientzat (15.645,74 euro edo gutxiago).

- Igoerak handiagoak izan litezke lortutako emaitzen arabera. Enpresa-batzordeak ez du honekin bat egiten, Lantegi Batuak-eko langileek ez dutelako erabakitzeko ahalmenik enpresaren erabaki estrategikoetan.

- Hobekuntza urriegiak eskubide sozialetan.

Enpresa-batzordearen arabera, hau guztiz ez nahikoa da, ondorioz, mobilizazioak egin dituzte, gaurko grebarekin eta manifestazioarekin amaitu direnak. 
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.