LAB SINDIKATUA

2018/12/15 :: 1:30

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Lantegi Batuak-eko langileek mobilizazioei ekin diete

Lantegi Batuak-eko langileek mobilizazioei ekin diete

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Lantegi Batuak-eko enpresa-batzordeak manifestaziora deitu zuen larunbatean Bilbon, hitzarmena hobetzearen alde.

Lantegi Batuak desgaitasuna duten pertsonei enplegua ematen dien fundazioa da. 2.200 langile eta 21 lan-zentro ditu. Industria eta zerbitzu sektorean aritzen da.

Aurreko hitzarmena 2017ko abenduaren 31an amaitu zen eta 10 hilabete daramatza enpresa-batzordeak berria negoziatu nahian.

Aurrerago, 2012tik 2014ra izoztuta izan zuten hitzarmena eta 2015 eta 2017 artean %1eko soldata-igoera izan zuten urtero.

2018koa izan da enpresaren azken ekaintza, zuzendaritzaren esanetan mugitu ezinezkoa dena:

- Hitzarmena indarrean egongo litzatekeen urte bakoitzerako (2018-2020) %1,17ko batazbesteko egoera gutxien kobratzen duten kategorientzat (15.645,74 euro edo gutxiago).

- Igoerak handiagoak izan litezke lortutako emaitzen arabera. Enpresa-batzordeak ez du honekin bat egiten, Lantegi Batuak-eko langileek ez dutelako erabakitzeko ahalmenik enpresaren erabaki estrategikoetan.

- Hobekuntza urriegiak eskubide sozialetan.

Enpresa-batzordearen arabera, hau guztiz ez nahikoa da, ondorioz, mobilizazioak deitu dituzte. Larunbatekoa izan zen lehen deialdia. Hala, Jesusen Bihotzetik hasi eta Aldundiraino joan ziren protestan.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.